LAB SINDIKATUA

2019/01/16 :: 23:20

Azken Eguneraketa:2019/01/16 :: 14:03

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
2019/01/14

Manifestaziora deitu dugu urtarrilaren 26rako, Iruñean, lan duina eta bizi duina aldarrikatzeko. Hain zuzen ere, Huerta de Peraltako langileek greba mugagabea hasi zutela hilabete beteko denean, prekarietatearen eta esplotazioaren aurka kalera irtengo gara egun horretan, Iruñean. Borrokan garen enpresa eta sektoreak, LABeko komunitatea, emakumeak, pentsiodunak, gazteak eta batu nahi duen oro deituta dago manifestaziora, 17:00etan, Gaztelu plazatik abiatuta. Hala jakinarazi dute LABeko idazkari ondoko Igor Arroyok eta Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiak, komunikabideen aurrean Bilbon egindako agerraldian.


Agerraldi bat egin dugu komunikabideen aurrean, Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren egoera jasanezina delako. Otsailean urtebete beteko da mahaia ireki zenetik, eta ordutik patronalak, hitzarmen berri eta duin bat izateko borondate falta eta langileekiko errespetu falta izan du behin eta berriro.



Bere Nazio Biltzarrak aste honetan adostutako testuinguruaren azterketaren berri eman du LABek. Azterketa honetan, LABek berretsi egin ditu Pirinioetako bi aldeetan gertatzen ari den inboluzio politiko eta sozialaren zantzuak.



 



2019/01/16

Martxoaren 8ra begira gaude. Hala, feminismoaz eztabaidatzeaz gain, greba feministaren lanketari buruz ariko gara. 


2019/01/16
LABek Kristau Eskolari zintzotasuna eskatzen dio. Gure aldetik, lanean jarraituko dugu kolektibo prekarioen alde, lanpostu guztiak mantentzearen alde eta lan baldintza duinen alde.


2019/01/16

Urtarrilak 16tik 25era bitarteko 8 greba egunetara itundutako Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako 9.000 langiletik gora daude deituak, EAEko itundutako ikastetxeen %70a inguru dira eta 120.000 ikasle ingururi ematen diote zerbitzua. Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan ordezkaritza daukagun LAB, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuok negoziatzeko borondatea daukagu eta taxuzko proposamen baten zain jarraitzen dugu.


2019/01/16

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskal Telebistako "Egun On Euskadi" saioan egon da, aktualitateari errepasoa egiten. Prekarietatearen aurka urtarrilaren 26an Iruñean egingo dugun manifestazioa, elkarrizketa soziala, Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua, Huerta de Peraltako borroka, pentsionistena, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako greba, La Naval... hainbat gai izan ditu hizpide.


2019/01/16
Iragan den astean TUVISAko 7. linean gertatutakoaren harira, TUVISAko LAB-en atal sindikaletik gertaera horretan eman ziren jarrera arrazista, xenofoboak eta sexistak salatu nahi ditugu, baita egoera horretan nahastuta egon ahal izan ziren erabiltzaileekiko gure elkartasuna adierazi ere. Gaur, urtarrilaren 16, 19:00etan, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan ospatuko den elkarretaratzean parte hartzera deitzen dugu.




2019/01/15

2019/01/11

2019/01/11



2019/01/12

2019/01/10

2019/01/08



 
 
2019/01/15
Gaur onartu du Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak elkarrizketa soziala institituzionalizatzeko dekretua. LABek dekretu proiektua bertan behera uztea eskatu zuen bere egunean, elkarrizketa sozialak ez dituelako lan baldintza duinak bermatzen, proiektuak berak ez duelako Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren alde egiten eta dekretuak ez dituelako gehiengo sindikalak errespetatzen.

2018/06/02

Alternatiben Herrian izan gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden gainontzeko eragileekin batera. Erabakitzeko eskubiderik gabe eraldaketa sozialik ez dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, burujabetzari buruz egindako mahai inguruan. Aurretik, Kapitalari "13 zaska" eman dizkiogu, konpromisoen bilduma sinatu eta Iruñean ahalbidetutako hautestontzietan gure atxikimendua utzi eta gero.
 
TWITTER @labsindikatua


 


 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.