LAB SINDIKATUA

2018/12/15 :: 0:52

Azken Eguneraketa:2018/12/14 :: 12:34

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

«Jatorri anitz, herri bat» dinamikak osasun eskubidea ukatu zaienei laguntzeko telefono zerbitzua jarri du martxan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
«Jatorri anitz, herri bat» Gipuzkoa mailan aniztasuna eta elkarbizitzaren gaineko dinamika parte hartzailea sustatzeko ekimenak, osasun eskubidea ukatu zaienei eta halako kasuen berri izan dutenei zuzenduriko doako telefono zerbitzua aurkeztu dute gaur Donostian. 24 orduz egongo da erabilgarri, goizetik pertsona batek harrera egingo du eta erantzungailu zerbitzu bat martxan jarriko da arreta osatzeko.



JATORRI ANITZ, HERRI BAT

Gipuzkoar guztiok, eskubide guztiak.Gipuzkoar guztiok, eskubide guztiak.«Lehenik eta behin esan gaur komunikabideak deitu ditugula “Jatorri anitz herri bat” dinamikaren baitan parte hartzen ari garen hainbat eragilek. Deialdi honen helburua martxan jarriko dugun telefono zerbitzuaren berri ematea da. 

Gaur hemen gauden eragileok “Jatorri anitz herri bat” izeneko dinamikan parte hartzen ari gara ”. Lehen aldiz aniztasuna eta elkarbizitzaren gaineko dinamika parte hartzailea jarri dugu abian Gipuzkoa mailan. Dinamika honekin ikuspegi aldaketa bat jendarteratu nahi dugu, ikuspegi propio eta barne-hartzaile bat. Bertan parte hartzen dugunok naziotasun eta atzerritartasun legeen ondorioz egiten den pertsonen kategorizazioa gainditu nahi dugu, herri honetan bizi garen pertsona guztien herritartasuna aldarrikatuz, gure aniztasunetik ere gure herria eraiki nahi dugu, denon arteko elkarbizitza oinarri gisa hartuz. 

Dinamika hau 2012 Martxoan abiatu zen eta bertan Gipuzkoako Alor ezberdinetako 70 jendarte eragile bildu ginen, harrez gero dinamika honek bere bidea egin du. Azken hilabete hauetan, eragile ezberdinek krisi kontestu honetan gertatzen ari diren oinarrizko eskubide urraketen aurrean erantzun bateratua emateko bideari egitea eta egoera larri honi aurre egiteko, guztion artean estrategia bateratua eta tresnak sortzea adostu dugu. 

Jatorri Anitz Herri bat dinamikaren partaideok Gipuzkoako herritar guztion oinarrizko eskubideak bermatzea nahi dugu eta horretarako harresi bat egin nahi dugu, Gipuzkoar zein euskal herritar orok, edozein dela bere jatorria, bere eskubideak urraturik ikusi ez ditzan..Hemen aurkezten garen eragiletako ordezkariok jendartea orokorrean eta Gipuzkoan dauden eragile oro zehazki dinamika honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu. 

Momentu honetan, Krisi egoera aitzakiapean, oinarrizko eskubide sozialak urratzen ari dira, aldi berean, zerbitzu publikoaren desmantelazioa ematen ari da eta horrekin batera etengabeko herritarron eskubideen urraketa ematen da, egoera larrienean dagoen pertsonei bereziki eraginez, azken hilabete hauetan osasun eskubidearen esparruan gertatu den bezala. Ekainean, 114/2012 Dekretua argitaratzearekin batera, bertan “erregularizatu gabeko” migratzaileei eta osasun txartela ez dutenei urtebeteko errolda agiria exijitzen zaie,ondorioz pertsona ugari osasun prestaziorik gabe utziko ditu. Egun, egoera nahasi honetan aurreko agintariek esandakoa ez dute bete eta bertan gauden eragileok egoera horren jarraipena egingo dugu gure lurraldean dagoen egoera zehatza jakiteko. Horretarako, egoera honen inguruko informazioa biltzeko tresna bat jarriko dugu martxan. Tresna hau telefono DOAKO bat da eta HONEN BITARTEZ urraketen berri eman ahalko du pertsona orok, beren anonimotasuna mantenduz. Telefono hau bideratua dago osasun eskubidea ukatu zaienei eta baita halako kasuen berri izan dutenei ere. 24 orduz egongo da erabilgarri, goizetik pertsona batek harrera egingo du eta erantzungailu zerbitzu bat martxan jarriko da arreta osatzeko. Bestetik, denokgipuzkoar.net. web orrian ere aukera egongo da salaketa jartzeko. 

Ekimen honek tresna bat izan nahi du Gipuzkoan osasunaren arloan argazki zehatz bat izateko, arlo horretan egungo errealitatea ezagutzeko. Jasotako informazioaren arabera, eskubide hau bermatua izateko egoki deritzogun erabakiak hartuko ditugu. 

Bertaratutako eragileok bat egiten dugu hemen bizi garen herritar guztiok, Gipuzkoako herritarrok garen heinean eskubide guztiak bermatuak izan behar ditugunaren ideiarekin eta, norabide honetan, Eusko Jaurlaritzako gobernu berriari eta alderdi politikoei interpelazioa egiten diegu gai hau berain agenda egotea eta herritar guztion oinarrizko eskubideak errespetatzea. 

Ekimen honetan parte hartzen dugun jendarte eragile batzuk ondokoak gara: 

AL FATIHA, BAI EUSKAL HERRIARI, ESPERANZA LATINA, KAEBNAI, SOS ARRAZAKERIA, ANITZAK, MALEN ETXEA, BANDA BAT, HARRESIAK APURTUZ, JATORKIN, LAB, EHE, ELKARTZEN, EGK, HARRESIAK APURTUZ, BIDEZ BIDE, MALEN ETXEA, ADISKIDETUAK, ARRATS, AKANPADA DONOSTI… » 

 
LAB SAREAN

    

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.