LAB SINDIKATUA

2018/12/13 :: 19:14

Azken Eguneraketa:2018/12/13 :: 14:54

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
2018/12/13

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragileok elkarretaratze bat egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuak premiazkoak diren baldintzak betetzen ez dituela salatzeko. LABeko Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetak hartu du hitza, eta nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak ez duela inongo borondaterik bestelako politika publikoak egiteko.

Nafarroako erakundeetan egondako aldaketaren ostean, hainbat eragilek oinarrizko lehentasun batean egin genuen bat; hots, erregimenaren politika klientelarrarekin amaitzeko beharrean arlo guztietan, lan esparruan ere. LABek Nafarroako Enplegu Zerbitzuan egindako esku-hartzeari esker, bukatutzat eman dira hitzarmen nominatiboak CEN, UGT eta CCOOekin, eta formakuntza fondoen kudeaketa aldatu da aurreko sistemara itzultzeko edozein aukera saihesteko.


 



2018/12/13

Martxoaren 8ko greba feministaren prestaketa lanen harira, enpresa eta sektore desberdinetako LABeko kideak Iruñean bildu gara gaur. Hain zuzen ere, bertaratutakoek greba feministari begira zein ekarpen egin dezakegun gogoeta egin dugu.


2018/12/13

LABek Gasteizko Jardines de Uleta hotelaren aurrean salaketa dinamika bat hasi du. Hasteko, gaur kontzentrazio bat burutuko dugu “Jardines de Uleta: STOP Jazarpen sindikala STOP Persecución Sindical” lelopean. Dei egiten dugu hotel honetara ez joateko bere langileak esplotatzen eta jazartzen jarraitzen duen bitartean.


2018/12/13

Kalera Kalera dinamikaren baitan gauden eragileok Gabonetako mobilizazioak eta espetxeetarako martxak aurkeztu ditugu, "Bada garaia. Presoak kalera" lelopean egingo direnak.


2018/12/13
Hauteskunde sindikalek bere bidea egiten jarraitzen dute, eta LABek, aste honetan ere, emaitza oparoak bildu ditu; Gipuzkoako Foru Aldundian, esaterako. 28 delegatu zeuden jokoan atzo egindako hauteskundeetan, eta LABek duela lau urte eskuratutako lehen postua berretsi du.


2018/12/13

Irungo ezker abertzalea osatzen dugunok elkarretaratze bat egin dugu, Espainiako Estatuko Gizarte Segurantzaren gabeziak salatzeko eta larunbaterako deitutako mobilizazioetara joateko deia zabaltzeko.





 
2018/11/29

Legez besteko bi proposamen eztabaidatzen ari dira, gaur, Gasteizko Legebiltzarrean, elkarrizketa soziala institituzionalizatzeko dekretua bertan behera uzteko eskatzen duena. Hala, eztabaida honi helduta, elkarretaratze bat egin dugu Legebiltzarraren aurrean, "Euskal langileon hitza errespetatu. No al decreto de diálogo social” lelopean. Bertan, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk dekretu proiektua bertan behera utz dezaten eskatu du, elkarrizketa sozialak ez dituelako lan baldintza duinak bermatzen, proiektuak berak ez duelako Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren alde egiten eta dekretuak ez dituelako gehiengo sindikalak errespetatzen.

2018/06/02

Alternatiben Herrian izan gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden gainontzeko eragileekin batera. Erabakitzeko eskubiderik gabe eraldaketa sozialik ez dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, burujabetzari buruz egindako mahai inguruan. Aurretik, Kapitalari "13 zaska" eman dizkiogu, konpromisoen bilduma sinatu eta Iruñean ahalbidetutako hautestontzietan gure atxikimendua utzi eta gero.
 
TWITTER @labsindikatua


 


 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.