LAB SINDIKATUA

2018/12/11 :: 3:36

Azken Eguneraketa:2018/12/10 :: 11:17

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK

Zerbitzu Publikoak

Erandioko Loramendi egoitzako grebalariek akordioa lortu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Sanitas taldeko Loramendi egoitzako lan-gatazkak sei hilabete iraun ondoren, greban zeuden langileek enpresarekin akordioa lortu dute. Lortutako akordioak Loramendiko langileek hainbat urtez enpresari eskatu dizkioten eskariak asebetetzen ditu. Alde batetik, garbiketa ekipoko langileen lanaldi partzialak %100ekoak edo lanaldi osokoak bilakatuko dira eta bestetik, gerokultoreen familia- kontziliazioa hobetu da.

Gipuzkoako helduen egoitzetako langileen borrokak aurrera jarraitzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gipuzkoako helduen egoitzetako langileak borrokan daude, lan hitzarmen duin baten defentsan. hala, auto karabana bat egin dute gaur Hernani, Andoain eta Lasartetik, eta azken herri honetan elkarretaratzea egin dute eguerdian. Mobilizazioekin aurrera jarraituko dute datzoen egunetan.

Urkullu eta Darponen aurrean protesta egin dugu Gasteizen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak eta Jon Darpon Osasun Sailburuak Olagibeleko haurrentzako psikiatria zerbitzua inauguratu dute gaur.

Eusko Jaurlaritzak prekarietatea eta behin behinekotasuna betikotu nahi ditu administrazioan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Atzo prentsan gobernuak iragarri zuen lau lan-poltsen irekiera administrazio orokorrean, beti legez, doinu mesianikoan zelanbait berresten behin eta berriro adierazi duen enplegu publikoarekiko “konpromisoa”. LABetik ostera, berriro salatu behar dugu lan-poltsen eta zerbitzu-eginkizunen erabilera zitala, hain justu, enplegu publikoaren higaduran sakontzen baitu; modu oso bortitzean daborduko onartezina den behin-behinekotasuna areagotuz.

Metro Bilbaoko langileek erasoen aurka egin dute protesta

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Sarriko geltokian langile batek jasandako azken erasoa dela eta, Metro Bilbaoko enpresa batzordeak deituta, elkarretaratze bat egin dugu gaur geltokian bertan. LAB, ELA, CIM, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok osatzen dugu enpresa batzordea.

Lantegi Batuak-eko langileek mobilizazioei ekin diete

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lantegi Batuak-eko enpresa-batzordeak manifestaziora deitu zuen larunbatean Bilbon, hitzarmena hobetzearen alde.

Interbentzio sozialeko sektorea ahalduntzearen aldeko apustua berresten dugu, Bizkaiko hitzarmena sinatu ondoren

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Sektoreko langileen lan-baldintzak hobetzeko helburuarekin, hilabeteetako lan eta mobilizazioen ondorioz, Bizkaiko Eskuhartze Sozialeko V. Hitzarmen Kolektiboa sinatu dugu.

Bilbo-Basurtu ESIan egiten den kontratazio traketsa salatu nahi dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatutik egondako okerrak konpondu eta berriro ez gertatzeko beharrezkoa dena egitea eskatzen dugu, eta Pertsonal zuzendaritza ezberdinek lana behar bezala bete dezaten exijitzen dugu.

Nafarroako Gobernuari eskatu diogu Lanbide Karrera ezar dezala Foru Administrazioko eta bere erakunde autonomoetako langile guztientzako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB azkeneko hilabeteetan Lanbide Garapen edo Lanbide Karrera Foru Lege proiektu batean ibili da lanean, orain azaroan Mahai Orokorrean eta Nafarroako Gobernuan aurkeztuko duguna.

Gorka Berasategi: "Administrazio publikoko EPE deialdiak sindikatuekin negoziatu eta adostuak izan behar dira, horrela prekarietatearekin amaitzeko"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek agerraldi bat egin du Eusko Jaurlaritzako EPE ereduaren inguruan. Sektore ezberdinetan ereduaren agorpen zantzuak nabariak dira, eta sindikatuak egindako proposamenen berri eman du. LABeko Zerbitzu Publikoen Federazioko idazkari Gorka Berasategik, Irakaskuntzako arduradun Maider Izagirrek eta Osakidetzako arduradun Bego Aranzastik hartu dute hitza prentsaurrekoan.

Errepidea moztu eta kalejira egin dute Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko grebalariek, Bilbon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek azaroko laugarren greba eguna egin dute gaur. Goizean goizean hasi dira mobilizazioekin. Izan ere, 7:30ean, errepidea moztu baitute Bilbon, eta, kalejiran, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino joan dira.

Langileen kontrako mehatxuak salatu ditu TCCko enpresa-batzordeak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

TCC-ren enpresa batzordeak jendartean salatu nahi du enpresa honetako lantokiko langileek, lantegi-burua den Bailo jaunaren ekimenaren eraginez eta gerentziaren onespenaz, jasan ohi duten presioa.

Sektoreko enpresa garrantzitsuenen atarira eraman dute protesta Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek azaroko hirugarren greba eguna egin dute gaur, eta bihar laugarren bat egingo dute. Gaurkoan, Getxon mobilizatu dira, Urgazi eta Lagunduz enpresen aurrean, sektoreko garrantzitsuenak.

Kalitatezko zerbitzu sozialak eskaintzeko lan baldintza duinak behar direla berretsi dugu Gipuzkoako Aldundiaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gipuzkoako helduen egoitzetan greba egin dugu, hitzarmen duinaren alde. Hala, elkarretaratze bat egin dugu Foru Aldundiaren aurrean eta, bertan, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, Gipuzkoako egoitzetako langileen egoerarekin batera, EAEn zerbitzu sozialek bizi duten egoera salatu du.

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak kalera irten dira berriro

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek lau greba egun deitu dituzte azarorako. Lehena atzo egin zuten eta bigarrenari gaur egokitu zaio txanda. Astelehenean eta asteartean jarraituko dute grebekin, euren lan eskubideen defentsan.

Erditze unitateko murrizketen aurka protesta egin dugu Gurutzetako ospitalean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gurutzetako ospitaleko LAB, ESK, ELA, UGT, CCOO eta SAE sindikatuok Erditze unitateko 6 erizain laguntzaile, txanda bakoitzeko bana, eta zelari baten murrizketak salatzeko elkarretaratze bat egin dugu.

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak greban dira, lan baldintza duinen alde eta zerbitzuaren kalitatearen defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2017az geroztik hilero bi lanuzte partzial egin ondoren, Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek lau greba egun deitu dituzte azarorako; horietatik lehena, gaur. Azaroaren 23, 26 eta 27an ere egingo dute greba. Lanaldi partzial inposatuak dituzte, ez zaizkie prebentzio neurriak aplikatzen eta soldatari dagokionez enpresaren proposamena IPCaren azpitik geratzen da.

Maria Jesus Mujica deklaratzera deitua izateak, Fiskaltzak ikerketa aurrera eramateko borondatea duela erakusteko urrats garrantzitsua suposatzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Aste honetan jakin izan dugu, batetik, ikerkerta 6 hilabeteko epean luzatuko dela eta beste alde batetik, Maria Jesus Mujica Osakidetzako zuzendari ohia deklaratzera deitua izango dela. LAB sindikatuak, ESKrekin batera Fiskaltzara jo zuenean, Mediku espezialisteen LEParen inguruko iruzurra frogratzeko geneukan informazio guztia fiskalaren esku utzi zuen, Fiskalak behar zen ikerketa sendoa eta irmoa aurrera egiteko esperantzarekin.

Loramendiko grebalariek Nafarroara eraman dituzte euren aldarrikapenak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Erandioko Sanitas Loramendi egoitzako langileek hilabete daramate greban, lan baldintza duinen alde. Beren borroka Nafarroara ekarri dute gaur, eta ordubeteko bi elkarretaratze egin dituzte Sanitasek dituen bi egoitzaren aitzinean, Lizarran eta Iruñean. Astelehenean Barakaldon izan ziren, Sanitas taldearen beste egoitza baten aurrean protesta egiten.

Osakidetzaren proposamenak Emergentzietako langileen eskarietatik urrun daude

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Osakidetzak aurkeztutako zirriborroaren balorazioa egin dugu. Langileak banatu nahi dituen proposamen dela uste dugu, aldarrikapenak eta protestak indargabetzeko. Horregatik, aldarrikapenak lortu arte, borrokan jarraituko dugu.

Sanitas taldeak dituen egoitzen aurrean hasi dira mobilizatzen Loramendiko grebalariak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Erandioko Sanitas Loramendiko egoitzako langileak greba mugagabean daude urriaren 20az geroztik, garbiketako langileek bizi duten diskriminazioa gainditu eta gerokultoreen taldearen kontziliatzeko eskubidea bermatzeko. Erandioko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztien babesa jaso dute, Emakunderi egin diote dei eta Bizkaiko Foru Aldundira ere jo dute, Gizarte Ekintzako diputatu Isabel Sanchez Robles eta Berdintasuneko diputatu Maria Teresa Laespadarekin bilerak eskatuz. Bada, gaurtik hasita, Sanitas taldeak dituen beste egoitzetan mobilizatzen hasi dira Erandioko Loramendiko langileak. Horrela, Sanitasek Barakaldon duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute goizean.

Page 1 of 45

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.