LAB SINDIKATUA

2018/02/21 :: 9:43

Azken Eguneraketa:2018/02/21 :: 7:01

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta Idazkaritza Feministako idazkari Elixabete Etxeberriak agerraldi bat egin dute gaur Bilbon, soldata arrakalari aurre egiteko esku artean ditugun ekimenen berri emateko. Hain zuzen ere, ostegunean, soldata arrakalaren aurkako egunean, enpresatan proposamen bat erregistratuko dugu, non soldata arrakalaren azterketa egitea eskatuko diegun enpresei eurei. Egoeraren azterketa egin ondoren, diskriminazio egoerak zuzentzeko proposamenak egingo dizkiegu enpresei, baita instituzioei ere.



 



2018/02/21
Atzo gauean Abadiñoko Fundiciones Garbin izandako lan istripu larri baten berri izan dugu. Azpikontrata batentzat lanean ari zen langile batek besoa galdu du. LABek babestu egiten du datorren ostegunerako, otsailaren 22an, Garbiko enpresa-batzordeak deitu dituen lanuzteak. 04:00etatik 06:00etara eta 12:00etatik 14:00etara izango dira. 12:00etatik aurrera, bi orduko kontzentrazioa egingo dute leku horretan bertan.


2018/02/20

Bizkaiko Aldundiko garbiketaz arduratzen den Garbialdi azpikontratako langileek elkarretaratze bat egin dute gaur Bilbon, aldundiaren aurrean, eta hitzarmenaren negoziazioa 2012. urteaz geroztik blokeatuta dagoela salatu dute berriro. LAB, ELA, UGT, CCOO eta ESK sindikatuok deitu dugu mobilizazioa, eta abenduaz geroztik antolatutako protestekin dator bat.


2018/02/20

Heldu den otsailaren 22an “Soldata Berdintasunaren aldeko Eguna” izanen da, Bilbon atzo iragarri genuen bezala. Jakin badakigu aipaturiko berdintasuna, oraindik ere, lortzetik oso urrun gabiltzala eta hori dela-eta, gaur LAB sindikatuko emakume afiliatu nahiz delegatuak CEN-en egoitzaren parean elkartu gara Nafarroako lan eremuan ematen diren diskriminazio nahiz soldata arrakalak patronalak nahiz administrazio publikoak azter dezaten eskatzeko; Nafarroako soldata arrakala baita Estatuko altuena eta Europako batezbestekotik goiti dago.


2018/02/20

"Itxia bai, baina ez isildua". Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean entzun den esaldia da hori, "Euskaldunon Egunkaria" itxi zuteneko 15. urtemugaren harira esandakoa. LAB sindikatuaren ordezkaritza bat Andoainen izan da urtemuga ekitaldian, Garbiñe Aranburu buru. Hain zuzen ere, LABeko idazkari nagusiak elkartasuna adierazi die euskarazko egunkari nazionalaren proiektuari segida eman diotenei zein duela 15 urte itxiera pairatu zutenei. Era berean, babesa luzatu dio Berrialagunak lortzeko "Geroa zugan" kanpainari, LAB sindikatuak berak duela egun gutxi egin bezala.


2018/02/20

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak agerraldi bat egin du gaur Bilbon, eskubide sozialen aldeko ekimen bat aurkezteko; pobrezia eta bazterketa sozialaren aurka eta babes sozialerako kalitatezko sistema publiko baten alde Hain zuzen ere, datozen egunetan, Herri Ekimen Legegile bat jarriko du martxan Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroan, eskubide sozialak bermatze-aldera. Gasteiz eta Iruñeko legebiltzarreetan erregistratuko dute. LABeko Ekintza Sozialeko kide Edurne Larrañagak hartu du hitza agerraldian, eta burujabetza eta erabakitzeko eskubidea ezinbestekoak direla berretsi du, egungo sistema eraldtzeko bidean.





 
2018/01/15
Duela urtebete, patronala eta sindikatuok Akordio Interprofesionala sinatu genuenean, LABetik esaten genuen modu positiboan baloratzen genuela egitura-akordio bezala, baina baliozkoa izateko edukiz bete behar zela, hau da, negoziazio kolektiboa desblokeatzea. Sindikatu honek hau lortzeko proposamenak egin zituen aipatu Akordioaren negoziazioan bertan lortzeko. Ezezkoa erantzun zuen Confebask patronalak, argi utzita zein den blokeo horren erantzulea.

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 
TWITTER @labsindikatua