2018/04/19 "Lan, bizi, herri duina" izango da aurtengo leloa, eta bi erronka izango ditu ardatz: eraldaketa sozialerako grina gauzatzeko mobilizazio soziala indartzea; eta aldaketa sozialerako grina edo gogo hori burujabetza prozesuarekin lotzea. |
2018/04/20 Hurrengo bilera maiatzaren 4an izango da. Egun horretarako gure eskaerei erantzungo dien proposamen bat ekartzeko exijitzen dio LABek Adegiri. |
2018/04/20
LAB sindikatuak Nafarroan, sei herritan egingo ditu manifestazioak Maiatzaren Lehenean: Altsasu, Doneztebe, Iruñea, Lizarra, Tafalla eta Tutera. |
2018/04/19 Hala ere, zoritxarrez, estatalizazioaren gaitza ez litzateke Akordio Interprofesionalaren inpugnazioaren erretiratzearekin amaituko. |
2018/04/19 ![]() Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetak hitza hartuko du Vic-en egingo duten batzarrean, Katalunian eratu nahi duten Karta Sozialari bultzada emateko. |
2018/04/19 ![]() 12:00etan, Iruñeko Udaletxe plazatik irtengo den protestan izango gara, Sasoia eta Pentsionistak Martxan plataformek deituta. |
Denetariko emakumeok* gure egin genituen kaleak martxoaren 8an. |
2018/03/08 ![]() Historikoa bai, eta ez hori bakarrik, historikoa eta mundiala izan da gaurkoa, milaka emakume*, elkar hartuta, Euskal Herriko plazetan. Kalera atera gara, gurea dena aldarrikatzera, eskubideak, parekidetasuna, aitortza eta errespetua. Ehunka mobilizazio eta milaka irudi eder utzi dizkigu grebak. Baina gaurkoa argazki bat baino askoz gehiago izan da. Gure lanaren balioa aitortuko duen sistema berri baten alde egiteak batu gaitu emakumeok*, eta garai berri baterako aldarrikapenak finkatu ditugu. |
2018/04/17 Ez da akordiorik egon estatalizazioaren aurkako ebazpen bat ateratzeko. |

KONPONBIDE GARAIA DA. Euskal preso eta iheslari politikoak etxera!
«Konponbide Garaia da» [PDF]
«Es tiempo de soluciones» [PDF]
«Konponbide Garaia da» [PDF]
«Es tiempo de soluciones» [PDF]

BIDEOAK
2018/04/12 |
2018/03/26 |
2018/03/20 |
2017/06/01 BIltzar Nagusiak emandakoak ondoko bideoan. Une hunkigarri ugari bizi izan genituen, gogoratzea merezi du! 9.Biltzar Nagusia burututa, garai berri bati begira jarri gara LABeko kideok. Biltzarrarena prozesu oso bat izan da, azken hilabeteotan eztabaida eta dinamika bizi eta aberasgarria garatu dugu sindikatuko militanteon artean. Aurkezpenak, eztabaidak, gogoetak... ehunka kideren parte-hartzearekin. Zorionak eta eskerrak LABeko militantziari, eguneroko ekarpen eta borrokekin sindikatu bizia egiten jarraitzen dugulako |
2017/05/30 |
2017/05/26 ![]() Garbiñe Aranburuk Ainhoa Etxaideren lekukoa hartu du idazkari nagusi gisa. LABen 9. Biltzar Nagusiaren amaiera ekitaldian hartu du hitza, eta mobilizaziorako deia egin du idazkari nagusi gisa egindako lehen agerraldi publikoan. "Mobilizatu, benetako kontrabotere izateko. Instituzio eta patronalaren arteko sinbiosiarekin amaitzeko eta instituzioetatik herritarren gehiengoaren mesedetan izango diren politikak egin daitezen. Benetako herri boterea izan gaitezen", nabarmendu du. Aho batez onartu da Ainhoa Etxaidek aurkeztutako azken bost urteetako balantzea
Garbiñe Aranburu izango da sindikatuko hirugarren idazkari nagusia, botoen %91,5eko babesarekin 9. Biltzar Nagusia. Maiatzak 25aren kronika M3ko biktimak gogoan eta Errekaleor Bizirik aldarrikapena Gasteizko LABen 9. Biltzar Nagusian Rafa ere gurekin da 9. Biltzar Nagusian |
2017/05/25 ![]() Gaur hasi da sindikatuaren Biltzar Nagusia. "LAB 4.0 Gure garaia" lemarekin egin dena Gasteizko Europa Jauregian. Nazio Komite berrirako proposamenak biltzarkideen babes ia erabatekoa jaso du, %91,5ekoa hain zuzen ere. Ponentzia politiko sindikalak oso babes zabala izan du. |
2017/05/25 ![]() Aho batez onartu da Ainhoa Etxaide LABeko Idazkari Nagusiak aurkeztu duen 2012-2017 urte arteko bilana jasotzen duen Kudeaketa txostena, gaur abiatu den sindikatuaren 9. Biltzar Nagusian. Krisi garaian kapitalismoaren oldarraldiari erantzuteaz gain, alternatibak plazaratu eta bere burua berrasmatzeko gai izan da sindikatua. |
2017/04/03 ![]() Zuzendaritza parekidea eta baliabide berriez hornitua
9. Biltzar Nagusiaren prozesuarekin aurrera jarraitzen du LABek. Gaurkoan, datozen 5 urteetan sindikatua gidatzeko proposatzen den zuzendaritza-lan taldea aurkeztu dugu eta Biltzar Nagusi honen harira sortu den aplikazioan proposamen alternatiboak egiteko aukera zabaldu dugu. Nazio komite berri horren egituraketan hainbat berrikuntza aurreikusten dira, guztiak, datozen urteei begira sindikatuak ponentzietan jasotzen dituen erronka eta egitasmo nagusiek eskatzen duten zuzendaritza-eredua osatzera bideratuta. |
Ainhoa Etxaide: "Estatu bat nahi dugu, ahalik eta gaitasun gehien emango digun estatus politiko bat"2017/03/24 LABen hitzaldi zikloa Bilbora iritsi da ostegunean, Ainhoa Etxaideren solasaldiarekin. Burujabetza, aliantzak, langileen borroka, feminismoa... gai asko izan ditu hizpide sindikatuko idazkari nagusiak, Hika Ateneoan egindako ekitaldian. Elkarrizketa Ekhiñe Atorrasagsti eta Maite Asensio kazetariek gidatu dute, eta gogoeta mamitsuak utzi ditu. Biltzar Nagusiaren atarian gauden honetan, Etxaidek nabarmendu du LABen erronka nagusienetako bat burujabetza prozesuari bultzada ematea dela. |
2017/03/22 ![]() LABek antolatutako solasaldi zikloak aurrera darrai. Durangon eta Tolosan aritu gara egunotan, “Sindikalgintzaren garaia. Ekintza sindikal berrirantz” lelodun mahai inguruekin. Bihar, osteguna, Bilbon izango gara: sindikatuko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek hartuko du hitza Hika Ateneoan, 18:30ean, “Gure garaia. Hamarkada bat sindikalgintzatik” leloarekin. |
2017/03/08 ![]() Martxoaren 8a da gaur, emakume langileen nazioarteko eguna. LABeko emakumeok solasaldi bat egin dugu sindikalgintzak eman beharreko eta LAB konkretuki ematera doan urrats feministaz gogoeta egiteko, maiatzaren 25 eta 26an egingo dugun 9. Biltzar Nagusiaren testuinguruan. Gasteizen izango da hitzordu garrantzitsu hori, eta Gasteizen bildu gara gaur ere. |
2017/03/02 ![]() LABen 9. Biltzar Nagusiaren harira antolatutako solasaldi zikloa Bilbora iritsi zen atzo, eta Gasteizen izango da gaur, 18:00etan, Oihaneder kultur etxean. Bea Martxuetak eta Igor Arroyok “Aldaketa sozialaren garaia, sindikalgintza borroka sozialetan” solasaldia egingo dute, atzoko hitzaldian ukitutako gai bera. Hain zuzen ere, Bilbon, bi solaskideek garbi utzi zuten LABen helburua klase sindikalgintza indartzea dela. |
2017/02/22 ![]() LABek solasaldia egin du Iruñean, burujabetza prozesuari zein ekarpen egingo dion ezagutzera emateko. Sindikatuak berretsi du Euskal Herriak estatu propio bat behar duela aldaketa soziala gauzatzeko, eta nabarmendu du ezinbestekoa dela burujabetza maila guztietan berreskuratzea, Kapitalismotik haragoko alternatiba eraiki nahi bada. |
2017/02/16 Datozen asteetarako antolatutako solasaldi zikloari ekin diogu gaur, Andoainen, Martin Ugalde kultur parkean. Lehen hitzorduak 'Des-Herria: hausturak eta etenak Euskal Herrian' azterlana aurkezteko balio izan du, baita LABek ikerketak jasotzen dituen arazo sozio-ekonomikoei zein erantzun emango dizkien azaltzeko ere. Ipar Hegoa Fundazioak eta Gaindegiak osatu dute txostena, eta LABeko ordezkari Garbiñe Aranburuk eta Gaindegiko Imanol Esnaolak hartu dute hitza. |
2017/01/19 LABeko ordezkariek agerraldia egin dute gaur Bilbon, maiatzean egingo dugun 9. Biltzar Nagusiaren harira. Hain zuzen ere, eztabaida prozesuaren inguruko xehetasunak eman ditugu, eta Ponentzia-taldeen koordinatzaileek zuzendaritzak proposatutako ponentzia politiko sindikala eta antolakuntza ponentzia aurkeztu dituzte. |
2016/11/16 ![]() "LAB 4.0 Gure Garaia". Hauxe da sindikatuak aukeratutako goiburua, 2017ko maiatzaren 25 eta 26an Gasteizen egingo duen 9. Biltzar Nagusiari begira. Hitzordu garrantzitsu hori astelehenean aurkeztu genuen Bilbon, leloa eta irudiarekin batera. Hain zuzen ere, goiburuarekin LABen 40 urteko ibilbidea gogora ekarri nahi izan dugu. Lau hamarkada izan dira, lau fase: sorrera, kontsolidazioa, belaunaldi aldaketa eta, laugarren honetan, eredu sindikalaren berritzea. |

APLIKAZIO TELEMATIKOA
9. BILTZAR NAGUSIAREN PROZESUAN LABeko AFILIATU GUZTIEK PARTE HARTZEKO TRESNA
9. BILTZAR NAGUSIAREN PROZESUAN LABeko AFILIATU GUZTIEK PARTE HARTZEKO TRESNA
AINHOA ETXAIDE
INFO7ko Kale Gorrian (2016/11/18)
BERRIAn (2016/11/20)
EITBko Egun On Euskadin (2016/11/21)
EUSKADI IRRATIko Mezularian (2016/11/15)
GARA (2016/11/26)
DEIA (2016/11/28)