LAB SINDIKATUA

2018/12/10 :: 12:54

Azken Eguneraketa:2018/12/10 :: 8:53

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Merkataritza Bizkaiko Simply supermerkatuetako langileak kalera irten dira euren lan baldintzak salatzeko

Bizkaiko Simply supermerkatuetako langileak kalera irten dira euren lan baldintzak salatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



LAB, ELA eta ESK sindikatuok osatutako greba batzordeak grebak deitzea erabaki du, gaur eta ostiralerako, enpresak etengabe gutxiesten dituelako langileak. Lehen greba egunean, manifestazioa egin dute Bilbon, Zabalburu plazatik hasita.

Hauxe da langileek idatzitako oharra, mobilizazioen harira:

LAB, ELA eta ESK sindikatuok osatutako greba batzordeak grebak deitzea erabaki du enpresak etengabe gutxiesten dituelako. Enpresak beste leku batera begiratzen du langileek itzelezko lan erritmoak jasaten dituen bitartean. Langileen falta ordezkatzen ez diren plaza hutsek larritzen dute, honek dakartzan gure osasunarentzako kalteekin.

Lanerako ekipoak oso baldintza txarretan daude eta honek gure egitekoa zaildu eta gure baldintza fisiko eta mentalak kaltetzen ditu. Lan-tresna asko egoera txarrean daude gure jarduera modu normalizatuan egin ahal izateko, salgaiak mugitu, birkokatu eta eramatea, hala nola bezeroei arreta ematea.

Oso zaila da laneko eta bizitza eta familiako uztartzea, enpresak asteroko atsedenaren inguruan zehaztutakoa ere ez baitu betetzen.



Urteak daramatzagu heltzen ez den inbertsio bat aldarrikatuz. Hortik urrun, garbiketako langileek lan-postuak suntsitzen dituzte eta orain gu geu gara lan hauek ere egitera behartuta daudenak, gainontzeko atalei esku gehiago kenduz.

Urteak daramatzagu egoera hau salatzen, eta beste alde batera begira dagoen enpresa baten aurrean mobilizatzen eta kexatzen, honek langileak egunero egiten ari garen sakrifizio itzela eta gure osasuna nola kaltetzen den ikusten duen bitartean.

Kokoteraino gaude presioak, erritmo jasanezinak eta mehatxuak jasateaz... behartuta ikusi dugu gure burua grebara joatea, presioarekin jarraitzea, irabazien marjinetara iristea ez dadila izan gure osasunaren lepotik. Gure bizitza horren guztiaren gainetik dago.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.