LAB SINDIKATUA

2017/02/26 :: 20:13

Azken Eguneraketa:2017/02/24 :: 11:12

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

DESBERDINTASUNAREN BEHATOKIA

Mikel eta Begoña askatu!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_desberdintasunenbehatokia_migrazioa_16_12_28_mikelBegonaAskatu.png
Mikel Zuloaga eta Begoña Huarteren euskaldunak atxilotuak izan dira Grezian, errefuxiatuekiko elkartasun lanetan ari zirela. Euskal Herrira bidean ziren, zortzi errefuxiaturekin batera. Ekimen solidarioa egitea zuten helburu, Europako migrazio legeak salatuz. Gertaera honen harira eragile sozial, sindikal eta politiko ugarik bat egin dugu Bilbon, agerraldi jendetsu batean, bi aktibista euskaldunen ekimen solidarioarekin bat egin eta lehenbailehen aske utz ditzatela eskatzeko.

Ekainak 28, sexu askatasuna aldarrikatzeko eguna

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_desberdintasunenbehatokia_aniztasunSexuala_16_06_28_sexuAskatasuna.png
Nazioarteko Sexu Askapenerako Nazioarteko eguna ospatzen den honetan, LAB ere kalean izan eta izango da. Goizean Bilboko Arriaga plazan elkarretaratzea egin dugu lantokietan ere sexu askatasuna aldarrikatuz eta gaur egun oraindik ere LGTBek jasaten dituzten eskubide urraketak salatuz. LAB sexu askatasunaren alde borrokan dihardu eta bide horretan Ekainaren 28aren harira Euskal Herrian deitu diren mobilizazio ezberdinetan parte harte hartzeko deia luzatu nahi dio euskal langilegoari.


Sexu askatasun eta aniztasunaren aldeko ekimenak martxan jarriko ditugu lantokietan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_desberdintasunenbehatokia_aniztasunSexuala_16_06_27agerraldia_20160627LGTB-web.png
Bizi garen jendartearen ispilu dira lantokiak, eta haietan ere, era honetako diskriminazio eta jazarpen egoerak izaten dira. Prekaritatea, lan ezegonkortasuna, lan erreformak, murrizketak jasaten ditugun tokiak dira lantokiak, eta baita gure nortasuna itotzen duten tokiak ere: denak egiten digu presio gure sexu nortasuna ezkutatzeko, horrek dakartzan kalte pertsonal eta sozialekin.

Aniztasun sexualeko kideen lan eta bizi baldintzek okerrera egin dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


Maiatzaren 17an, Munduko Osasunaren Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen artetik kendu zuela gogoratzen da. Guk behintzat ez dugu ezer ospatzeko, Gaia jendartean ez dago normalizaturik, nahi ez delako gainera, gutxiago lantokietan, eta transexualitatea gaur egun oraindik buruko gaixotasun kontsideratzen da. Gaurkoan egin dugun bezala, Maitzaren 28an, Bilbon egingo dugun mobilizazio nazionalean lantokietan aukera sexuala askatasun osoz bizitzeko aldarrikapena kalera aterako dugu.

EHGAMek LAB sindikatua Urrezko Hirukiarekin saritu du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_desberdintasunenbehatokia_aniztasunSexuala_15_06_29EHGAM_ehgam.png
Atzo izan zen Sexu askapenaren egunaren harira Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak urteroko Urrezko hirukia sariak eta Trapuzko espartina zigor edo salaketa izendapenak banatu zituen. Urrezko Hirukia LAB eta STEILAS sindikatuok jaso genuen, STEILASek "Genero eta aniztasun sexualerako Gida" argitaratzeagatik eta LABek Lantokietako bazterkeria eta jazarpen homofobikoaren aurkako protokoloagatik.

Lantokietan ematen den homofobiaren aurkako protokoloa aurkeztu du LABek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_desberdintasunenbehatokia_aniztasunSexuala_15_05_15Protokoloa_protokoloa.png
Igandean, maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kendu zuen eguna gogoratzen dugu. Data garrantsitsu honen atarian lan munduan ematen den homofobiarekin amaitzeko LABek protokolo bat aurkeztu du.

 Lantokietan ematen den homofobiaren aurkako gida eta protokoloa
 Guía y protocolo contra la homofobia en los centros de trabajo

LAB sindikatuak homosexualak odola emateko debekua ahalbidetzen duen epaia salatu nahi du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuak salatu nahi du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak eman duen eta homosexualak odola emateko debekua ahalbidetzen duen epaia. Homofobiaren aurkako borrokan beste atzerapauso bat gehiago eta LGTBI pertsonen aurkako eraso berri bat.

Pertsona guztien zirkulazio askatasuna hildako gehiagorik egon ez dadin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Azken bi asteotan, 1.500 pertsona hil dira itota Mediterraneo itsasoan. Jadanik 2.000 lagun aurten. Kopuru anker eta izugarria hau, pasa den urtean hil egin ziren 3.500 pertsona migranteei gehitu behar zaie.

LABek egiazko konpromisoak eskatzen ditu desberdintasunari aurre egiteko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Oxfamen urteko txostenak berriro jarri du agerian, mundu mailan, desberdintasuna areagotzen ari dela: munduko biztanleriaren %1ak gainerako %99a baino diru gehiago izango du 2016. urterako. Datuok guztiz lotsagarriak dira: hamar lagunetatik batek ez du behar beste elikagairik jateko eta 1.000 milioi pertsona baino gehiagok 1,25 dolar eguneko dauka bizi irauteko. Txosten berean Espainnia salatzen da, berdintasun ezari dagokionez Europako bigarren lekuan kokatzen delako, Letoniak bakarrik gainditzen duela.

Han eta hemen, eskubideak pertsona migrante guztientzat

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2014ko abenduaren 18an pertsona migranteen eskubideen aldeko eguna dugu. Aurten ere, nazioarteko krisi kapitalistaren ondorioek bere horretan jarraitzen dute, biziki eraginez: gero eta pobrezia handiagoa pertsonak eta herrientzat; eta horrekin batera, gero eta aberastasun handiagoa gutxi batzuentzat.

Page 1 of 4