LAB SINDIKATUA

2018/10/15 :: 23:21

Azken Eguneraketa:2018/10/15 :: 12:19

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
2018/10/15

LAB, ELA, UGT, STEILAS, ESK, Etxaide, Hiru eta EHNE sindikatuok agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, Foro Sozial Iraunkorraren ekimenez, "Orain Presoak" giza ekimenaren harira larunbaterako antolatutako ekitaldia eta manifestazioarekin bat egiteko.
 



2018/10/15
Gure ustez, EAEk hezkuntza lege berria behar du. Horretan ados bagaude ere, lege berria hezkuntza komunitatearen babesarekin egin behar da, eta gaur gaurkoz, gurasoak, ikasleak eta langileak kontra gaude. Beraz, markatu den abiapuntuak oinarri eskasa du. Gainera, egungo markoan planteatua dago, inongo jauzirik egin gabe eta Espainiako legedian txertatzeko pentsatua dago. Aldiz, guk herri gisa ditugun erronka sozial eta nazionalei erantzuteko lege burujabearen aldeko hautua egiten dugu, inolako injerentziarik gabe, guk gurea propioki eraikiz eta hezkuntza eskumen guztiak gureganatuz. Autogobernu lan taldean onartutakoa praktikan jarriz eta hezkuntza eskumen guztiak gureganatuz, lege propioa eraikitzeko.


2018/10/15
Irailaren 12an, Arabako Etxez Etxeko Laguntzako Zerbitzuko langileek batzarra burutu zuten. Bertan, Patronalaren azken proposamena eztabaidatu zen eta irailaren 17rako deituta zen greba mugagabea bertan behera geratzeko erabakia hartu zen. LABek uste du proposamen hori urria dela, ez baitu hitzarmenaren artikulu askoren aldaketa aurreikusten.


2018/10/15

Osakidetzak bigarren aldiz debekatu du Zigor Merodio presoaren “Zorraztarria” erakusketa, oraingo honetan Basurtuko ospitalean. Bada, Donostiako Ospitalean uztailean jasotako debekuaren ondoren egin bezala, LABek ospitaleko atariraino eraman du erakusketa, mundu guztiak ikusi ahal izateko.  


2018/10/15

Atzoko desalojoaren ondoren, Bilbok Harrera Auzoak ekimeneko kideekin egon da Garbiñe Aranburu idazkari nagusia gaur goizean, bertatik bertara egoeraren berri jasoz. Politika migratorioak eta atzerritarren legea salatzeaz gain, migrarien harreran egon den herri erantzuna txalotu du Aranburuk, eta bere sinadurarekin, babesa erakutsi dio Bilbo Harrera Auzoak ekimenari.


2018/10/15
Gipuzkoako eraikin eta lokalen garbiketako negoziazio mahaian, 2018 urterako akordioa sinatu dute gaur ELA, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek. LAB sindikatuko kideok ez dugu sinatu izan ere, akordio honek ez baitu KPIaren erreferentzia jasotzen. Arrazoi berdinagatik ez zuen sinatu LABEko aurreko hitzarmena.





 
2018/06/02

Alternatiben Herrian izan gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden gainontzeko eragileekin batera. Erabakitzeko eskubiderik gabe eraldaketa sozialik ez dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, burujabetzari buruz egindako mahai inguruan. Aurretik, Kapitalari "13 zaska" eman dizkiogu, konpromisoen bilduma sinatu eta Iruñean ahalbidetutako hautestontzietan gure atxikimendua utzi eta gero.
 
TWITTER @labsindikatua


 


 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.