Atzo, martxoak 15, Madrilgo Lavapies auzoko kale saltzaile Mmame Mbaye hil zen polizia atzetik izan ondoren. Aurreko egunean hasi ziren jarraipenak eta sarekadak auzo horretan, eta, arrazakeriaren aurkako eta migranteen aldeko kolektiboek adierazi duten bezala, egoera hauek etengabeak izan dira azken asteetan.
LABetik gure elkartasuna erakutsi nahi diegu Madrilgo kale saltzaileei, eta baita Madrilgo Mantero eta Lateroen Sindikatuari. Gertakariak onartezinak iruditzen zaizkigu eta ezin dugu onartu edozein langile erasotua eta jazarria izatea bere arraza edo jatorriagatik. Oraindik gogoan dugu Elhadji Ndiate, Iruñeko Polizia Nazionalaren egoitzan hil zena, Iruñeko Errotxapea auzoan atxilotua izan ondoren.
LABek bere konpromisoa berresten du langile guztien defentsan eta hauen eskubideen alde. Garai honetan, kapitalaren erasoa inoiz baino bortitzagoa denean, klase subjektua berrosatzea ezinbestekoa da, baita sektore sozial desberdinen artean borroka bateratuak egituratzea ere. Sindikatuak bat egiten du Lavapies auzoko hilketa salatzeko Euskal Herrian egingo diren mobilizazioekin.

Albiste gehiago
- Bizkaiko metalgintzako patronala mugiaraziko badugu, konfrontazioa behar dugu
- Productos Tubulareseko zuzendaritzak bere helburuei ez diela uko egingo ohartarazi dugu
- Adegiren jarrera onartezina izan da Gipuzkoako eraikuntzako negoziazio mahaian
- Nafarroan ere lan, bizi eta herri duina aldarrikatuko ditugu Maiatzaren Lehenenan #M1duina #lanBiziHerriDuina
- Asteleheneko batzorde kontsultiboan Akordio Interprofesionalaren inpugnazioa erretiratzeko exijitzen diogu FEADRS patronal estatalari