LAB SINDIKATUA

2017/10/17 :: 9:43

Azken Eguneraketa:2017/10/16 :: 13:46

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Abian da LABek antolatutako Ekimen Ibiltaria. Iruñean egin dugun ekitaldiak hasiera eman dio, eta, behin abiatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du abenduaren 6a bitartean. Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza ekitaldian, eta lanaren eta bizitzaren prekarizazioari aurre egiteko proposamenak ditugula adierazi du: "Lan harremanen prekarizazioaren kontrako borrokan sakontzearekin batera, LABen eskaintzak eta praktika sindikalak une honetan soldatapeko lana duten langileen behar izanei erantzutea baino harago joan behar dute. Langilego osoaren errealitateari erreparatzen diogu. Guzti guztiak ditugu buruan".


 



2017/10/16
23 langile kaleratuko dituzte Ipar Euskal Herrian irabaziak dituen enpresa batetik. 23 familia langabeziara joango dira arrazoi politikoengatik. Kaleratzeen arrazoia ez da ekonomikoa, enpresak irabaziak baititu, bezeroak ere bai, zerbitzu ona ematen du eta ez du inolako arazorik. Egoera honen aurrean edozein enpresak izango luke etorkizuna ziurtatuta, baina Kutxabanken administrazio kontseiluak, EAJrekin lotuta dagoenak, hiru bulego ixtea eta euretako langileak kaleratzea erabaki du.


2017/10/16

LABek agerraldi bat egin du, Ipar Euskal Herrian zerbitzu pribatuen arloan ditugun erronken berri emateko. Larrungo tren ttikiko langileen garaipena, Castoramako LABeko 4 kide biktima gisa deituak deklaratzera Baionako auzitegi korekzionalean, Kutxabanken erabakia (Frantzia eta Ipar Euskal herriko bulegoak hetsi eta 23 langileak kanporatu)... gai hauek aipatu ditugu. Era berean, bertako negoziazio eremu baten aldarrikapena ere aipatu dugu; kanpaina desberdinetan zabalduko dugun aldarrikapena, hain zuzen ere.


2017/10/16

Preso gaixo larrien askatasuna eskatuko du Hego Euskal Herriko eskualde buruko epaitegietan, elkarretaratzeen bitartez, Ibon etxera bizirik ekartzea guztion ardura delako. LABek bat egin du deialdiekin.


2017/10/16

Gaur, urriaren 16an, Edesa Industrial eta Geyser Gastech eko zuzendaritzak bukatutzat eman du kontsulten aldia, eta beraz, 145 pertsonen kaleratzeari ekingo dio. Edesa Industrial eta Geyser Gastecheko langileen komiteek agerraldi bat egin dute gaur, eta jakinarazi dute ez dituztela ontzat ematen kaleratzeak, ezta proiektuaren desagertzea ekarriko lukeen erabakiak. "Lanean jarraituko dugu kaleratze hauek balio gabe uzteko", adierazi dute.


2017/10/16

Leihoan eskegita ditugun Euskal Presoak Euskal Herrira aldarrikatzen duen ikurra eta Catalunyako herriarekin elkartasunean jarritako estelada izan dira erasoaren jomuga.

2017/09/12

Hilabete asko pasatu ditugu Hitzarmena negoziatzen 2016ko otsailetik, aurreakordioaren iraunaldia ia berau amaitu arte baliatu dugu (aurtengo martxoaren 31an) eta asteak pasatu ditugu bere idazketa egokitzen. Guzti honen ondoren, pasa den abuztuaren 7an argitaratu zen Arabako Ardogintzarako hitzarmena 2016, 2017 eta 2018rako.

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 

KONPONBIDE GARAIA DA. Euskal preso eta iheslari politikoak etxera! 
 «Konponbide Garaia da» [PDF] 
 «Es tiempo de soluciones» [PDF]
2017/10/16

Preso gaixo larrien askatasuna eskatuko du Hego Euskal Herriko eskualde buruko epaitegietan, elkarretaratzeen bitartez, Ibon etxera bizirik ekartzea guztion ardura delako. LABek bat egin du deialdiekin.





 
TWITTER @labsindikatua