LAB SINDIKATUA

2018/02/18 :: 9:47

Azken Eguneraketa:2018/02/16 :: 11:47

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiborako idazkari Xabier Ugartemendiak agerraldi bat egin dute gaur Bilbon, hilabete luzetako barne lanaren ondorioz osatutako “Ekintza sindikaleko gida” aurkezteko. Dokumentuan, sindikalismo berriak patronalak eta botore politikoak inposatu nahi diguten eredu prekarioari aurre egiteko beharko lituzkeen baliabideen inguruan LABek egiten dituen estrategia eta proposamenak jaso ditugu.




2018/02/16

2018/02/15

2018/02/15

2018/02/15

2018/02/15

2018/02/14

2018/02/14

2018/02/14

2018/02/14

2018/02/14
 



2018/02/16

2017ko urtarriletik hasita eta Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak negoziazio mahaiaren itxiera inposatu bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiko langile batzordeko sindikatuok langileen lan baldintzak arautuko dituen Lan Hitzarmena negoziatzeko gure prestutasun guztia izan eta erakutsi dugu. Gainera, itxieraren aurrean, berriz ere mahaia ireki eta negoziazio erreal bat izateko gure nahia behin eta berriz azaldu dugu. Izan ere, Imanol Lasak 2017ko azaroan, akordiorik erdietsi gabe, Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen lan baldintzak aldebakarrez arautzea erabaki zuen. Batzar Nagusietako talde politikoek honen berri izan dute eta gai honi buruzko informazioa emateko agerraldi bat egitera gonbidatu gaituzte. Agerraldia gaur bertan izan da.


2018/02/16

EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileak borrokan dira, hitzarmen berriaren negoziazioaren blokeoa dela eta. Martxoaren 20an greba egingo dutela jakinarazi dute egunotan, eta, bitartean, mobilizazioekin aurrera jarraitzen dute. Atzo, esaterako, elkarretaratzeak egin zituzten Bilbon eta Portugaleten, benetako negoziazioaren alde eta hitzarmen berri baten alde.


2018/02/16

Bizkaiko Foru Aldundiko zentroak garbitzen dituzten langileak, Garbialdi enpresakoak, EH Bildu eta Podemoseko diputatuekin bildu dira gaur, euren gatazkaren berri emateko. Hain zuzen ere, euren lan gatazka eztabaida politikoan barnera dezatela eskatu diete bi alderdi hauei.


2018/02/16

LABeko Helduak eta Pentsiodunen arloak biltzar nazionala egin du gaur Bilbon. Hala, urteko balantzea egin dute, hurrengo hilabeteetarako erronkak zehazteaz gain. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetak hartu dute hitza biltzarrean, eta PP zein PSOEk egindako pentsioen erreformak gogor salatu dituzte.


2018/02/16

Martxoaren 8a antolatzeko batzarrak egiten ari gara egunotan, eskualdez eskualdez. Gasteizen txanda iritsi zen atzo, eta egun horretarako Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako grebak LABen gogoeta eta erabakiekin bete-betean bat egiten duela berretsi dugu. Hain zuzen ere, "Emakumeok* planto!" lemapean, martxoaren 8an mobilizazioak gauzatzeko arrazoiak soberan ditugula nabarmendu dugu.





 
2018/01/15
Duela urtebete, patronala eta sindikatuok Akordio Interprofesionala sinatu genuenean, LABetik esaten genuen modu positiboan baloratzen genuela egitura-akordio bezala, baina baliozkoa izateko edukiz bete behar zela, hau da, negoziazio kolektiboa desblokeatzea. Sindikatu honek hau lortzeko proposamenak egin zituen aipatu Akordioaren negoziazioan bertan lortzeko. Ezezkoa erantzun zuen Confebask patronalak, argi utzita zein den blokeo horren erantzulea.

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 
TWITTER @labsindikatua