LAB SINDIKATUA

2018/11/21 :: 11:37

Azken Eguneraketa:2018/11/21 :: 8:43

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
2018/11/19

Agerraldi bat egin dugu Bilbon, azaroaren 25ari begira antolatu ditugun ekimenak aurkezteko, hots, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunerako deitutako mobilizazioen berri emateko, ostiralean gauzatuko ditugunak. Era berean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Epaitegien egoera jasotzen duen txosten bat osatu dugu, eta horren aurkezpena egin dute LABeko Zehar lerrotako arduradun Arantza Vazquezek, Idazkaritza Feministako idazkari Eli Etxeberriak, sindikatuko Justiziako arduradun Alaitz Jauregik eta Loreto Cabo delegatuak. Egoeraren diagnostikoa ez ezik, hutsuneak konpontzeko proposamenak ere planteatu ditugu txostenean. 


LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetak agerraldi bat egin dute, Bilbon, EAEko aurrekontuen inguruan. Hain zuzen ere, 2019rako aurrekontu proposamenaren azterketa egin du sindikatuak, eta honen aurrean, eskatzen ditugun lehentasunezko neurrien berri eman dugu. Zentzu honetan, gaiaren inguruko txostena aurkeztuko dugu agerraldian. LABek dauden behar sozialei erantzuteko lehentasunezko neurri hauek eskatzen ditu: enplegua duintzeko aurrekontuak; behar sozialei aurre egiteko aurrekontuak; sektore publikoan enplegua egonkortzera bideratutako aurrekontuak; industria politika eraginkor baterako aurrekontuak.



 



2018/11/21
Atzo azaroaren 20an ospatutako hauteskunde sindikaletan berriz ere LAB izan zen indar bozkatuena. Langileek azken urte hauetan jarraitu dugun ildoa babestu dute berriz ere.LABek alde handiaz irabazi ditu hauteskundeak, bereziki nabarmena tailerretan jaso dugun babesa, beharginen %39a LABen alde egin baitu.


2018/11/20

Osakidetzak aurkeztutako zirriborroaren balorazioa egin dugu. Langileak banatu nahi dituen proposamen dela uste dugu, aldarrikapenak eta protestak indargabetzeko. Horregatik, aldarrikapenak lortu arte, borrokan jarraituko dugu.


2018/11/20

Bilboko LABeko egoitzan LAB sindikatua Mateo Gutierrez gazte kolonbiarraren kasua Euskal Herrian gizarteratzen ari den ordezkaritzarekin bildu da. Bileran, LABeko Nazioarteko Harremanetarako idazkari Koldo Saenz Mateo Gutierrez gazte Kolonbiarrarekin, Mateoren ama Aracely León, Hector Garcia Asociación Jorge Adolfo Freyttereko kidea eta Jorge Freytter Florian-ekin bildu da.


2018/11/20

Arratsaldean, Sortuk deituta, "Etorkizun haziak" lelodun manifestazioa egingo da 19:30ean, Bilboko Arriaga Plazatik. Bertan izango da LAB, goizean Amezola parkean eta Errekalden izan garen bezala. Hain zuzen ere, Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoan izan ditugu bertan, euren hilketaren urtemuga dela eta.


2018/11/20

Enpresaren azken proposamena ez dute nahikotzat hartzen. Hala, LAB, UGT, ESK eta CCOO sindikatuok deituta, beste elkarretaratze bat egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean.





 
2018/06/02

Alternatiben Herrian izan gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden gainontzeko eragileekin batera. Erabakitzeko eskubiderik gabe eraldaketa sozialik ez dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, burujabetzari buruz egindako mahai inguruan. Aurretik, Kapitalari "13 zaska" eman dizkiogu, konpromisoen bilduma sinatu eta Iruñean ahalbidetutako hautestontzietan gure atxikimendua utzi eta gero.
 
TWITTER @labsindikatua


 


 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.