LAB SINDIKATUA

2017/11/24 :: 3:03

Azken Eguneraketa:2017/11/23 :: 15:05

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK INDUSTRIA

Industria

Alesako langileek manifestazioa egin dute Gatikatik Mungiaraino

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Antonio Arredondo jabearen utzikeriaren eta bere alabaren gestio ezaren aurrean, haien etorkizunaren aldeko manifestazioa egin zuten atzo Gatikatik Mungiaraino. Greban dauden azaroaren 6tik.

Beste industria politika bat aldarrikatu dugu Kursaalen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Elkarretaratze bat egin dugu gaur Kursaal kanpoaldean, Eusko Jaurlaritzaren eredua prekarietatean eta industriaren aldeko benetako apusturik ez egitean oinarritzen dela ohartarazteko. Mobilizazioa Basque Industry4.0. kongresua egiten zuten bitartean gauzatu dugu, Eusko Jaurlaritzaren industria politika eza estaltzeko propaganda ekitaldi erraldoia besterik ez dela salatzeko. Hain zuzen ere, “Zuen eredua Prekarietatea 4, Industria 0” eta “Kea saltzen ari zarete, gezurrik ez!” leloekin egin dugu protesta.

Hitzarmenaren aurreakordio ona lortu da Perfil en Frío enpresan, langileen borrokari esker

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Perfil en Frio-ko (Condesa taldea) langileek, urrian eta azaroan zehar eginiko sei egunetako grebari zein mobilizazio ezberdinei esker, blokeatuta zegoen negoziazioa zabaldu eta enpresa aurreakordio on bat sinatzera behartu dute.

Jaurlaritza eta Aldundiko ordezkari gorenak Sidenorrek Basaurin duen instalazio berrien inauguraziora joan izana salatzen dugu, prekarietatean oinarritutako eredua balioztatzeagatik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Honakoa galdetzen diegu Jaurlaritza eta Aldundiko arduradunei. Honetan datza zuen industria-politika, hauxe al da zuen ekonomia eredua? Hori al da gure herriko gehiengo sindikalak eta sozialak kontuan hartu barik, ezarri den ekonomia eredua, CONFEBASKek agindu duen eredu ekonomikoa, gero eta txiroago bihurtzen gaituena?

Porth jaunari eta Daimler Taldearen Zuzendaritzari eskatzen diegu amai dezatela Mercedesen kontratazioan egiten ari diren iruzurrarekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Wilfried Porthek bisita egin du Gasteizko Mercedeseko lantokira. Daimler AGko Administrazio Kontseiluko kide da eta Giza Baliabideetako eta Mercedes-Benz Vans Dibisioko arduradun nagusia.

Inplikazioa exijitzen diegu Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, Arcelor Mittalen desindustrializazioaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur, azaroak 15, Euskal Herriko Arcelor Mittaleko lantoki guztietako ELA eta LABen ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratu gara Gasteizen. Elkarretaratze honekin, batetik, lantoki guztien etorkizuna defendatu dugu eta, bestetik, Arcelor Mittal Euskal Herriko lantokiekiko burutzen ari den desindustrializazio prozesuaren aurrean, inplikazioa ere exijitu diegu Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari.

Siemens-Gamesako sei mila langilek pairatuko dute gutxi batzuen diru gosea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Siemens-Gamesak ez du garrantzitsuena azaldu. Nola liteke bi enpresa erraldoik bat egin eta 6 hilabetera Gamesaren kasuan salmenta, errentagarritasun eta irabazi errekorrak egin ostean, orain 6.000 langile kaleratzea mundu osoan?

GAMESA-SIEMENSen 6.000 langileren kaleratzearekin dibidenduak ordaintzeko plana lotsagarria da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur, Azaroak 7, komunikabideen bitartez jakin dugu Siemens-Gamesa taldeak 3 urteko epean 6.000 langile kaleratzeko asmoa duela. LABen iritziz albistea oso larria da, eta badakigu Euskal Herrian plan honek enplegu galera ekartzea bilatuko duela multinazionalak. LABek Euskal Herriko planta guztietan enplegua mantentzea exijitzen dugu. Ez dugu kaleratze bat bera ere onartuko.

ALESAko langileek kobratu gabeko soldatak eta Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espediente bat martxan jarri izana salatzen dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
ALESAko langileek, Aleaciones Especiales S.A, gaur egun bizi duten egoeraren berri eman dute. 2010. urtean Lamiakotik Gatikara lekualdaketa burutu zutenetik, enpresaren kudeaketa eskasa eguneroko ogia izan da; gaur egun bizi duten egoera adibide: hilabeteak diru saririk jaso gabe eta egoera konponduko ez duen Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espediente bat martxan.

Heraclio Fournierreko langileen batzordea lankide baten kaleratzearen eta enpresaren inposaketen kontra mobilizatu da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Langileek dei egin diete Arabako erakundeei lan gatazkan esku har dezaten, 147 urte baino gehiagoko Gasteizko enpresa honetan konponbidea bilatzeari begira.

Mobilizazioei ekin diete Tubos Reunidoseko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lanpostuen suntsiketa salatu dute, zuzendaritzaren asmoa dela eta. Ordubeteko lanuzteak egin dituzte gaur txanda aldaketekin, eta gauza bera egingo dute urriaren 31 eta azaroaren 2, 7 eta 9an.

Konponbide globalak aldarrikatu ditugu, Bergarako Arcelor Mittaleko enplegu suntsiketaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bergarako Arcelor Mittaleko lantokian 350 langile zeuden 2007an, eta 153 langile daude 2017an. Multinazionalak beste 41 lanpostu suntsitzea planteatzen du orain. Enpresaren asmoa aurrera ateraz gero, 10 urtetan Bergarako lanpostuen %68 desagertuko liratezke., hau da, 2007an zeuden 10 lanpostuko egun 3 bakarrik geldituko lirateke.

La Naval salbatzeko eratuko den mahaian azpikontratak ordezkatuak egotea eskatzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

La Navalen etorkizunaz eta haren iraunkortasuna bermatuko duen industria-planaz hitz egiteko, agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, azpikontratetako ordezkariekin batera. LAB ere bat dator La Navalen konponbideari ekingo dion mahaia eratzearekin, erakunde publikoek parte hartuz. Ontziola azpikontratazio handienetakoa ematen den sektorea da. Sestaoko ontziolan 215 bat langile kontratatzen ditu La Navalek zuzenean, eta azken urteotan, azpikontratatuak 1.800 bat izan dira, hau da, langile-kopuru osoaren %90a. Datu hau kontutan hartuz, ezinbestekoa deritzogu talde hau aintzakotzat hartzeari, La Navalen etorkizunari eta egon daitezkeen irtenbideei ekiteko. Horregatik eskatzen dugu azpikontraten ordezkaritza egon dadila ontziola salbatzeko eratuko litzatekeen mahaian.

Edesa eta Geyserreko langileek kaleratzeak eta enpresaren planik eza salatu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur, urriaren 16an, Edesa Industrial eta Geyser Gastech eko zuzendaritzak bukatutzat eman du kontsulten aldia, eta beraz, 145 pertsonen kaleratzeari ekingo dio. Edesa Industrial eta Geyser Gastecheko langileen komiteek agerraldi bat egin dute gaur, eta jakinarazi dute ez dituztela ontzat ematen kaleratzeak, ezta proiektuaren desagertzea ekarriko lukeen erabakiak. "Lanean jarraituko dugu kaleratze hauek balio gabe uzteko", adierazi dute.

Dei egiten diogu Gasteizko Udalari, SEA eta enpresei iruzurra eta diskriminazioa alboratzea exijitzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur, hilak 10, Gotzon Kortazar LABeko Gasteizko arduradunak eta Igor Chillon Industria Federazioko Gasteizko arduradunek sindikatuak egin duen kontratazio proposamena aurkeztu dute Udalaren Enpleguaren Sustapenerako Batzordean. Helburua, enplegua duina, kalitatezkoa eta bermeekin lortzeari begira. Hortaz, Udalari eskatu diote iruzurrean ari eta diskriminatzen duten bitartean, enpresei eta SEAri inolako mesederik edota babesik ez emateko.

Euren etorkizunarekin kezkatuta daude BSH Bosch enpresako langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

BSH Bosch lantegiko langileek elkarretaratze bat egin zuten larunbatean, Gasteizen, bizi duten egoera salatzeko. Hain zuzen ere, enpresa batzordeak adierazi du enpresak datozen hiru urteetarako soldata eskaintza bat egin diela, baina lantegiaren bideragarritasuna ziurtatu gabe. Hortaz, kezkatuta daude euren lanpostuaren etorkizunarekin.

Edesako langileek manifestazioa egin dute Basaurin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Basauriko kaleetan mobilizatu ziren atzo, Edesa Industrialeko langileek bizi duten egoera larria salatzeko. Izango dugun etorkizun iluna ere salatzen dugu eta Basaurik jasango duen enplegu galera, egoera hau konpontzen ez bada. Berriro diogu enpresaren kudeaketa txarra izan dela egoera honetara eraman gaituena eta proiektua bideragarria dela", adierazi dute langileen ordezkariek.

Mercedesen "pertsonen trafikoa" dagoela salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB, ELA eta ESK sindikatuok Gasteizen kokatutako enpresaren eta UGT, COOO, Ekintza eta PIM sindikatuen jarrera kritikatu dugu, Mercedesekin lerrokatu direlako kontratazio politika iruzurgile eta ilunaren gaian.

Kaleratzeak salatu dituzte Tubos Reunidos eta Productos Tubulares enpresetako langileen batzordeek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
300 milioi euroko zorra murrizteko, Administrazio kontseiluak lanpostuak suntsitu nahi dituela nabarmendu dute Amurrio eta Trapagako enpresetako langileen ordezkariek.

Rothenberger-eko langileek lanuzteak egingo dituzte, lan baldintza duinen alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Abadiño eta Gasteizko Rothenberger-eko langileak lanuzteak egiten ari gara lan-baldintza duinak izateko dugun eskubidaren alde. Enpresa-batzordeak bere osotasunean deitutako lanuzteak dira (CCOO, LAB eta ELA), irailaren 25ean hasi zirenak egunean 4 ordutako paroekin. Bihar ostirala, irailaren 29an, 24 ordutako lanuztea egingo dute eta kontzentrazioa egingo dute Abadiñoko lantokiaren aurrean, 11:00etatik aurrera.

Page 1 of 49