LAB SINDIKATUA

2017/12/13 :: 13:38

Azken Eguneraketa:2017/12/13 :: 11:33

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
 



2017/12/13

Arabako Esku-hartze Sozialaren Hitzarmen Kolektiboa hari batetik zintzilik dago, eta artaziak Arabako Foru Aldundiak ditu. Hitzarmen Kolektiboa aurre-akordioaren puntuekin sinatzeko eskatzen dugu sektorean ordezkaritza dugun 5 sindikatuok (LAB, ELA, CCOO, ESK eta UGT), eta, helburu hori bultzatze aldera, 3 greba-eguneko deialdia egin dugu, abenduaren 13, 20 eta 27rako. Gaur, lehen greba egunaren harira, manifestazio bat egin dugu Gasteizen.


2017/12/13
Ezagutzen dutena komunikabideetan irakurri dutela adierazi dute, langileen zati batekin atzo egin zen bileratik harago.


2017/12/13

Joan den abenduaren 4an, LAB sindikatuak Lan Ikuskaritzan bi salaketa aurkeztu ditu: lehena, Anoetako estadioan egiten ari diren lanak direla eta, legez kontra, laga direlako langileak; eta, bigarrena, Zubietako errauste plantaren lanei dagokienez, hitzarmena ez delako betetzen ari.


2017/12/13

Aurreikusitako mobilizazioak abiatu dituzte, LAB eta ELA sindikatuok deituta. Hain zuzen ere, Gaurko egunari dagokionez, lau orduko lanuzteari ekin diote 8:00etan. Hain zuzen ere, elkarretaratze bat egin dute klinikaren atarian, eta, ondoren, auto karabana bati ekin diote. Arratsaldean, elkarretaratze bat egingo dute, 15:15etik 16:15era, Tolosako Triangulo plazan.


2017/12/13

Aspace Bizkaiko enpresa batzordeak salatu du enpresako zuzendaritzak negoziatzeko gogo urriz diharduela. Hori dela eta, atzo, Aspacek Deustuko Julio Urquijo kalean duen bulegoaren aurrean elkarretaratzeak egin zituzten goiz eta arratsaldez, baita beste egoitzen aurrean ere. 

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 




 
TWITTER @labsindikatua