LAB SINDIKATUA

2018/09/20 :: 4:10

Azken Eguneraketa:2018/09/19 :: 10:49

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
2018/09/19

Kurtso berriaren etorrerarekin, Gipuzkoan, Araban, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan izan ditugu delegatuen batzarrak. Gaur, berriz, Bizkaiko delegatuen hitzorduari egokitu zaio txanda, Bilbon, errondari amaiera emateko. Beste delegatuen batzarretan bezala, hauteskunde sindikalen epealdi trinkoa izan dugu ardatz, baina, horrekin batera, LABek ekintza sindikal berriak ekarritako emaitzak eta zenbait sektoretako esperientziak, helduen egoitzetakoa, kasu, izan ditugu hizpide.
 



2018/09/19

Administrazioko Mahai Orokorraren bilera egin da gaur Gasteizen, Eusko Jaurlaritzan. Hori dela eta, elkarretaratze bat egin dugu “Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki” lemapean.


2018/09/19

Lantokiz lantoki salaketa eguna egingo dugu irailaren 28an eta manifestazioa Iruñean, irailaren 29an, LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuok deituta. Agerraldia egin dugu gaur, ekimenaren berri emateko.


2018/09/19

datzi bat erregistratu dugu gaur Parisen, Argentinako enbaxadan. LABez gain, Kataluniako Intersindical CSC, Sardiniako CSS, Aostako SAVT, Bretainiako SLB, Kortsikako STC, Gudalupeko UGTG, Martinikako UGTM, Galizako CUT eta Kanakiako USTE, Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen plataformako kide bezala, Frantziar Estatuko CNT eta Solidairesekin batera, dira Moira Millani babesa erakutsi dioten sindikatuak.


2018/09/19
Toledoko Itunak gaur berriro erakutsi du ez duela ezertarako balio. Ez du pentsio guztiek KPI bermatzen eta are gutxiago 1.080 eurotako gutxieneko pentsio bat planteatu, astelehenero Euskal Herriko kale eta plazetara ateratzen ari diren milaka pentsiodunek eskatzen duten moduan.


2018/09/19

Donostia Galdeketa dinamikak azaroaren 18ko herri galdeketaren galdera aurkeztu du. Donostia aitzindari izango da, hautetsontziak kalera aterako dituen lehen euskal hiriburua izango baita.





 
2018/06/02

Alternatiben Herrian izan gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden gainontzeko eragileekin batera. Erabakitzeko eskubiderik gabe eraldaketa sozialik ez dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, burujabetzari buruz egindako mahai inguruan. Aurretik, Kapitalari "13 zaska" eman dizkiogu, konpromisoen bilduma sinatu eta Iruñean ahalbidetutako hautestontzietan gure atxikimendua utzi eta gero.
 
TWITTER @labsindikatua


 


 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.