2019/01/18 :: 20:36

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Manifestaziora deitu dugu urtarrilaren 26rako, Iruñean, lan duina eta bizi duina aldarrikatzeko. Hain zuzen ere, Huerta de Peraltako langileek greba mugagabea hasi zutela hilabete beteko denean, prekarietatearen eta esplotazioaren aurka kalera irtengo gara egun horretan, Iruñean. Borrokan garen enpresa eta sektoreak, LABeko komunitatea, emakumeak, pentsiodunak, gazteak eta batu nahi duen oro deituta dago manifestaziora, 17:00etan, Gaztelu plazatik abiatuta. Hala jakinarazi dute LABeko idazkari ondoko Igor Arroyok eta Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiak, komunikabideen aurrean Bilbon egindako agerraldian.




Bere Nazio Biltzarrak aste honetan adostutako testuinguruaren azterketaren berri eman du LABek. Azterketa honetan, LABek berretsi egin ditu Pirinioetako bi aldeetan gertatzen ari den inboluzio politiko eta sozialaren zantzuak.




Eskubide Sozialen Karta
2018/06/02

Alternatiben Herrian izan gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden gainontzeko eragileekin batera. Erabakitzeko eskubiderik gabe eraldaketa sozialik ez dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, burujabetzari buruz egindako mahai inguruan. Aurretik, Kapitalari "13 zaska" eman dizkiogu, konpromisoen bilduma sinatu eta Iruñean ahalbidetutako hautestontzietan gure atxikimendua utzi eta gero.


Eskubide Sozialen Karta
2018/06/01


Alternatibak badaudela eta martxan daudela erakutsiko dugu ekainaren 2an. Sistema da aldatu beharrekoa eta horregatik beste gizarte eredu bat aldarrikatzen dugu, erdian pertsonak jarriko dituena. Ongi bizitzeko, pertsonen eta herrien beharrak asetzeko, geure burua zaintzeko eta Lurra zaintzeko, dominazio eta injustiziarekin bukatzeko ekainaren 2an Iruñera.


Eskubide Sozialen Karta
2018/05/22

Hamarnaka eragile sozial zein sindikal konprometitu eta murgildu gara ekainaren 2an Iruñean ospatuko den “Alternatiben Herria”-ren antolaketan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren babesean.


Eskubide Sozialen Karta
2018/05/17

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren barne dagoen Natura Gure Ardura ingurumen arloko taldeak, maiatzaren 19 eta 20ean I. Topaketa Ekologistak antolatu ditu.


Eskubide Sozialen Karta
2018/02/26

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bere 11. asanblada egin du Eibarren. Bertan elkartu diren sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariek iragan urtean egindakoaren balorazioa egin eta 2018rako lan-ildo nagusiak eztabaidatu dituzte. Erronka horien artean bi dira aipagarriak.


Eskubide Sozialen Karta
2017/06/01

Eragile sozial eta sindikaletako hainbat ordezkarik aurkeztu dute gaur dinamika; LABeko zenbait kidek, tartean. Hauek izango dira helburuak: martxan dauden alternatibak hedatzea eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko; mobilizazioaren eta gizartea aktibatzearen beharra azpimarratu, trantsizio soziala eta ekologikoa gauzatzeko; eta sareak sortu eta aliantzak egin eta indartzea Alternatiben Herria ospatu eta gero elkarrekin lanean jarraitzeko.


Eskubide Sozialen Karta
2015/10/24

Egun borobila izan da gaurkoa, mundu berri bat eraikitzea posible dela frogatu dugu. Kolore desberdinetako alternatiba praktiko ugari ezagutu eta saretu ditugu. Oinak lurrean, bai, baina begirada gora, piztu nahi dugun mundu berria amets eta gidari. Mundu hau errealitate bihurtzeko esku askoren beharra izango da. Eskubide Sozialen Kartaren Asanblada osatzen duten eragile sozial eta sindikalek hartu zuten Alternatiben Herria eraikitzeko iniziatiba, baina beste asko eta askok egin dute gaur bat gure ametsekin.

 Zorionak Euskal Herria! Alternatiben Herria abian da
 Alternatiben Herriaren lehen harriak jarri ditugu
 Alternatiben Herriak ateak zabalik ditu
 ARGAZKI GALERIA
 BIDEOAK



Eskubide Sozialen Karta
2015/10/24

Urriaren 24 honetan, Bilboko Arenala eta Alde Zaharra Alternatiben erakuslehio bilakatu da, handi zen txikientzako elkargunea. Hasiera ekitaldiak ospakizun egun bati ateak zabaldu dizkio eta bertara gerturatu garenok egun pasa aberasgarri bat izateko elementu guztiak topatu ditugu. 10.30etatik aurrera, egun honetarako prestatu diren 5 karpa, 7 lokal eta 5 auzoetan aurrera eta atzera ibiltzeko aukera irekita dago.


Eskubide Sozialen Karta
2015/10/21
Eskualdeak martxan dira, Durangaldea kasu.Eskualdeak martxan dira, Durangaldea kasu.
Alternatiben Herria posible egitetik gero eta gertuago gaude. Bi egun besterik ez zaizkigu falta, hilabete hauetan guztietan bildutako indarrak eta egindako lanak kalera, plazara ateratzeko.


Eskubide Sozialen Karta
2015/10/19



Eskubide Sozialen Karta
2015/10/13


Bea Martxueta y Mikel Saralegi. Miembros de la comisión socioeconómica de LAB

Las políticas dominantes, aquí y allá, están marcando una senda que rechazamos radicalmente. La amenaza sobre nuestras vidas y sobre el planeta es evidente: aumento de las desigualdades, el acaparamiento por parte del capital de la riqueza social, el debilitamiento de los derechos sociales, el aumento de la exclusión, el maltrato y mal uso de los recursos naturales, el afán por privatizar los servicios públicos, el apuntalamiento del orden patriarcal, la desposesión de cualquier capacidad soberana para poder decidir y autoorganizarnos, la reafirmación de un modelo productivo y de consumo insostenible,...


Eskubide Sozialen Karta
2015/09/15

Datorren urriaren 24an ALTERNATIBEN HERRIA ospatuko da Bilbon egungo sistemaren aurrean alternatibak badirela erakusteko. Proiektuari bultzada emateko eta alternatiben bidean urratsak ematen jarraitzeko, bihartik aurrera, Crowdfuding (babes kanpaina) bati ekingo diogu. Kanpainak Alternatiben Herria ekimena aurrera ateratzeko laguntza ekonomikoa zein partehartze zuzena bilatzen du. Denon artean lortuko dugu, zuen partehartzea ezinbestekoa da, egin zaitez #alterlagun.


Eskubide Sozialen Karta
2015/06/12

Iazko udazkenean, aurrera begirako erronkak zehaztu zituen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Batetik mobilizazioa eta bestetik, alternatiba, eredu berria lantzea. Lan hauetarako, bi ekimen zehaztu zituen, martxoaren 14ko manifestazio nazionala eta urriaren 24ko Alternatiben herria. Atzo, azkena aurkeztu genuen Bilbon, aldarrikapen eta ospakizun eguna izango den Alternatiben herria. Kartaren ardatz nagusiak jarraituz bizia ematen diguten hamaika proposamenen erakuslehio izatea bilatuko da urriaren 24an,  “Bizitza burujabea eskubide osoz” jarduteko aldarrikatuz.


Alternatiben Herriaren AUZOAK edo ASANBLADAK






Eskubide Sozialen Karta
2015/10/26



Eskubide Sozialen Karta
2015/10/24

“Itsasoko eta erriberako haizeak, baita mendietako eta aranekoak ere, hemen, Bilbon, egin dute hitzordua. Gaurkoan haizeok, berba, amets eta alternatiba berriak dakarzkigute, alaitasunez beterik datoz”. Hitz hauekin zalbaldu ditu ateak Alternatiben Herriak, goizeko 10etan.


Eskubide Sozialen Karta
2015/10/22

Buruntza-Goierriko delegatuek larunbatean Bilbon egungo politiken aurrean alternatibak badirela erakusteko eragile sozial eta sindikalok antolatutako Alternatiben Herrian parte hartzeko deia luzatu dute gaur.


Eskubide Sozialen Karta
2015/10/20

Alternatibak dituen herria bizirik dago. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren asanbladak datorren larunbatean “Alternatiben Herria” ekimena egingo du hemen bertan. Aldarrikapen, hausnarketa eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikiren erakusleihoa; elkarren arteko topagunea. 


Eskubide Sozialen Karta
2015/10/13

Los sindicatos representados en la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria  hemos comparecido hoy una rueda de prensa para poner en valor la "Alternatiben Herria" que se celebrará el próximo 24 de octubre en Bilbo. Representando a LAB, la Secretaria General Ainhoa Etxaide ha declarado que el próximo 24 de octubre "vamos a convertir Bilbo en un enorme escaparate de alternativas políticas, económicas y sociales a una realidad que hemos decidido transformar".


Eskubide Sozialen Karta
2015/09/28

Hilabete askotako lanaren ostean Alternatiben Herria ekimenak badu bere programa. Triptiko honetan urriaren 24ean Bilbon izango diren hainbat ekimen jasotzen dira. Ekimen berriak lotzen ari gara eta beraz, egitaraua luzeagoa izango da. Datozen egunetan egitarau osoaren berri emango dizuegu.Bitartean programa irakurri, gustuko ekintzak apuntatu eta urriaren 24an Bilboko ALTERNATIBEN HERRIAN elkar ikusiko dugu!


Eskubide Sozialen Karta
2015/09/10
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta,ALTERNATIBEN HERRIA ekimena egingo da datorren URRIAREN 24AN BILBON"BIZITZA BURUJABEA ESKUBIDE OSOZ" lemapean. Alternatiba Herria aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa. Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da.


Eskubide Sozialen Karta
2015/08/26

Alternatiben Herria ekimena urriaren 24an izango da Bilbon. Prestakuntza lanetan ari gara, Euskal Herrian bizirik dauden alternatiba sozial eta ekonomiko guztien erakusleihoa izango den eguna antolatzeko...


Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.