LAB SINDIKATUA

2018/12/16 :: 16:17

Azken Eguneraketa:2018/12/14 :: 12:34

HIZKUNTZA

Garbiketa

 

Modu positiboan baloratzen dugu CESPAko hitzarmena, Zornotza, Galdakao, Gernika, Durango, Mungiako eta Urdaibaiko Mankomunitateko kale-garbiketari eragiten diona

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek balorazio positiboa egiten du CESPAko hitzarmenaren negoziazio neketsu honek ekarri dituen emaitzen inguruan. Hitzarmen honek Zornotza, Galdako, Gernika, Durango eta Mungia udalerrietako eta Urdaibaiko Mankomunitateko kale-garbitzaileei eragiten die.

Gipuzkoako komisaldegi eta epaitegietako garbitzaileek Gasteizko Legebiltzarrera eraman dituzte euren aldarrikapenak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gasteizko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egin dute, eta alderdiekin bilerak izan dituzte. Zentzu honetan, salatu dute Segurtasun Sailak eta Justizia Sailak ez dizkietela eskatutako bilerarik eman.

Eibar eta Bergara artean aritu dira protestan garbitzaile grebalariak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gipuzkoako komisaldegi eta epaitegietako garbitzaile grebalariek oinezko martxa bat egin dute gaurkoan ere, euren egoera salatzeko. Hain zuzen ere, Eibarko komisaldegitik Bergarako epaitegiraino egin dute martxa. Atzo, Oiartzungo Ertzaintzaren komisaldegitik Donostiako epaitegira joan ziren protestan.

Garbialdiko langileek protesta egin dute Aldundiarekin duten bileraren bezperan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur urtebete bete dute mobilizazioei ekitea erabaki zutenetik, hitzarmenaren alde eta bederatzi urteko soldata izoztearen aurka. Bizkaiko Aldundiko egoitzetan garbiketaz arduratzen diren langileek protesta egin dute Bilbon, foru jauregiaren aurrean, Aldundiarekin berarekin bihar duten bileraren bezperan. Enpresarekin abenduaren 11n elkartuko dira.

Oiartzungo komisaldegitik Donostiako epaitegira egin dugu martxa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gipuzkoako komisaldegi eta epaitegietako garbitzaile grebalariek oinezko martxa bat egin dute gaur, euren egoera salatzeko. Hain zuzen ere, Oiartzungo Ertzaintzaren Komisaldegitik Atotxako Justizia jauregiraino joan dira. BIhar, Eibarko epaitegitik Bergarako epaitegiraino egingo dute martxa.

Garbialdiko langileek protesta egin dute berriro Bizkaiko aldundiaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB, UGT, ESK eta CCOO sindikatuok deituak, Garbialdiko langile azpikontratatuak, Bizkaiko Foru Aldundiko eraikinen garbiketaz arduratzen direnak, berriro mobilizatu dira soldata-igoera duinen alde, aldundiaren aurrean gaurkoan ere.

Gipuzkoako komisaldegi eta epaitegietako garbitzaile grebalariek oinezko martxak egingo dituzte euren egoera salatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Agerraldia egin dute gaur, soldata arrakala ezabatzeko grebak bi hilabete baino gehiago bete dituen honetan. Oinezko martxaren lehen etapa Oiartzundik Donostiara izango da eta bigarrena Eibarko epaitegitik Bergarako epaitegira. Beren asmoa da Eusko Legebiltzarrera eramatea proposamen bat gatazkaren konponbidea exijitzen duena.

Borrokan jarraitzen dute Garbialdiko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Enpresaren azken proposamena ez dute nahikotzat hartzen. Hala, LAB, UGT, ESK eta CCOO sindikatuok deituta, beste elkarretaratze bat egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean.

Garbialdiko langileek mobilizazioekin jarraitzen dute, akordioa urrun dagoela ikusita

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Negoziazio mahaia egin zuten atzo enpresak eta foru aldundiko egoitzen garbiketaz arduratzen diren langileen ordezkariek. Garbialdi enpresak egindako azken eskaintzak akordioa urrundu egiten duela ondorioztatu ondoren, LAB, UGT, ESK eta CCOOek mobilizazioekin aurrera jarraitzea erabaki dute, eta, hala, elkarretaratze bat egin dute gaur Bizkaiko aldundiaren aurrean.

Garbialdiko langileek nazkatuta daudela adierazi dute Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur, LAB, UGT, ESK eta CCOO sindikatuek deituta, mobilizazioa egingo dute Bilboko Gran Via, 25eko Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. Bizi duten egoerareren aurrean nazkatuta daudela adierazi dute.

Ez dago negoziazio errealik, hilabeteko grebaren ostean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Barne Sailek ez dute, irailaren 21az geroztik, Gipuzkoako Komisaldegi eta eraikin judizialetako garbiketa zerbitzuan greban dauden langileekin batzeko asmorik agertu, eta Garbialdi enpresak KPIaren azpiko soldata igoera proposatzen du. Sindikatuok agerraldia egin dugu gaur, lan gatazkaren xehetasunen berri emateko.

Basauriko udal eraikinetako garbitzaileak oso pozik daude Uni2ek zor zien soldata igoera aplikatuko dielako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Basauriko udaletxearen eraikinak garbitzen dituzten langileek, hirugarren mobilizazioa gauzatu dute, gaurkoan Uni2 enpresak Larraskitu auzoan dituen bulegoen aurrean.

Greba mugagabeari ekin diote Gipuzkoako komisaldegi eta eraikin judizialetako garbiketa zerbitzuko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Irailaren 21az geroztik greban dauden langileek, ez Garbialdi enpresak ezta Eusko Jaurlaritzak ere, beraiekin batzeko eskaera onartu ez dutela salatu dute. Hala, LAB, ELA, UGT eta ESK sindikatuok Gipuzkoako komisaldegi eta eraikin judizialetako garbiketan greba mugagabeari ekin diogu.

Mobilizazioak gogortzea erabaki dute Garbialdiko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Aurreko astean egindako batzarrean adostutakoari helduta, Garbialdiko langileek mobilizazioak areagotzea erabaki dute. Hala, negoziazioa desblokeatzeko gai ez badira, grebara berriro irtengo direla jakinarazi dute. Eta greba hori, maiatzean burututakoa baino gogorragoa izango dela ohartarazten dute. Bitartean, beste elkarretaratze bat egin dute Bizkiako Foru Aldundiaren aurrean.

Ez dugu Gipuzkoako eraikin eta lokalen garbiketako akordioa sinatu, KPIaren erreferentziarik jasotzen ez duelako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gipuzkoako eraikin eta lokalen garbiketako negoziazio mahaian, 2018 urterako akordioa sinatu dute gaur ELA, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek. LAB sindikatuko kideok ez dugu sinatu izan ere, akordio honek ez baitu KPIaren erreferentzia jasotzen. Arrazoi berdinagatik ez zuen sinatu LABEko aurreko hitzarmena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoretzaren atean egin dugu protesta

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) garbitzen duten langileek, Maju enpresakoek, elkarretaratzea egin dute gaur protesta egiteko, unibertsitateak atera nahi duen hurrengo baldintza agirian murrizketa handiak izanen direlako.

Garbialdiko langile diren Bizkaiko Aldundiko garbitzaileek greba egun berriak deituko dituzte hurrengo asteetan negoziazioak blokeatuta jarraituz gero

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur egin den asanblada jendetsu batean, sektorean gehiengoa diren langile eta sindikatuek protestak areagotzea erabaki dute. Hilabete bateko epea eman diote patronalari gatazkari irtenbidea emateko. Epe horretan aurrerapenik ez badago, LABek argi dauka greba izango dela gure helburuak lortzeko tresnarik eraginkorrena; eta horregatik, gure buruak prestatzen hasi gara.

Basauriko udal eraikinen garbiketa zerbitzuko langileak kalera irten dira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Basauriko Udaleko eraikinak garbitzen dituzten langileak Uni2 enpresaren aurrean mobilizatu dira, pasa den apirilean Garbiketa Hitzarmena sinatu eta ordutik soldata igoerarik ez zaielako aplikatu. Azaroan ospatuko da epaiketa.

Gasteizko bide garbiketako langileek "erabateko atsekabea" adierazi dute euren lan egoera dela eta

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek langileek bizi izandako egoeraren kronifikazioaz ohartarazi du, gutxienez hurrengo kontratuaren emate prozesuaren arte.

Donostiako epaitegien aurrean mobilizatu dira komisaria eta egoitza judizialetako garbiketako langileak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Irailaren 19an hasi zuten greba, eta urrian jarraituko dute borrokan. Gipuzkoako komisaria eta egoitza judizialetako garbiketako langileak egunero ari dira mobilizatzen; Egiako epaitegien kanpoaldean izan dira gaur, eta protestekin aurrera jarraitzeko asmoa azaldu dute, Garbialdiren jarrera salatzeko helburuarekin.

Ez dutela etsiko ohartarazi dute Garbialdiko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizkaiko Aldundiko egoitzak garbitzen dituzten azpikontratatutako langileak kalera irten dira berriro, euren lan baldintzen alde, LAB, ELA, UGT, ESK eta CCOO sindikatuok deituta. Aldundiaren Foru Jauregiaren aurrean elkartu dira, Bilbon.

Page 1 of 7

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.