LAB SINDIKATUA

2018/06/20 :: 7:51

Azken Eguneraketa:2018/06/19 :: 11:33

HIZKUNTZA
Hemen zaude: SOZIO-EKONOMIA Aurrekontuak "Ez dakigu EAJ noren izenean ari den, gehiengo sindikal eta sozialak aurrekontuen aurka dagoela argi utzi duenean"

"Ez dakigu EAJ noren izenean ari den, gehiengo sindikal eta sozialak aurrekontuen aurka dagoela argi utzi duenean"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



PPren aurrekontuek krisian sakontzen dutela nabarmendu du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, ETBko "Egun on Euskadi" saioan.

Euskal Telebistako “Egun on Euskadi” saioan izan da gaur LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, eta Espainiako aurrekontuei buruz hitz egin du, besteak beste. Hain zuzen ere, EAJ gogor kritikatu du PP babesteagatik, eta jeltzaleek erabilitako argudioak salatu ditu: “Euskadiren izenean adostu dituztela diote, baina ez dakigu EAJ noren izenean ari den; ez dakigu EAJ noren izenean ari den, herri honetako gehiengo sindikal eta sozialak aurrekontu horien aurka dagoela argi utzi duenean"”.

LABeko idazkari nagusiak eduki batzuk aipatu ditu, eta aurrekontuek krisian sakontzen dutela nabarmendu du. Esan du enpresa pribatuen onurarako eginak daudela, porlana eta zementuaren aldeko apustua egiten duela eta, pentsioei dagokionez, adierazi du pentsiodunen eros ahalmena ez duela bermatzen.

EAJren kontraesanei buruz ere aritu da, eta, aldeko botoa 155. artikulua indarrean egonda emateagatik “hitza jan” duela esateaz gain, 155. artikuluaren beraren mehatxua ez dela desagertuko azpimarratu du. Bitartean, estatutu berriaren hitzartzean erabakitzeko eskubidea defendatzeak ez duela zentzurik erantsi du: “Inkoherentzia bat da”.

Maiatzaren 30erako estatalizazioaren aurka deitutako lanuzteei buruz ere hitz egin du Garbiñe Aranburuk. Akordio Interprofesionalaren aurkako inpugnazioa erretiratu izanak ez duela mehatxua desagerrarazi azaldu du: “155. Artikuluarekin gertatzen den gauza bera da”.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.