LAB SINDIKATUA

2017/03/27 :: 19:59

Azken Eguneraketa:2017/03/27 :: 13:11

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
 
kartela%20aniztasun.jpg



2017/03/27
Orereta.jpg
Jesusen Bihotza zaharren egoitzako langileak eta eraikin publikoetako garbitzaileak greba egiten ari dira gaur, lan baldintza hobeak eta soldata duinak aldarrikatzeko. Hain zuzen ere, soldatak 2012. urteaz geroztik dituzte izoztuak, bost urte igaro baitira jada hitzarmena sinatu gabe dutela. 150 langile inguru daude deituta gaurko grebara, eta goizean hainbat protesta egin dituzte; zaharren egoitzaren aurrealdean elkarretaratu dira goizean goiz, eta, eguerdian, manifestazioa egin dute herriko plazatik abiatuta.


2017/03/27
Suhiltzaileak.jpg
Gobernua eta ordezkaritza sindikalaren artean, langileek berretsita, sinatu akordioak kalitatezko zerbitzua ematea ahalbidetuko du. Akordioak 388 suhiltzailetan finkatzen du erreferentziazko zenbakia, eta 55 suhiltzaile lanpostu berri hurrengo jasotzen ditu hurrengo hiru urteetan zehar.


2017/03/24
17_03_24ostiralduinak.jpg
LAB elkarguneak antolatzen ari da asteotan, Ostiral Duinak ekimenaren baitan, kapitalismoak eragindakogaitzari aurre egiteko. Gaur izan da Bilboko hitzordua. Hainbat jarduera egin dugu Areatzan, 16:30etikaurrera. Info-puntua eta bideoaz aparte, solasaldia egon da, “Prekarietatearen milaka aurpegi ”izenburupean. Bertan, Pedro Incoesako langabetuak, Rocio etxeko langile batek eta Eneko EHUko ikerlariprekarioak parte hartu dute. Helburua, prekarietateari aurpegia eta errealitate zehatzak jartzea. XabierUgartemendia LABeko Zerbitzu Pribatuen Federazioko arduradunak testuinguru orokorrean kokatu du prekarietatea, gure egunerokotasuneko esparru ezberdinetan sortzen duen eragina zehaztuz eta honiaurreegitea ezinbestekotzat jo du, langileon antolaketaren bidez.

2017/03/21
Xabier Ugartemendia LABeko kideak Gasteizko Parlamentuko Lan eta Justizia Batzordean parte hartu du gaur, lan harremanak eta negoziazio kolektiborako LABen analisiak, proposamenak eta aldarrikapenak aurkezteko. Egoeraren azterketa egin ondoren, adierazi du Akordio Interprofesionala sinatu zenean, LABek esan zuela akordio horrek ez zuela balio negoziazio kolektiboa desblokeatzeko, eta zoritxarrez denbora arrazoia ematen ari zaiola sindikatuari. Ezer ez da aldatu, patronalak eragindako blokeoa jarraitzen du.

2017/03/22

Info Puntua, ikus-entzunezkoak, solasaldia, kalejira Alde Zaharretik... Bilboko Areatzan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 16:30etik aurrera. Hain zuzen ere, LAB elkarguneak antolatzen ari da Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Bilbora iritsiko da oraingoan, eta mahai inguru interesgarri bat proposatuko dugu, besteak beste: "Prekarietatearen milaka aurpegi" leloarekin, hain justu. Prekarietatea errealitate desberdinetatik azaleratuko dugu; langabe, etxeko langile, gazte eta aniztasun funtzionala dutenen begietatik.

 
2017/03/10

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragile eta sindikatuok ekitaldi bat egingo dugu Mendizorrotza pilotalekuan, 10:30ean, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu neoliberalak salatzeko. Ekitaldiaren ondoren, manifestazioa egingo dugu Legebiltzarreraino, “Aldaketa sozialerako, aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeen alde” leloarekin. "Alternatiba sozialak badaude, baina gure agintariek ez dute borondate politikorik bide hori egiteko. Aurrekontuen oinarriak zeintzuk diren kontuan hartuta, argi dago ez dagoela aukerarik ikuspuntu sozial batetik proiektuaren inguruan akordio batera iristeko", ohartarazi dugu. 
 

KONPONBIDE GARAIA DA. Euskal preso eta iheslari politikoak etxera! 
 «Konponbide Garaia da» [PDF] 
 «Es tiempo de soluciones» [PDF]
2017/03/22
20170322-Kalera-kaleraweb.jpg
Kalera Kalera dinamikak agerraldia egin du ekimen politiko eta mobilizatzaile berri bat aurkezteko. Euskal errepresaliatu politikoen alde jarduteko borondatearekin Euskal Udaberria Kalera, Bakea eta Askatasuna irabaztera! Izeneko ekimena jarriko dute martxan. Honen bidez, etorkizunerako ekarpena egin nahi da, gatazkaren ondorioak konpontzeko.





 
TWITTER @labsindikatua