LAB SINDIKATUA

2018/12/11 :: 3:20

Azken Eguneraketa:2018/12/10 :: 11:17

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Zerbitzu Soziokomunitarioa Erandioko Loramendi egoitzako grebalariek akordioa lortu dute

Erandioko Loramendi egoitzako grebalariek akordioa lortu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Langileek hilabeteotan egindako mobilizazioetako bat.Langileek hilabeteotan egindako mobilizazioetako bat.

Sanitas taldeko Loramendi egoitzako lan-gatazkak sei hilabete iraun ondoren, greban zeuden langileek enpresarekin akordioa lortu dute. Lortutako akordioak Loramendiko langileek hainbat urtez enpresari eskatu dizkioten eskariak asebetetzen ditu. Alde batetik, garbiketa ekipoko langileen lanaldi partzialak %100ekoak edo lanaldi osokoak bilakatuko dira eta bestetik, gerokultoreen familia- kontziliazioa hobetu da.



Lan asko ekarri duten hilabeteak izan dira, enpresarekiko konfrontazioa eta ziurgabetasunez beteak, baina, langileen ustez, merezi izan du, erakutsi dutelako langile konprometitu, antolatu eta solidarioek bidezkotzat jotzen dutena lor dezaketela.



Langileek euren poza erakutsi nahi dute lortutako akordioarengatik eta enpresa-batzordeak akordio hau posible egin dute langile guztiak zoriondu nahi ditu. Gainera, gatazkak iraun duen denbora jasotako babes guztiak ere eskertu nahi dituzte.

 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.