LAB SINDIKATUA

2017/11/24 :: 4:27

Azken Eguneraketa:2017/11/23 :: 15:05

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Euskal Herriko Eskubide Sozialaren Kartan gauden eragileok ekitaldi bat egin dugu gaur Gasteizen, Mendizorrotzan, “Aurrekontu burujabe, sozial eta parte hartzaileen alde!” leloarekin. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hitza hartu du, besteren artean. Sindikatuko ordezkariaren hitzetan, Eusko jaurlaritzak 2018rako aurkeztutako aurrekontuak “ez dira burujabeak, ez dira sozialak eta ez dira parte hartzaileak”.



2017/11/23

2017/11/23

2017/11/23

2017/11/22

2017/11/22

2017/11/22

2017/11/22

2017/11/22

2017/11/22

2017/11/22
 



2017/11/23
EAJk hasiera batetik bilatu du PP eta PSEren babesa EAEko aurrekontuak onartzerakoak, beste aukera batzuk baztertuz. PPk jarritako sozietate zerga murriztearen baldintza atsegin handiz bete duen zerbait da, alderdi biek bat egiten dutelako jendartearen kontrako proiektu eskubitar eta liberalean.


2017/11/23

Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, mugimendu feministak larunbaterako deitutako mobilizazioekin egin dugu bat. Era berean, larunbatean bertan, LABetik solasaldi bat egingo dugu Bilbon, etxeko langileen egoerari buruz hitz egiteko, “Inork ikusi nahi ez duen zapalkuntza hirukoitza” leloarekin.


2017/11/23

Bizkaiko bulego eta langeletako hitzarmenaren negoziaketa berrerarazi zenetik zortzi hilabetetan izandako 10 bileren ondoren, CEBEK Patronalak proposamen bat helarazi digu, LAB eta ELA sindikatuon ikuspuntutik (gehiengo osoa osatzen dugun sindikatuon aburuz, alegia) sektoreari burla, iseka, mespresu egitea beste kalifikatiborik merezi ez duen proposamena. Hori dela eta, mobilizazio egutegi bat prestatu dugu, eta protesten artean lehena astelehenean izango da. Hain zuzen ere, elkarretaratzeak egingo ditugu Bilbon, BBVA, Kutxabank eta LANTIKen aurrean. Honen guztiaren berri gaur eman dugu, Bilbon egindako agerraldi batean.


2017/11/23

Elkarretaratze batera deitu dute biharko, azaroak 24, Ibon Iparragirre eta gaixorik dauden beste presoen askatasuna eskatzeko. Mobilizazioa 11:00etan izango da, Galdakaoko ospitalaren aurrean, Kalera! plataformak deituta.


2017/11/23

LABek Nafarroako 2018rako aurrekontu proiektuaren irakurketa kritikoa egin du, ez dituztelako nafarren aldaketa politiko eta sozialerako nahiak asebetetzen. Aurrekontu hauek ez dira iristen gizarteak eta langileok nahi dugun aldaketa sozial eta politikoaren mailara; ez dira parte-hartzaileak, gizarteak eta langileek ez baitugu aukerarik izan benetako ekarpenak egiteko eta nahi ditugun aurrekontuen gainean erabakitzeko; eta Madrilek eta neoliberalismoak ezartzen dituzten mugak errespetatzen eta onartzen dituzte, eta, beraz, ez dira aurrekontu burujabeak. Agerraldi bat egin dugu gaur Iruñean, irakurketa honen guztiaren berri emateko.

2017/11/03

Joan den asteartean, hilak 30, jakinarazi ziguten CCOO eta UGTk EAEko Ostalaritzako Akordio Markoaren aurka sartu zuten demandari buruzko epaia. Bada, CCOO eta UGT sindikatuek eskatutako nulidadearen alde egiten ez badu ere, epaiak dio EAEko akordioa ezin izango dela aplikatu Estatukoa indarrean dagoen artean, hau lehenago negoziatu zutelako. Hortaz, LAB eta ELA sindikatuok agerraldi bat egin dugu gaur, erabaki hori salatzeko eta helegitea aurkeztuko dugula jakinarazteko. LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiaren hitzetan, "gure erabakitzeko eskubidea debekatu nahi dute".

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 




 
TWITTER @labsindikatua