LAB SINDIKATUA

2018/02/24 :: 3:30

Azken Eguneraketa:2018/02/23 :: 11:58

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

LABek 2017ko lan istripuen eta laneko gaixotasunen inguruko txostena aurkeztu du gaur Donostian. Hala, azken urteotan izandako bilakaeraren berri eman dugu agerraldian, eta datuekin batera, langileon lan osasuna eta segurtasuna hobetzeko neurriak proposatu ditugu. Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiak eta Lan Osasuneko idazkari Luli Erasok hartu dute hitza, komunikabideen aurrean.




2018/02/22

2018/02/22

2018/02/22

2018/02/22

2018/02/22

2018/02/22

2018/02/21

2018/02/21

2018/02/21

2018/02/21
 



2018/02/23

Gaur, hilak 23, LAB eta Ipar-Hegoa Fundazioko bi ordezkarik Gasteizko Udalbatzan agerraldia egin dute, bertan kontratazioari buruzko mozio bat aurkeztuz. LABeko kideek konpromiso aktiboak eskatu dizkiete taldeei iruzurra eta diskriminazioa borrokatzeko eta eztabaidaren ondoren mozioa aho batez onartu da. Mozioarekin batera, LABek elkarretaratzea egin du Udaletxe aurrean “Ni fraude ni discriminación, ARABAn enplegu duina” lelopean.


2018/02/23

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pobrezia eta bazterketa sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilea sustatzeko lehen urratsa eman du gaur Gasteizen, ekimena beraren erregistroarekin. Hain zuzen ere, Herri Ekimen Legegile hau Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroan aurrera eraman nahi du, eskubide sozialak bermatze-aldera, eta gaurkoan Gasteizko Legebiltzarrean erregistratu du. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dago LAB, eta sindikatuko Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetak adierazpenak egin ditu. Martxuetaren hitzetan, Herri Ekimen Legegile honen oinarrian babes sozialerako kalitatezko sistema publiko baten aldarrikapena dago. 


2018/02/23
LAB sindikatuak, Barakaldoko Udaleko atzoko plenoan, sindikatuen dinamikaren baitan aurkeztu zen Etxez Etxeko Lagunta Zerbitzuaren defentsan aurkeztutako mozioaren inguruan honakoa adierazi nahi du: EAJko alkateak bere boterea erabili du mozioa puntuka bozka dadin eragozteko, ulertuta 6tik 5 puntu lehenengoarekin lotuta zeudela, zeinetan zerbitzuaren errebertsioa adosten zen.


2018/02/22
Hitzarmena defendatzea dagokigu orain. Eta eginkizun hori betetzeari ekingo dio LABek, kaleetan zein lan-zentroetan.


2018/02/22

UTE Anoetak berretsi dio gure sindikatuari, LABek Lan Ikuskaritzan sartutako salaketa ezagutu ondoren, egiaztatu duela EPB azpikontratak, hain zuzen, ez zuela betetzen Gipuzkoako eraikuntza hitzarmena Anoetako estadioa eta Errauskailua eraikitzeko lanetan, eta horren ondorioz, biharko egunean, Lan Harremanetarako Kontseiluaren egoitzan egingo den bileran, enpresa horri deuseztatuko diotela kontratua.




2018/02/22

2018/02/21

2018/02/20



2018/02/23

2018/02/20

2018/02/20



 
2018/01/15
Duela urtebete, patronala eta sindikatuok Akordio Interprofesionala sinatu genuenean, LABetik esaten genuen modu positiboan baloratzen genuela egitura-akordio bezala, baina baliozkoa izateko edukiz bete behar zela, hau da, negoziazio kolektiboa desblokeatzea. Sindikatu honek hau lortzeko proposamenak egin zituen aipatu Akordioaren negoziazioan bertan lortzeko. Ezezkoa erantzun zuen Confebask patronalak, argi utzita zein den blokeo horren erantzulea.

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 
TWITTER @labsindikatua