LAB SINDIKATUA

2018/01/24 :: 12:12

Azken Eguneraketa:2018/01/24 :: 9:15

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

2018/01/23

2018/01/23

2018/01/22

2018/01/22

2018/01/22

2018/01/22

2018/01/22

2018/01/19

2018/01/19

2018/01/19
 



2018/01/24

Manpower Group Solutions SLU eta Guggenheim Bilbao Museoa Fundazioaren kontrako lehen epaia atera zen atzo. Honen arabera, Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa 6.251 eurotako kalteordaina ordaintzera zigortu dute grebarako eskubidea urratzeagatik, kaleratzea baliogabea dela ebatzi da eta demandantea bere aurreko lanpostuan berronartzera behartuz.


2018/01/24

2012ko apirilean pilotakada batek jota hildako Iñigo Cabacasen auziari lotutako lehen epaiketa egin dute gaur, eta lotsagarria da gertaera haiekin lotutako lehen bista gertatutakoa argitzeko ez izatea, Ertzaintzaren ofizialorde batek jarritako demanda bati erantzuteko baizik. Ofizialorde horrek, pilotakada hilgarria jaurti zuten gauean polizia koordinatu zuenak, biktimatzat aurkeztu du bere burua. Mundua alderantziz.


2018/01/24

Bake prozesua indartzeko Foro Sozial Iraunkorrak Irungo Ficoban antolatu ditu jardunaldiak, ostirala eta larunbaterako. LABeko ordezkaritza bat izango da bertan, entzule gisa, sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu buru.


2018/01/23

Elkarretaratze batera deitu dugu 12:30erako, Ezkurdin. Txantaia eta mendekuarekin amaitzeko eskatuko dugu.


2018/01/23


Bihar Urtarrilak 24 Brasilgo Lula presidente ohia epaituko dute balizko ustelkeria kasu bat dela medio. 9 urte t’erdiko sententzia berretsiko balitz Lulak ezingo luke berriro ere hauteskundeetarako hautagai izan. Brasilen urrian hauteskunde presidentzialak egonen dira eta Lulak hauteskunde hauetan bozka gehien lortzeko aukera handiak ditu berriro ere presidente izateko aukera handiak izanen zituelarik.





 
 
2018/01/15
Duela urtebete, patronala eta sindikatuok Akordio Interprofesionala sinatu genuenean, LABetik esaten genuen modu positiboan baloratzen genuela egitura-akordio bezala, baina baliozkoa izateko edukiz bete behar zela, hau da, negoziazio kolektiboa desblokeatzea. Sindikatu honek hau lortzeko proposamenak egin zituen aipatu Akordioaren negoziazioan bertan lortzeko. Ezezkoa erantzun zuen Confebask patronalak, argi utzita zein den blokeo horren erantzulea.

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 
TWITTER @labsindikatua