LAB SINDIKATUA

2017/11/18 :: 20:25

Azken Eguneraketa:2017/11/17 :: 17:09

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Politikaren lehentasunak aldatzeko mobilizazioa ezinbestekoa da. Horregatik, azaroaren 21ean, Gasteizen bilduko gara berriro Euskal Herriko Eskubide Sozialaren Kartan gauden eragileak, “Aurrekontu burujabe, sozial eta parte hartzaileen alde!” leloarekin. Ekitaldia Mendizorrotzako kiroldegian izango da, 10.00etan, eta ondoren manifestazio bat egingo dugu. Honen guztiaren berri emateko agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, eta LABeko Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetak hartu du hitza bertan, sindikatuaren izenean.



2017/11/16

2017/11/16

2017/11/16

2017/11/16

2017/11/16

2017/11/16

2017/11/16

2017/11/16

2017/11/16

2017/11/15
 



2017/11/17
Osasun Batzordean izan da Darpon kontseilaria “Itxaron zerrendak murrizteko Plana” aurkezteko. LABetik salatu nahi dugu Plan honek jasotzen dituen neurriak eta suposatzen dutena. Darpon jaunak, hain sentibera den itxaron zerrenden gaia erabili du osasun pribatura diru gehiago desbideratzeko eta aparteko orduak gehitzeko. Hau da, Osasun Sailak bultzada berria eman nahi dio osasun publikoaren pribatizazioari.


2017/11/17

LABeko Idazkari nagusia buru duen ordezkaritza bat Zipren aurkitzen da, azaroaren 16 eta 18 artean egiten ari den PEOren 27. biltzarrean parte hartzen. Bertan, Garbiñe Aranburuk hitza hartzeko aukera izan du eta “esplotazio sistemaren aurrean antolakuntza eta borrokaren beharra” azpimarratu ditu.


2017/11/17

Ekimen Ibiltaria Eibarren izan da gaur, hainbat aldarrikapen zabaltzeko, beti ere “Lan duina, bizi duina” leloarekin. Hala, Untzaga plazan, elkarretaratze bat egin dugu azpikontratazioa salatzeko. Hain zuzen ere, Eibarko ospitalean zerbitzuen azpikontrataziorik ez dugula onartuko jakinarazi dugu.


2017/11/17

Lanuzte partzialak izango dira, abenduaren 1, 15 eta 22an; 2, 3 eta 4 ordukoak izango dira, hurrenez hurren. LAB, ELA, UGT eta USO sindikatuok gaur bertan egin dugu lanuzteen erregistroa.


2017/11/17

LABeko idazkari nagusi ohi Rafa Diezek solasaldi bat eskainiko du bihar, azaroak 18, 12:00etan, Iruñeko Katakrak liburudendan. Ipar Hegoak antolatutako jarduera honen izenburua "Askapen borrokaren ibilbidea sindikalista baten bizipenetik" izango da, eta Juan Kruz Lakasta kazetariak gidatuko du.

2017/11/03

Joan den asteartean, hilak 30, jakinarazi ziguten CCOO eta UGTk EAEko Ostalaritzako Akordio Markoaren aurka sartu zuten demandari buruzko epaia. Bada, CCOO eta UGT sindikatuek eskatutako nulidadearen alde egiten ez badu ere, epaiak dio EAEko akordioa ezin izango dela aplikatu Estatukoa indarrean dagoen artean, hau lehenago negoziatu zutelako. Hortaz, LAB eta ELA sindikatuok agerraldi bat egin dugu gaur, erabaki hori salatzeko eta helegitea aurkeztuko dugula jakinarazteko. LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiaren hitzetan, "gure erabakitzeko eskubidea debekatu nahi dute".

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 



2017/11/16

2017/11/16

2017/11/13



2017/11/17

2017/11/11

2017/11/10



 
TWITTER @labsindikatua