LAB SINDIKATUA

2018/12/16 :: 15:42

Azken Eguneraketa:2018/12/14 :: 12:34

HIZKUNTZA
Hemen zaude: SOZIO-EKONOMIA Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta

 

EAJ eta PSE-EEk aurkezturiko DSBEaren lege proposamenaren helburua egungo babesa gehiago murriztea da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek kezka eta desadostasuna azaltzen du, EAJ-k eta PSE-EE-k Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren Lege proposamenaren helburua egungo babesa gehiago murriztea baita.

EAJk eta PSE-EEk Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako DSBEren Lege proposamenaren helburua egungo babesa gehiago murriztea da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Proposamenaren xedea 2008-ko legea aldatzea da. Proposatutako aldaketek prestazioak eskuratzeko modua gogortzen dute kasu gehienetan, Hego Euskal Herriko bazterketa soziala eta pobrezia maila kezkagarriak diren testuinguruan. 2008 eta 2016 bitartean, %62 gehitu artatutako pertsona kopurua da.

Diru sarrerak Bermatzeko Errenta %1,5 igotzea guztiz urria da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta %8 igotzea eskatzen du, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata beste.

Diru sarrerak Bermatzeko Errenta %8 igotzea eskatzen dugu, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata beste

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Pasa den ostiralean Ministro Kontseiluak Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) %8ko igoera onartu zuen errege dekretu bidez, 2017rako 707,60 €tan utziz. Diru sarrerak Bermatzeko Legeak zuzenean lotzen ditu Dirusarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) eta Eusko Jaularitzak DBE %8an igo beharko luke. Baina errege dekretuak zirrikitu legal bat uzten du irekita igoera ez aplikatzeko eta Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomia sailburuaren hitzak entzunda, beldur gara Eusko Jaularitza ez ote den zirrikitu hori erabiltzen saiatuko.

EAJ eta PSEk Gipuzkoako Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzan egin nahi dituzten murrizketak onartezinak dira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Eskandalua da pobrezia Euskal Herri osotik hedatzen ari den bitartean eta milaka pertsona enplegurik gabe dagoenean, hauen gehiengoak (%67,8) inolako prestaziorik ez jasotzea edo jasotzen dutenean, hilabete amaierara heltzea ahalbidetzeko nahikoa ez izatea. Honekin lotuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak, EAJ y PSEren eskutik, Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzak (DSBL) murriztu nahi dizkie gehien behar duten pertsonei.

Lanaldi partzialeko lan kontratuak dituzten emakumeen pentsio eskubidea bermatu dadila eskatu du LABek Bilbon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Azken asteotan LAB sindikatua kanpaina batean buru-belarri dabil, sektore feminizatuei begira, lanaldi partzialeko lan kontratuak dituzten emakumeek pentsioen eskubidea bermatua izan dezaten lortzeko. Gaur, hilak 20, LABen kanpainarekin bat egin duten emakume bizkaitarrak Gizarte Segurantzaren Bilboko bulegoetan izan dira pentsioak errebisatzeko eta beren diru sarrerak hobetzeko eskatuz.


Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta: ez da funtzionamendu arazoa soilik, arazo politikoa da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Beste behin ere Lanbideren funtzionamendu eskasa agerian geratu da Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta kudeatzeko orduan. Arartekoaren azken txostenak pertsona askoren, erakunde sozial eta sindikalen salaketak baieztatu baino ez ditu egin, Patxi Lopezen Gobernuak jarduera hau Lanbideren eskuetan jartzea erabaki ondoren: atzerapenak tramitazioan, bulegoen aurreko gauetako herritarren ilarak, ez betetze administratiboak, langileen falta,... Horri gehitu behar zaio laguntzen %7ko murrizketa eta baldintzen gogortzea balizko onuradunen kopurua mugatzeko. 

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta: Kriminalizaziorik ez!, errenta hobetu eta zabaldu!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuak bere kezka aditzera eman nahi du azken egunotan Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan hainbat alderdik eta komunikabidek azaldu duten jarrera erasokorra eta fede txarrekoa direla medio. Bada asmo politiko zehatza prestazio hau iruzurrarekin lotzeko, eta aldi berean, eskubide sozial honen izaera desitxuratzeko. Aurreiritzi klasista hauek giroa prestatu nahi dute ondotik murrizketa berriak ekartzeko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.