LAB SINDIKATUA

2017/10/20 :: 10:34

Azken Eguneraketa:2017/10/20 :: 5:50

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Abian da LABek antolatutako Ekimen Ibiltaria. Iruñean egin dugun ekitaldiak hasiera eman dio, eta, behin abiatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du abenduaren 6a bitartean. Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza ekitaldian, eta lanaren eta bizitzaren prekarizazioari aurre egiteko proposamenak ditugula adierazi du: "Lan harremanen prekarizazioaren kontrako borrokan sakontzearekin batera, LABen eskaintzak eta praktika sindikalak une honetan soldatapeko lana duten langileen behar izanei erantzutea baino harago joan behar dute. Langilego osoaren errealitateari erreparatzen diogu. Guzti guztiak ditugu buruan".



2017/10/19

2017/10/19

2017/10/19

2017/10/19

2017/10/19

2017/10/19

2017/10/18

2017/10/18

2017/10/18

2017/10/18
 



2017/10/20

Milaka eta milaka dira prekarietatearen aurpegiak Euskal Herrian, eta askok eta askok modu ikusezinean egiten dute lan, euren eskubideak defendatu ezinik. “Lan duina, bizi duina” ekimen ibiltariaren bitartez, LABek kolektibo guztiak ikusgarri egin nahi ditu, lan eskubideen defentsan. Ildio honetan, ustezko autonomoak izango ditugu gaur ardatz Tuteran, Uvesa enpresaren aurrean egingo dugun elkarretaratzearekin. Juan Mariren lekukotasuna jaso dugu, kolektibo honen errealitatea ezagutzeko.


2017/10/19

"Lan duina, bizi duina" ekimen ibiltariaren laugarren eguna da gaur. Lizarran izan gara prekarietatea salatzeko, eta, jardueratik jarduerara, pentsiodunekin egoteko aukera izan dugu. Hain zuzen ere, alde zaharrean muntatutako infogunean izan ditugu gurekin, elkarretaratze bat egin baitute. Klase subjektua bere osotasunean proiektatu eta kolektibo zehatzei eskaintza egiteko prest gara LABetik, eta pentsiodunen kolektiboa oso presente dugu. Patriciak bere lekukotasuna utzi digu, pentsiodunen errealitate gordinaren adibide.


2017/10/19

Ekimen Ibiltaria Lizarrara iritsi da gaur, eta "Lan duina, bizi duina" mezua lau haizetara aldarrikatu dugu. Hainbat jarduera egin ditugu; horien artean, Sar Quavitae enpresaren aurrean egindako elkarretaratzea. Hain zuzen ere, enpresa honen kontratazio politika, soldatak eta jardunaldi murriztuak salatu ditugu, prekarietatearen adibide gisa.


2017/10/19

Bide hau erabiliz, maiatzaren 16an Gizarte Ongizateako Diputatuak argitaratutako agindu foralak bertan behera uztea eskatzen dugu. Foru agindu horietan, Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean (GOFE) data hori baino lehenago lan egin ez dutenei aldi baterako lanerako Zerrendetan Subsidiarioetan parte hartzea oztopatzen zaie. Honen guztiaren berri gaur eman dugu, epaitegien atarian, salaketa jartzeko unean.


2017/10/19

Gaur berriro ere bere menpean dauden langileen lan baldintzak negoziatzeko borondate falta argia adierazi du Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, ez du elementu berririk planteatu nahi izan Mahai Orokorraren bileran. LABek planteatutako enpleguaren arazoa konpontzeko, eta lan baldintzak eta eros-ahalmena berreskuratzeko planen inguruan ez du ezer entzun nahi izan administrazioak. Entzungorrarena ere egin du gaixotasunen jarraipena mutualitateen ordez osasun zerbitzu publikoak egitearen proposamenaren aurrean. Bileraren aurretik, elkarretaratze bat egin dugu Gasteizen, ELArekin batera, “Zerbitzu publikoak garatu. Lan baldintzak hobetu. Enplegua egonkortu” leloarekin, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

2017/10/18

Giza kate bat egingo dugu Eusko Jaurlaritzatik EAEko Justizia Auzitegi Nagusiraino, CCOO eta UGT sindikatuek aurkeztutako demandaren epaiketaren hasiera dela-eta. Agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, eta Ostalaritzako Akordio Markoa indargabetzeak izango lituzkeen ondorioen berri eman dugu, hots, sukaldaritza kolektiboko hitzarmen estatala aplikatzeak. Hain zuzen ere, zenbait kasutan soldata %50 baxuago izango litzatekeela salatu dugu, besteak beste.

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 

KONPONBIDE GARAIA DA. Euskal preso eta iheslari politikoak etxera! 
 «Konponbide Garaia da» [PDF] 
 «Es tiempo de soluciones» [PDF]
2017/10/16

Preso gaixo larrien askatasuna eskatuko du Hego Euskal Herriko eskualde buruko epaitegietan, elkarretaratzeen bitartez, Ibon etxera bizirik ekartzea guztion ardura delako. LABek bat egin du deialdiekin.





 
TWITTER @labsindikatua