LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 7:05

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
2019/01/14

Manifestaziora deitu dugu urtarrilaren 26rako, Iruñean, lan duina eta bizi duina aldarrikatzeko. Hain zuzen ere, Huerta de Peraltako langileek greba mugagabea hasi zutela hilabete beteko denean, prekarietatearen eta esplotazioaren aurka kalera irtengo gara egun horretan, Iruñean. Borrokan garen enpresa eta sektoreak, LABeko komunitatea, emakumeak, pentsiodunak, gazteak eta batu nahi duen oro deituta dago manifestaziora, 17:00etan, Gaztelu plazatik abiatuta. Hala jakinarazi dute LABeko idazkari ondoko Igor Arroyok eta Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiak, komunikabideen aurrean Bilbon egindako agerraldian.


Agerraldi bat egin dugu komunikabideen aurrean, Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren egoera jasanezina delako. Otsailean urtebete beteko da mahaia ireki zenetik, eta ordutik patronalak, hitzarmen berri eta duin bat izateko borondate falta eta langileekiko errespetu falta izan du behin eta berriro.



Bere Nazio Biltzarrak aste honetan adostutako testuinguruaren azterketaren berri eman du LABek. Azterketa honetan, LABek berretsi egin ditu Pirinioetako bi aldeetan gertatzen ari den inboluzio politiko eta sozialaren zantzuak.



 



2019/01/17

Sektoreko hamaikagarren greba eguna ere babes zabala izaten ari da langileen aldetik, atzokoaren antzekoa, %60-%65 bitarte. Bi aste hauetan 8 greba egunetara itundutako Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako 9.000 langile inguru daude deituak, EAEko itundutako ikastetxeen %70a inguru dira eta 120.000 ikasle ingururi ematen diote zerbitzua.


2019/01/17

Martzillan, atzo, lan istripu hilgarri bat gertatu zen. Hain zuzen ere, 25 urteko gazte batek bizia galdu zuen Exkal enpresan, El Campillo industriagunean. Bada, Huerta de Peraltako grebalariek gogoan izan dute gazte langilea eta, protesta moduan, errepidea moztu dute. Azkoiengo enpresako langileak 23. eguna dute gaur greba mugagabean


2019/01/17

Atzo jakin izan genuen, Marcillan, Exkal enpresan 25 urteko langileak hil egin zela, elektrikari lanak egiten ari zenean.


2019/01/17

Zailtasun sozialeko egoeran dauden adin txikikoak artatzeko zerbitzua kudeatzen duten Xilema eta Nuevo Futuro enpresetako langileek eta LABeko delegatuek agerraldi bat egin zuten atzo, Iruñean, PAGNA agentziaren egoitza parean, Nafarroako Gobernuak zerbitzu hori berriz esleitzeko erabili zuen baldintza-agiriak dituen gabeziak agerian uzteko. "Langile kopuru eskasa mantentzen den bitartean, etengabeko sartzea eta ateratzea egongo da lantokietan. Adingabeen beharrak eraginkortasunez asetzea ezinezkoa da horrela", ohartarazi dute.


2019/01/17
Egindako lanak fruituak ematen ditu. Beste behin ere argi geratzen da estatalizazioaren kontra borrokatu daitekela, gure eremuan negoziatuz eta akordioak lortuz, azken finean erabakitzeko gaitasuna izatea.




2019/01/17

2019/01/17

2019/01/15



2019/01/12

2019/01/10

2019/01/08



 
2019/01/15
Gaur onartu du Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak elkarrizketa soziala institituzionalizatzeko dekretua. LABek dekretu proiektua bertan behera uztea eskatu zuen bere egunean, elkarrizketa sozialak ez dituelako lan baldintza duinak bermatzen, proiektuak berak ez duelako Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren alde egiten eta dekretuak ez dituelako gehiengo sindikalak errespetatzen.

2018/06/02

Alternatiben Herrian izan gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden gainontzeko eragileekin batera. Erabakitzeko eskubiderik gabe eraldaketa sozialik ez dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, burujabetzari buruz egindako mahai inguruan. Aurretik, Kapitalari "13 zaska" eman dizkiogu, konpromisoen bilduma sinatu eta Iruñean ahalbidetutako hautestontzietan gure atxikimendua utzi eta gero.
 
TWITTER @labsindikatua


 


 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.