2017/10/18 :: 5:43

Azken Eguneraketa:2017/10/17 :: 13:18

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

2015/12/03

Euskararen nazioarteko eguna da gaur, abenduak 3, eta testuinguru honetan lan munduari arreta gehiago jartzea eskatu nahi dugu. Izan ere, bestelako eremu batzuetan euskara normalizatzeko hainbat urrats eman badira ere, lan mundua euskalduntzeko indarrean dauden Hizkuntza Politikak antzuak dira. Azpimarratu nahi dugu, era berean, bestelako eremuetan aurrera egin bada, herritarren konpromiso zein herri ekimenei esker izan dela. LABen iritziz lan mundua euskalduntzeko, langileon parte hartzea kontuan izango duen eredu demokratikoa ezinbestekoa dugu. 
2015/10/15

LAB sindikatuak Osakidetzako zuzendaritzak eta arduradun politikoek euskara lorontzi-apaingarri bezala erabiltzen dutela salatu dute gaur Donostiako Ospitalean. Osakidetzan ere euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidea aldarrikatuz elkarretaratzea egin dute egoitzaren aurrean.
2015/10/14

Langileok Osakidetzan ere euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidearen alde LAB Sindikatuak kontzentrazioa antolatu du biharko, urriak15, goizeko 11:00etan Donostia Ospitalaren aurrean. Honekin batera, LAB Sindikatuak laster ekimen bat abiaraziko du Osakidetzako langileek pairatzen dituzten hizkuntz eskubideen urraketa guztiak salatu ahal izateko.
2015/06/23

Osasun alorrean hizkuntza-eskubideen urraketa etengabea da. Egoera hori okertu egiten da nabarmen hainbat momentutan, zerbitzuen berrantolaketak edota langileen ordezkapenak euskara kontutan hartu gabe egiten direnean, adibidez. Uda garaian arazo horiek handitu egiten dira. Aurten, egoera hori errepikatu ez dadin, prebentzio lana egin dezaten eskatu diogu Osakidetzari zein Osasunbideari hainbat eragilek: Kontseiluaren baitan biltzen den osasungintza lantaldeko (Behatokia, EHE, OEE, Topagunea eta UEMA) kideekin batera, LAB sindikatuak, Medikuntzako Asanbladak eta Berdin elkarteak.

2015/06/22

2015/05/20

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta LAB sindikatuak lan munduan euskararen erabileran eman daitezken urraketak identifikatu eta hauei aurre egiteko ekimena jarri dugu martxan. “Euskara zure ESKUbidea. Actívate por el Euskara” izenarekin aurkeztu den ekimen honekin, langileok hizkuntz eskubideen jabe garen heinean, eskubideon alde aktibatu eta inplikatzea da asmoa. Sindikatuaren ekintza sindikala indartzeko ibilbidean urrats berri bat izango da. 
2015/01/23

Gaur, urtarrilaren 23an, zita jarri du LAB sindikatuak LANEUS ildo estrategiko eraberritua aurkezteko, bertan, LABeko militantzia nahiz eragile politiko, sindikal eta sozialetako ordezkaritza zabala izan da. Ekimen honekin LABek Lan mundua euskalduntzeko erronka berretsi du. Krisi garaietan, aldaketak inoiz baino beharrezkoagoak direnean eta horretarako ateak zabalik dauden honetan, sindiaktuak urrats garrantzitsua eman du: gure konpromisoari eutsi eta lanean jarraituko dugu. Esku artean dugun LANEUS ildo eraberritua parte hartze prozesu aberasgarriaren emaitza izan da, 190 kide baino gehiagok ekarpenak egin dituzte.

 LANEUS, langileok aldaketa euskaraz! [PDF]
 Edurne Larrañaga, LABeko Euskara idazkaria [INFO7]