LAB SINDIKATUA

2018/09/18 :: 15:45

Azken Eguneraketa:2018/09/18 :: 7:32

HIZKUNTZA
Hemen zaude: SOZIO-EKONOMIA

Sozio-Ekonomia


Bizitza Da Handiena dinamikako auzipetuei elkartasuna adierazi diegu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bizitza Da Handiena ekimeneko eragile eta sindikatuok elkartasun argazki bat egin dugu gaur, Tabakalera inguruan, babesa adierazteko protesta soziala egiteagatik epaitu nahi dituzten kideei; tartean, LABeko kide Haizea Nuñez abokatua. 

Dei zuzena egiten diogu Donostiako alkateari, Parte Zaharreko gaztetxearen aurkako inolako neurri polizial zein juridikorik martxan jar ez dadin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Parte Zaharreko gazteek joan den larunbatean bideratu zuten Orixe Ikastolaren eraikin zaharraren okupazioaren harira, Donostiako Udaleko LABeko Sail Sindikalak txalotu du ekimena.

Enpleguaren ahultasuna eta egungo sistemak sortzen duen babesgabetasuna agerian geratu dira langabeziaren abuztuko datuekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Abuztu amaieran Hego Euskal Herrian erregistratutako langabeziak 2.644 pertsonetan egin zuen gora aurreko hilabearekiko. Horrela, langabezia zifra ofiziala 156.270 pertsonetan kokatzen da. Emakumeak dira gehienak, langabetu guztien %58 suposatzen dutelako.

EuskoTren enpresa publikoak barne prozedura bat garatu du polizia frantsesak atxilotutako pertsona desplazatuak Hendaiatik Irunera garraiatzeko eta ondoren, noski, kalean uzteko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Europar Batasunaren osotasunean nagusitzen ari den politika neoliberalen aurpegirik gordinena ezagutu dugu beste behin ere. Frantziar estatuak pertsona migranteen atxiloketa baldintzak gogortu eta kanporaketak errazten dituen legislazio berria aplikatzen ari da damu barik..

LAB sindikatuak Maravillas Gaztetxea hustu izana gaitzetsi du eta abuztuaren 25eko Iruñeko manifestaziora joateko deia egin du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
ARGAZKIA: @katakrak54ARGAZKIA: @katakrak54
Eragile sozial, sindikal eta politiko ugarik eta askotarikoek elkarrizketaren aldeko deia egin duten arren, goizaldean Foruzaingoaren eta Polizia Nazionalaren operatibo bateratu batek Maravillas Gaztetxea hustu egin du, eta poliziak hainbatetan oldartu zaizkiete Nabarreria inguruetan zeuden pertsonei.

Langabe kopuruak gora egin du prekarietateak sortutako ezengonkortasunaren ondorioz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hego Euskal Herrian 1.087 langabe gehiago daude Enplegu Zerbitzuetan izena emanda ekaineko datuekin alderatuta, eta orotara 153.626 langabe daude, uztaileko datuen arabera. Erregistratutako langabeziak gora egin du herrialde guztietan, Araban izan ezik, bertan 111 langabe gutxiago erregistratuta baitaute. Aipagarria da langabeziaren igoera hau bere osotasunean Zerbitzu sektorean eman dela, bertan 1.500 langabe gehiago erregistratu baitira ekainetik uztailera.

Aldi-baterakotasun altua, laneko errotazioa eta borondatezkoa ez den partzialtasuna, iruzurra eta prekarietatean oinarritutako kultura enpresarialak larriagotzen ditu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Suspertze ekonomikoak lanpostu gehiago egitea ekarri du, hala ere, urruti gaude oraindik aurreko zikloaren gailurrean lortutako enplegu mailatik, higiezinen eta finantza-sistemaren burbuila lehertu aurretik. Duela hamar urte 103.000 lanpostu gehiago zegoen egun baino.

BBKko presidenteak, soldata mugarik gabe igo nahi du inongo ardurarik izan gabe, Herri Akusazioaren arabera

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Xabier Sagredo BBKko presidenteak, soldata mugarik gabe igo nahi du inongo ardurarik izan gabe, Kutxabank kasuko Herri Akusazioaren arabera. LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru, EKA eta Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak osatzen dugu aipatu herri-akusazioa.

Italian gaude, Mugak Zabalduz karabanarekin batera

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Uztailaren 13an Euskal Herritik atera zen Mugak Zabalduz karabana iritsi da dagoeneko bere helmugara, hau da, Italiara. LABeko hainbat kide parte hartzen ari dira eta aurreko urteetako karabanetan bezala, migrante eta errefuxiatuek bizi duten egoera salatzeko hainbat ekimen, adierazpen eta manifestazio gauzatzen ari dira.

PPk kendu zuen 55 urtetik gorakoentzako langabezia subsidioa berehala bueltatzea eskatzen du LABek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Aurrera pauso bat eman da eta PPren erreforma, 2013/5 lege-dekretua, behera bota du 2018/61 epaiak zati garrantzitsu batean, 55 urtetik gorako langileen subsidioari dagokiona. Oraindik beste pauso asko geratzen dira PP zein bere egunean PSOEk egindako erreformen indargabetzea lortu arte, oso ondorio larriak izan dituztenak langabetu, pentsionista eta langile ugarirentzat. Orain, pasa den uztailaren 7an epaia argitaratu ondoren, bada ordua neurri urgenteak hartzeko eta PPk kendutako hilean 430 euro horiek jasotzeari utzi zieten milaka pertsonei zigortzen uzteko.

PSOEren gobernuak egoera honetara ekarri gaituzten lan-erreformen prozesua leheneratzeari ekin beharko lioke

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ekaina amaieran 152.539 pertsona zegoen langabezian Hego Euskal Herrian, enplegu zerbitzu publikoetan erregistratutako langabezia ofizialen zifren arabera, honek suposatzen du 3.598 pertsonetan egin duela behera aurreko hilabetearekiko. Sexuen araberako bilakaerari dagokionez, esan beharra dago langabezia zerrendak utzi dituzten 3 pertsonetatik 2 gizonezkoak zirela. Hortaz, egun langabezian daudenen %58 emakumezkoak dira.

EAJ eta PSE-EEk aurkezturiko DSBEaren lege proposamenaren helburua egungo babesa gehiago murriztea da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek kezka eta desadostasuna azaltzen du, EAJ-k eta PSE-EE-k Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren Lege proposamenaren helburua egungo babesa gehiago murriztea baita.

Aldi baterako kontratazioak %93,8raino egin du gora maiatzean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Hego Euskal Herrian 157.137 langabetu zeuden erregistratuta maiatza amaieran enplegu zerbitzu publikoetan, erdiak baino gehiago (%57,5) emakumeak zirelarik.

Babesa erakutsi diogu Herrien Burujabetza, Transnazionalen Boterea Desegin eta Inpunitatearekin Bukatzea jartzea aldarrikatzen duen kanpainari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaurkoan LABekin batzartu da Monica Vargas, Trans National Instituteko kidea eta Herrien Burujabetza, Transnazionalen Botere Desegituea eta Inpunitateari Bukaera jartzea aldarrikatzen duen kanpainaren arduraduna. Ekintza Sozialeko Idazkari Bea Martxueta eta Urtzi Ostolozaga idazkari ondokoak bilera egin dute Vargasekin LABen Bilboko egoitzan.

"UPNk diru publikoarekin estaldura politikoa eta ekonomikoa ematen dio Volkswagen Navarrari diskriminatzen jarraitzeko"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatuak gogor kritikatu nahi du UPN alderdia Espainiako estatuarentzat PPk egin dituen aurrekontu orokorrak sostengatu dituelako.

Aurrekontuen onarpenaren ondorioak irudikatu dituzte Sabin Etxean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

AHT gelditu!, Kakitzat eta gizarte bazterketaren aurkako Berri Otxoak elkarteak elkarretaratze bat egin dute gaur Bilbon, Sabin Etxearen aurrean. Hain zuzen ere, joan den astean adostutako Espainiako aurrekontuen edukiak gogor kritikatu dituzte, gastu militarrean eta AHTa egiteko lanetan dirua xahutuko dutelako, behar sozialei erantzun gabe. Hala, EAJren egoitzaren aurrean bildu dira, eta LABek bat egin du protestarekin.

Pentsioen defentsan irten gara berriro kalera

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñeko mobilizazioetan izan gara, pentsiodunen elkarteek deitutako mobilizazioei babesa emateko.

EAJk ez ditu aurrekontuak euskal langileon izenean onartu, kontrakoa esan arren

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

PPk negoziaketak banan bana egin baditu ere, emaitza hauxe da: EAJ, UPN, Cs eta PPk bat egin dute Espainiako aurrekontu orokorren onarpenean. Euskadiren izenean egin omen du akordioa EAJk; guk esaten diogu: euskal langileon izenean, ez.


PNV, PSE eta PPren itun fiskalak, enpresen irabazien gaineko zergak eta ondasun handiek ordaindu beharrekoak berriro ere jaistea ekarriko du Gipuzkoan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Iaz, azpikeriaz, ezkutuan eta herritarroi bizkarra emanda, PNVk, PSEk eta PPk itun fiskala lotu zuten. Bihar asteazkena, maiatzaren 9an, Gipuzkoako Batzar Nagusiek akordio honetan jasotakoa inplementatu behar dute.

Page 1 of 19

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.