LAB SINDIKATUA

2019/01/21 :: 11:06

Azken Eguneraketa:2019/01/21 :: 8:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PRIBATUAK Elikagaigintza

Elikagaigintza

 

Martzillan lan istripuz hildako gaztea gogoan izan dute Huerta de Peraltako grebalariek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Martzillan, atzo, lan istripu hilgarri bat gertatu zen. Hain zuzen ere, 25 urteko gazte batek bizia galdu zuen Exkal enpresan, El Campillo industriagunean. Bada, Huerta de Peraltako grebalariek gogoan izan dute gazte langilea eta, protesta moduan, errepidea moztu dute. Azkoiengo enpresako langileak 23. eguna dute gaur greba mugagabean

Helburu guztiak lortu arte borrokan jarraituko dutela berretsi dute Huerta de Peraltako grebalariek, Iruñean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Huerta de Peraltako langileek 17 egun bete dituzte greba mugagabean, eta, Iruñean, elkartasun egun bat egiten ari gara euren borroka babesteko,joan den ostiralean Azkoienen egindakoaren ildoan. Hain zuzen ere, 35 gizarte eragile baino gehiagok egin dute bat jardunaldiarekin. Aurreikusitako mobilizazioen artean, goizean goiz, elkarretaratze zaratatsu bat egin dugu Nafarroako Legebiltzarraren aurrean eta, ondoren, Iruñeko kaleak hartu ditugu.

Huerta de Peraltako kaleratuak berronartzea, zorra ordaintzea eta enpresa itun baterako negoziazioa irekitzea aldarrikatu dute hainbat eragilek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Iruñean, 35 gizarte eragile baino gehiagok prentsaurrekoa eman dute Huerta de Peraltako grebalariei beren atxikimendua adierazteko eta biharko, urtarrilaren 11rako, Elkartasun Egunean parte hartzera deitzeko. Bitartean, enpresa batzordeko kideak Azkoiengo alkate Juan Carlos Castillorekin bildu diar, euren egoeraren berri emateko.

[IRITZIA] "Azkoiengo Baratzea"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko kide Asier Azpilikuetak duela aste batzuk egindako iritzi artikuluaren jarraipena idatzi du, "Berria" egunkarirako. Huerta de Peraltako lan gatazkari buruz hitz egiten du idatzi honetan ere. Zentzu honetan, Azkoiengo enpresako grebalariek beste hitzordu bat dute gaur, urtarrilak 9: auto karabana bat egingo dute, 16:00etan, enpresaren ataritik abiatuta.

Huerta de Peraltako grebalarien aldeko beste elkartasun egun bat egingo dugu ostiralean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Huerta de Peraltako langileen greba mugagabeak aurrera darrai, enpresaren jarrera itxia dela eta. Egunotako mobilizazioei segida emateko, astelehenean egindako manifestazioa, tartean, elkartasun egun bat antolatu dugu ostiralerako, Iruñean, hainbat jarduerekin. Joan den ostiralean ere elkartasunerako eguna izan zen; Azkoienen, kasu honetan. Bitartean, grebalariek enpresaren atarian jarraitzen dute protestan. Karpa bat jarri dute gaur bertan, euren egoeraren berri emateko.

Babes zabala jaso dute Huerta de Peraltako grebalariek Iruñean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Eguerdian manifestazioa egin dute Iruñean, abenduaren 26tik greba mugagabean dauden Azkoiengo Huerta de Peraltako langileek. Udaletxe plazatik abiatu eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ondoren, leku berean amaitu da.

Huerta de Peraltako grebalariak Iruñean mobilizatuko dira astelehenean, enpresaren arduragabekeria salatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Joan de asteazkenean, urtarrilaren 2an, Huerta de Peraltako greba batzordeak proposamena helarazi zion enpresari bere langileak greba mugagabea abiatzeara eraman zituen gatazka konpontzeko asmoz. Enpresak berau aztertzeko konpromisoa hartu zuen eta ostiralean, urtarrilaren 4an, erantzutekoa. Bada, greba batzordearen proposamena baztertzea erabaki du. Hortaz, grebak eta mobilizazioek aurrera jarraituko dute. Hurrengo hitzordua astelehenean izango da, 12:30ean, Iruñeko udaletxeko plazatik abiatuko den manifestazioarekin.

Garbiñe Aranburu: “Ezin da onartu langileak esplotazio eta sasi esklabotza egoeran egotea”

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Huerta de Peraltako langileek hamar egun bete dituzte greba mugagabean, eta grebalariei babesa emateko elkartasun eguna antolatu dugu. Goizean goizetik, jende andana bildu da enpresaren atarian, eta, eguerdian, manifestazio bat egin dugu Azkoienen. Foru Poliziaren presentzia nabarmena izan da. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hitza hartu du manifestazio aurretik, eta jendarteari dei zuzena egin dio: “Ezin da onartu langileak esplotazio eta sasi esklabotza egoeran egotea”.

Nazioarteko hainbat eragileren bisita jaso dute Huerta de Peraltako grebalariek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lan arloko nazioarteko hainbat eragileren babesa jaso dute Huerta de Peraltako grebalariek. Hain zuzen ere, nazioarteko ordezkaritza bat hurbildu da Azkoienera, eta bertan izan da langileekin, greba mugagabearen zazpigarren lanegunean. Azken egunotan izandako jazarpenari buruz aritu dira, baita atzo zuzendaritzarekin izandako bileraren inguruan ere. Mobilizazioek ez dute etenik, eta elkartasun egun bat antolatu dute ostiralerako. Hain zuzen ere, 12:00etan manifestazioa egingo dute herrian.

Huerta de Peraltako grebalariek mobilizazioekin jarraituko dute, enpresaren erantzunaren zain

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Huerta de Peralta enpresako greba batzordeak eta zuzendaritzak bilera bat izan dute gaur, Azkoiengo enpresan gauzatzen ari diren greba mugagabearen 6. lanegunean. Langileek proposamen integral bat jarri dute mahai gainean, eta enpresak ostiralean erantzungo duela adierazi du. Greba batzordeko kideek jakinarazi dute erantzun horren arabera erabakiko dutela gatazkarekin amaitu edo mobilizazioak gogortu.

Huerta de Peraltako grebalarien aurkako jazarpenak ez du etenik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Huerta de Peraltako langileek hirugarren greba eguna egin dute, eta, Iruñean ostegunean egindako manifestazioaren ostean, greba mugagabearen lehen eguneko irudi berak errepikatu dira Azkoiengo enpresaren atarian: Nafarroako Foru Polizia gogor oldartu zaie. Sei zauritu izan dira gutxienez, enpresa batzordeko presidente El Houssine Yagoubi, tartean.

Huerta de Peraltako langileek Iruñeko kaleak hartu dituzte, lan eta bizi duina aldarrikatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Huerta de Peraltako langileak greba mugagabean daude, asteazkenaz geroztik, eta gaur Nafarroako hiriburuan mobilizatu dira, enpresari kaleratutako lankideak berriz onar ditzan eskatzeko. Hori lortu arte borrokan jarraituko dutela nabarmendu dute.

Huerta de Peralta: jazartuak, jazarpena salatzeagatik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Huerta de Peraltako langileek greba mugagabera deitu dute, eta protestaldiari irmo ekin diote. Goizean goizetik mobilizatu dira enpresaren aurrean, eta goizean goizetik pairatu dute Nafarroako Foru Polziaren oldarraldia. Paradoxikoki, enpresaren jazarpena salatzeko deitutako mobilizazioak antolatzeagatik, langileak eurak izan dira jazartuak.

Huerta de Peralta-ko langileek abenduaren 26tik aitzina greba mugagabea eginen dute, kaleratutako 4 langile berriz har ditzaten

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatuak beste behin enpresako zuzendaritza premiatu nahi du bere jarrera zuzen dezan eta aipatu langileak berronar ditzan. Bitartean, LABek adierazi nahi du eskura dituen tresna guztiak erabiliko dituela esplotazioaren eta prekarietatearen aurka, eta dei egiten die langile klase osoari, eta bereziki Huerta de Peraltako langileei, grebarekin bat egin dezaten, antolatzen jarrai dezaten, eta beren eskubideen defentsan zein lan baldintzen hobekuntzaren alde borroka daitezen.

"Ekintza sindikalari esker, gauza asko aldatzea lortu dugu"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2017ko irailean, nekazaritza elikagaien sektoreko Huerta de Peralta enpresan hauteskunde sindikalak egin zituzten estreinakoz. LABek sei delegatu lortu zituen; CCOOk, bi; eta UGTk, bat. Emaitza horiek ilusio handia sortu zuten sindikatuarengan enpresa kokatua dagoen tokiagatik, Huerta de Peraltako langile gehienak migratzaileak direlako eta esplotazio egoera larrian daudelako.

Huerta de Peralta-ko langileen %80k egin du greba enpresaren dinamika errepresiboagatik protesta egiteko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatuak uste du arrakastatsua izan dela gaur Huelta de Peralta nekazaritza enpresan egin duten greba; barazkiak landatzen eta biltzen lan egiten duten langile guztiek egin baitute greba eta, oro har, %80koa izan baita lanuztearen segimendua, eguerdian jaso ditugun datuen arabera.

Lau orduko lanuztea egin dute Orozkoko Artiachen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB, ESK, ELA eta CCOO sindikatuok deituta, enpresa batzordearen gehiengoak, alegia, mobilizazioak egin dituzte Artiacheko langileek; kotxe karabana bat eskualdean eta elkarretaratze bat Laudion, besteak beste. Hain zuzen ere, ohar baten bitartez azaldu duten bezala, enpresaren kontratazio politikaren aurka egin dute protesta.

Aldanondoko langileek euren lanpostuak bermatzeko exijitu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Aldanondoko langileek elkarretaratze bat egin dute Agurainen, duela aste batzuk kiskali egin zen gazta enpresaren etorkizuna argitzea eskatzeko. Goizean bertan, langileek bilera zuten aurreikusita enpresako ordezkariekin.

Greba mugagabean jarraitzen dute Selectako langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Nafarroako Selecta enpresako langileak pasa den ostiraletik greba mugagabean daude, eta mobilizazio ezberdinak antolatu dituzte. Egunero elkarretaratzeak egingo dituzte, 11:00etan Noaingo sarreran dagoen biribilgunean, fusioaren ondorioz aurkitzen diren egoera salatzeko.

Nafarroako Selectan greba mugagabea hasiko dute bihar kaleratzeekin aurrera segitzen tematuta dagoelako enpresa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Kafea, edariak eta antzekoak ematen dituzten makina automatikoekin lan egiten duen Selecta enpresako langileek gaur erabaki dute bihartik aurrera –otsailak 9- greba mugagabea egitea enpresak segitzen baitu langileak kaleratzeko eta gelditzen direnen lan baldintzak kaskartzeko asmoekin.

Page 1 of 3

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.