LAB SINDIKATUA

2017/04/28 :: 19:41

Azken Eguneraketa:2017/04/28 :: 8:54

HIZKUNTZA
Hemen zaude: SOZIO-EKONOMIA Migrazioa Migranteen bizirauteko borrokari buruzko mahai inguru bat antolatu dugu astelehenerako

Migranteen bizirauteko borrokari buruzko mahai inguru bat antolatu dugu astelehenerako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



"El peso de la Manta" dokumentala proiektatuko dugu astelehenean (martxoak 20), 12:00etan, LABeko Bilboko egoitzan (Errekalde Zumarkalea 62-behea). Ikus-entzunezkoaren ostean, mahai inguru bat egingo dugu, hau guztia martxoaren 21eko Xenofobia eta Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bezperan. Solasaldian, Mbolo elkarteko eta Kataluniatik etorritako Sindicato Popular de Vendedores Ambulantes-eko ordezkariek parte hartuko dute.

Bartzelonako kaleetan, etorkinek bizirauteko borrokan dihardute egunero, saltzaile ibiltari ilegal modura. Kalean ikusgai dauden arren, ikusezin bilakatu dituzte. Arrazismo bortitzaren biktima, poliziaren jazarpena pairatzen dutelarik, urte luzeetako isiltasuna alde batera utzi eta sindikatu bat sortu dute. Beraien aldarriak sinpleak dira: kontzientzia, duintasuna eta elkar ulertzeko prestutasuna. Otoxo Productions ekoiztetxearen dokumentala beraien borrokaren jarraipena da.

Pertsona hauek parte hartu dute filma idatzi, filmatu, zuzendu eta editatzeko orduan: George Brereton, Francesca Romana Degl'Innocenti, Aisha Doherty, John English, Julie France, Tom Garner, Clelia Goodchild, Leanne Hayman, David Innes, Rebecca Lamich, Prunelle Mathet Girardeau, Toulla Mavromati, Cynthia Parker eta James Phillip Royle. 35 minutuko iraupena du lanak.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu