LAB SINDIKATUA

2018/05/24 :: 19:45

Azken Eguneraketa:2018/05/24 :: 13:05

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Antolatzen ari gara lantokietan sexu aukera askatasun osoz bizi ahal izateko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Gaur, maiatzaren 17a, Trans-Lesbo-Homo-Bi-Queerfobiaren kontrako eguna da. Horregatik, LABetik lantokietan sexu aniztasuna askatasunez bizi ahal izateko gida eta protokoloa berritzen ari gara eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan disidentzia sexu generikoko taldeak sortzen ari gara.

Trans-Lesbo-Homo-Bi-Queerfobiak hamaika aurpegi ditu eta toki guztietan ematen da, baita lan munduan ere: behin eta berriz estereotipoak erabiliz, bizitza sexuala etengabe kuestionatuz, iseka eginez, umiliatuz... Langile guztiok eskubide berdinen jabe izan beharko genuke, eta guztiok zuzenki edo zeharka diskriminatuak ez izateko eskubidea dugu kontratatu behar gaituztenean edo gure lanpostuetan. Badugu eskubidea gure intimitatea eta duintasuna errespeta dezaten, baita gure identitate eta orientazio sexuala ezkutuan behartuta ez bizitzeko ere, eta enpresek egoera diskriminatzaile hauek saihesteko eta prebenitzeko neurriak ezarri behar dituzte.

Horretarako, langile klasean sentsibilizazio lana egitea ezinbestekoa da, eta, horregatik, LABetik orain dela bi urte protokolo eta gida bat argitaratu genuen, eta orain berritzen ari gara.



Urteak igaro dira LABek sexu askatasunarekiko konpromisoa erakutsi zuenetik, eta borroka honetan beste pauso bat ematera goaz ireki dugun bide honetan aurrera egiteko. Horretarako, formakuntzan urratsak egingo ditugu eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan heteroarauaren kontrako disidentzia taldeak sortzen ari gara.

Sistema honen aurkako borroken elkarlana oso garrantzitsua da. Gure borroka ez da lantokietara mugatuko; Euskal Herrian sexu askatasunaren mugimenduak maiatzaren 17rako deitu dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.

Aske bizitzen uzten ez diguten edozein motatako diskriminazioen aurka borrokatuko dugu, LGTBIQ mugimenduekin aliantzak sortuz, guztiok gure identitate eta sexualitatea libre eta diskriminaziorik jaso gabe bizi ahal izateko.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.