LAB SINDIKATUA

2017/10/19 :: 14:26

Azken Eguneraketa:2017/10/19 :: 9:36

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Abian da LABek antolatutako Ekimen Ibiltaria. Iruñean egin dugun ekitaldiak hasiera eman dio, eta, behin abiatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du abenduaren 6a bitartean. Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza ekitaldian, eta lanaren eta bizitzaren prekarizazioari aurre egiteko proposamenak ditugula adierazi du: "Lan harremanen prekarizazioaren kontrako borrokan sakontzearekin batera, LABen eskaintzak eta praktika sindikalak une honetan soldatapeko lana duten langileen behar izanei erantzutea baino harago joan behar dute. Langilego osoaren errealitateari erreparatzen diogu. Guzti guztiak ditugu buruan".



2017/10/19

2017/10/18

2017/10/18

2017/10/18

2017/10/18

2017/10/17

2017/10/17

2017/10/17

2017/10/17

2017/10/17
 



2017/10/19

Ekimen Ibiltaria Lizarrara iritsi da gaur, eta "Lan duina, bizi duina" mezua lau haizetara aldarrikatu dugu. Hainbat jarduera egin ditugu; horien artean, Sar Quavitae enpresaren aurrean egindako elkarretaratzea. Hain zuzen ere, enpresa honen kontratazio politika, soldatak eta jardunaldi murriztuak salatu ditugu, prekarietatearen adibide gisa.


2017/10/19

La Navalen etorkizunaz eta haren iraunkortasuna bermatuko duen industria-planaz hitz egiteko, agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, azpikontratetako ordezkariekin batera. LAB ere bat dator La Navalen konponbideari ekingo dion mahaia eratzearekin, erakunde publikoek parte hartuz. Ontziola azpikontratazio handienetakoa ematen den sektorea da. Sestaoko ontziolan 215 bat langile kontratatzen ditu La Navalek zuzenean, eta azken urteotan, azpikontratatuak 1.800 bat izan dira, hau da, langile-kopuru osoaren %90a. Datu hau kontutan hartuz, ezinbestekoa deritzogu talde hau aintzakotzat hartzeari, La Navalen etorkizunari eta egon daitezkeen irtenbideei ekiteko. Horregatik eskatzen dugu azpikontraten ordezkaritza egon dadila ontziola salbatzeko eratuko litzatekeen mahaian.


2017/10/19

CAFen amiantoarekin lana egitearen ondorioz hil dira azken hilabeteotan bi lankide: J.L.V.R, 60 urte zituela uztailean hil zen; eta J.A.B.D, 72 urte zituen eta irailean hil zen. Heriotza hauen aurrean, Enpresa Batzordeak deituta, omenaldia, geldialdia eta elkarretaratzea egin dituzte CAF Beasaingo sarrera nagusian amiantoaren biktimen omenez eginiko monumentuaren inguruan.


2017/10/19

Elkarretaratze bat egingo dugu Sorazulen izandako lan istripuaren ondorioz hildako garraiolaria gogora ekartzeko, euskal gehiengo sindikalak deituta. Urriaren 5ean izan zuen istripua, eta urriaren 13an hil zen. Comercial Arrate enpresaren aurrean izango da protesta, Artia industriagunean, Atxondon. 12:00etan elkartuko gara, "Prekarietatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez" leloarekin. 


2017/10/19

Duela egun gutxi arrautzak bota zituzten LABek Basurtoko ospitalean duen bulegoaren aurka. Sakabanaketaren aurkako banderola eta Kataluniarekin elkartasunean jarritako estelada izan zituen jomuga erasoak, leihoan zintzilikatuta baititugu bi ikur hauek. Bada, elkarretaratze bat egingo dugu bihar, urriak 20, Basurtoko Ospitalean, erasoa salatzeko. 11:30ean bilduko gara, kanpoko kontsultak egiten diren aldean.

2017/10/18

Giza kate bat egingo dugu Eusko Jaurlaritzatik EAEko Justizia Auzitegi Nagusiraino, CCOO eta UGT sindikatuek aurkeztutako demandaren epaiketaren hasiera dela-eta. Agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, eta Ostalaritzako Akordio Markoa indargabetzeak izango lituzkeen ondorioen berri eman dugu, hots, sukaldaritza kolektiboko hitzarmen estatala aplikatzeak. Hain zuzen ere, zenbait kasutan soldata %50 baxuago izango litzatekeela salatu dugu, besteak beste.

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 

KONPONBIDE GARAIA DA. Euskal preso eta iheslari politikoak etxera! 
 «Konponbide Garaia da» [PDF] 
 «Es tiempo de soluciones» [PDF]
2017/10/16

Preso gaixo larrien askatasuna eskatuko du Hego Euskal Herriko eskualde buruko epaitegietan, elkarretaratzeen bitartez, Ibon etxera bizirik ekartzea guztion ardura delako. LABek bat egin du deialdiekin.





 
TWITTER @labsindikatua