LAB SINDIKATUA

2017/11/21 :: 1:37

Azken Eguneraketa:2017/11/20 :: 14:36

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Politikaren lehentasunak aldatzeko mobilizazioa ezinbestekoa da. Horregatik, azaroaren 21ean, Gasteizen bilduko gara berriro Euskal Herriko Eskubide Sozialaren Kartan gauden eragileak, “Aurrekontu burujabe, sozial eta parte hartzaileen alde!” leloarekin. Ekitaldia Mendizorrotzako kiroldegian izango da, 10.00etan, eta ondoren manifestazio bat egingo dugu. Honen guztiaren berri emateko agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, eta LABeko Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetak hartu du hitza bertan, sindikatuaren izenean.



2017/11/17

2017/11/17

2017/11/17

2017/11/17

2017/11/17

2017/11/16

2017/11/16

2017/11/16

2017/11/16

2017/11/16
 



2017/11/20
Nabarmena da udaltzaingoaren plantila txikiegia dela. Bete gabe dauden lanpostuak, ordezkatzen ez diren bajak eta lan hitzarmenak araututako zenbait eskubide gozatzeko dituzten mugak, ukaezinak dira. Udaltzaingoaren plantilak dituen arazoak, berezitasunak berezitasun, orohar gainontzeko udal langileek dauzkaten arazo berberak dira: udal langileen behin-behinekotasun tasa %40a baino altuagoa da; 2006tik ez dugu lan hitzarmenik sinatu; bi urte daramatzagu udal gobernu honekin akordio bat lortu nahian... Baina Udal Gobernuak bere burua ezgauzatzat jotzen du honi irtenbidea emateko. Soilik Madrilgo Gobernuak baimentzen diena egin dezakete: estatuko aurrekontuek ezartzen duten soldata, eta larriagoa dena, plantila langile finkoekin betetzeko behar diren lanpostu guztiak deitzeko debekua.


2017/11/20

Ondarroara iritsi da gaur “Lan duina, bizi duina” Ekimen Ibiltaria, eta etorkin langileak eta arrantza izan ditugu aldarrikapengai. Hala, gure eskaintzaren berri eman eta elkarretaratze bat egin dugu herrian, kaian bertan.


2017/11/20

LAB jangelak Espartidero eskola publikoan izan da, Zaragozan, Estatu mailan iaz sortutako Eskola publikoen jangeletako plataformak antolatutako Topaketan. Plataforma honen helburu nagusia: eskola jangeletako ereduaren aldaketa. Estatutik joandako hainbat kide elkartu eta elkartrukatu ditugu lurralde bakoitzean jangelen inguruko errealitatea zein den. Hemen dugun antzeko eredua dute, azpikontratak, elikadura multinazionaleen eskuetan, lan publikoa desagertzen doa eta eskoletan bertako sukaldeak ere desagertzen ari dira. Guztia catering bihurtzen ari da, diruz familientzat garestiago izanik. Familiek eredua aldatzearen beharra ikusten dute.


2017/11/20

Hainbat ekitaldi daude aurreikusita gaurko, Santi Brouard eta Josu Muguruzaren hilketen urtemuga dela eta. LABek bat egin du ekitaldiokin. Goizean, lore sorta eta omenaldia egin zaie Bilbon, Amezolan eta Errekalden; arratsaldean, Sortuk deituta, manifestazio bat irtengo da Arriagatik, 19:00etan, "Zuen ametsen alde borrokan darraigu. Euskal Errepublika!" leloarekin.


2017/11/20

LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok mobilizazio ugari deitu ditugu EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Urrian zehar hiru lurraldeetako hainbat ikastetxetan itxialdiak egin ditugu ikasle, guraso eta langileekin batera. Urriaren 28an familia eta herritarrekin batera manifestazio jendetsuak antolatu genituen Gasteiz, Donostia eta Bilbon. Aurreko bi asteetan, Haurreskolak Partzuergoko Hezitzaile eta Kudeatzaile eta Sukaldari-Garbitzaileek izan dute borroka astea eta greba eguna. Bada, aste honetan, azaroaren 20tik 24ra, Heziketa Bereziko Hezitzaileen borroka astea egingo dugu eta datorren ostegunerako, azaroaren 23an, greba deitu dugu. Honen harira, agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, aste honetako protesten berri emateko.

2017/11/03

Joan den asteartean, hilak 30, jakinarazi ziguten CCOO eta UGTk EAEko Ostalaritzako Akordio Markoaren aurka sartu zuten demandari buruzko epaia. Bada, CCOO eta UGT sindikatuek eskatutako nulidadearen alde egiten ez badu ere, epaiak dio EAEko akordioa ezin izango dela aplikatu Estatukoa indarrean dagoen artean, hau lehenago negoziatu zutelako. Hortaz, LAB eta ELA sindikatuok agerraldi bat egin dugu gaur, erabaki hori salatzeko eta helegitea aurkeztuko dugula jakinarazteko. LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiaren hitzetan, "gure erabakitzeko eskubidea debekatu nahi dute".

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 



2017/11/16

2017/11/16

2017/11/13



2017/11/17

2017/11/11

2017/11/10



 
TWITTER @labsindikatua