LAB SINDIKATUA

2018/10/17 :: 12:18

Azken Eguneraketa:2018/10/20 :: 12:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
2018/10/15

LAB, ELA, UGT, STEILAS, ESK, Etxaide, Hiru eta EHNE sindikatuok agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, Foro Sozial Iraunkorraren ekimenez, "Orain Presoak" giza ekimenaren harira larunbaterako antolatutako ekitaldia eta manifestazioarekin bat egiteko.
 



2018/10/17

LABek elkarretaratze bat egin du gaur, Bilboko Gran Via 30eko egoitzaren aurrean, Kutxabanken berdintasunik ez dagoela salatzeko. Bertako delegatuek eta LABeko Idazkari Feministako idazkari Elixabete Etxeberriak hartu dute hitza. Azken honek adierazi du azken boladan berdintasun planak ez betetzea norma bihurtzen ari dela: "Oso erraza da planak egitea, betetzea ez hainbeste".


2018/10/16

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurka garatutako Legegintzako Herri Ekimenaren alde jasotako milaka sinadura aurkeztu dituzte gaur Eusko Legebiltzarrean. LABeko Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetak hitza hartu du, eta ekimenaren helburuak eta eskariak zehaztu ditu. 


2018/10/16

Geroz eta gertuago dago Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa, urriaren 22tik 28ra izango baita Bilbon. Hala, gaur agerraldi bat egin dute egitarauaren xehetasunak emateko; urriaren 27ko Feministon Herriko jardueren berri emateko, besteak beste. Hain zuzen ere, egun horretan, Bilboko Areatzan elkartuko dira Euskal Herriko mugimendu feminista eta Nazioarteko Topaketara etorri diren emakume guztiak, eta nolako herri feminista eraiki nahi duten erakutsiko diote munduari. 


2018/10/16

Irailaren 21az geroztik greban dauden langileek, ez Garbialdi enpresak ezta Eusko Jaurlaritzak ere, beraiekin batzeko eskaera onartu ez dutela salatu dute. Hala, LAB, ELA, UGT eta ESK sindikatuok Gipuzkoako komisaldegi eta eraikin judizialetako garbiketan greba mugagabeari ekin diogu.


2018/10/16

Aurreko astean egindako batzarrean adostutakoari helduta, Garbialdiko langileek mobilizazioak areagotzea erabaki dute. Hala, negoziazioa desblokeatzeko gai ez badira, grebara berriro irtengo direla jakinarazi dute. Eta greba hori, maiatzean burututakoa baino gogorragoa izango dela ohartarazten dute. Bitartean, beste elkarretaratze bat egin dute Bizkiako Foru Aldundiaren aurrean.





 
2018/06/02

Alternatiben Herrian izan gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden gainontzeko eragileekin batera. Erabakitzeko eskubiderik gabe eraldaketa sozialik ez dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, burujabetzari buruz egindako mahai inguruan. Aurretik, Kapitalari "13 zaska" eman dizkiogu, konpromisoen bilduma sinatu eta Iruñean ahalbidetutako hautestontzietan gure atxikimendua utzi eta gero.
 
TWITTER @labsindikatua


 


 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.