LAB SINDIKATUA

2017/03/25 :: 6:40

Azken Eguneraketa:2017/03/24 :: 17:30

HIZKUNTZA
Hemen zaude: SOZIO-EKONOMIA Migrazioa Migranteek hartu dute hitza

Migranteek hartu dute hitza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

b_345_203_16777215_0___materiala_argazkiak_sozio-ekonomia_17_03_20migrante_Hitzaldia.png

Xenofobia eta Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da bihar, eta LABek mahai inguru bat antolatu du migranteei buruz; Bartzelonako kaleetan, bizirauteko borrokan ibiltzen diren saltzaile ibiltariei buruz, hain justu. Solasaldiaren aurretik, “El peso de la Manta” dokumentala proiektatu dugu. Mbolo elkarteko eta Kataluniako Sindicato Opular de Vendedores Ambulantes-eko bana ordezkarik hartu dute hitza.

LABen Bilboko egoitzan egindako jardueran, Sidil Moctar izan dugu gogoan. Moctar aipatutako saltzaile hauek pairatzen duten jazarpenaren adibide da: bost urteko kartzela zigorra ezarri diote, Bartzelonako Guàrdia Urbanak kolektibo honen kontra egin ohi dituen sarekada baten ondorioz.

Otoxo Productions ekoiztetxearen dokumentalak migrante hauek bizi duten egoera azaltzen du, baita euren aldarriak zeintzuk diren zehaztu ere: kontzientzia, duintasuna eta elkar ulertzeko prestutasuna. Arrazismo bortitzaren eta poliziaren oldarraldien biktimak dira, eta, urte luzeetako isiltasuna alde batera utzi eta gero, sindikatu bat sortzea erabaki dute. Hain zuzen ere, bertako ordezkari batek hartu du parte mahai inguruan.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu