LAB SINDIKATUA

2018/11/18 :: 23:26

Azken Eguneraketa:2018/11/16 :: 11:45

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

LABek ez du ontzat ematen Osakidetzaren Lehen Mailako Arretarako estrategia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

LABek ez du bat egiten Osasun Sailak eta Osakidetzak osatu duten “Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Estrategia” izeneko dokumentuaren edukiekin. Izan ere, oinarrizko dokumentu baten aurrean gaudelako eta ekarpenei irekita egon behar duelako, Osakidetzako Zuzendaritzari dokumentuaren gaineko desadostasuna eta hain garrantzitsua den Lehen Mailako Arreta esparrua hobetzeko gure proposamenak helarazi dizkiogu.


LABetik ulertzen dugu ikuspegi guztiz partziala eta autokritikarik gabea duen estrategia dela osasunaren benetako erronken inguruan, eta oso urruti dagoena lehen arreta biztanleriaren osasunerako funtsezko oinarri ikustetik. “Pertsonen osasun integralaren aldeko apustua” ezin daiteke diseinatu osasunaren determinanteak zeintzuk diren argi uzten ez duen osasunaren diagnostikorik gabe, ezta biztanleria homogeneizatzea ere, ez delako berdina Gasteizen, Aian edo Barakaldon bizi eta lan egitea, gizon, emakume edo nahi dena izatea edo baliabide ekonomiko gehiago edo gutxiago izatea.

Bestalde, LABetik apustu egiten dugu langileei dagozkien irizpideak homogeneizatzearen alde, profesionalen arteko aldeak sortzen dituztenak eta adiskidekeriari ateak zabaldu. Horrela, ametsezkoa da langile-talde motibatu eta parte-hartzailea nahi izatea osasungintzako egitura burokratizatu eta hierarkizatzen denean langileei erabaki eta hausnarketarako tresnak kenduz, prestakuntzarako denbora barik, laneko egonkortasun barik, edo prestigioa nahi izatea Lehen Mailako Arretarentzat estrukturalki, ekonomikoki eta baita ideologikoki ere, plangintzatea guztiz ospitalzentrista denean, bere atazetako batzuk Lehen Mailako Arretan deskargatuz.

Berdina gertatzen da uneoro biztanleriari zuzentzen gatzaizkionean goi mailako teknologia sustatuz, farmazeutiken irizpideek gidatzen gaituztenean, bizitzaren medikalizazioari aurre egiten ez zaionean, sustapena eta prebentzioa modu egokian egin barik, gero eta kontsumistagoa den jendarte batean, eta jendarte boteretua nahi izatea osasunari dagokionean, osasun kontsumoa horrela murriztuz. Bai ala bai produzitu behar duen jendarte bat, zeinetan zigortu egiten den gaixotzea, berehalako erantzunak behar dituena, zaintza guztiz baliorik gabe duena eta emakumeen esku utzia. Medikuntza aldiz, are eta gehiago gainbaloratzen da are eta interbentzionistagoa denean, biztanle zein profesionalek zenbat eta froga tekniko eta diagnostiko egin eta medikazio gehiago erabiltzen denean.

LABen ulertzen dugu Lehen Mailako Arreta osasun sistemarako sarbidea izan behar dela. Hori da arretaren oinarrizko eta hasierako maila eta osasun arretaren globaltasun eta jarraikortasuna bermatu behar da pertsonaren bizitza osoan zehar. Osakidetzaren estrategia aldaketa aldiz, paradigma aldaketa batetik pasatzen da argiki “rol prebentibo batetik Lehen Mailako Arretaren elementu definitzaile bezala rol aktiboagora arreta prozesuan”, txostena irakurri ondoren ikusten den bezala. Honetan, lan komunitarioa egiteko espazioa guztiz anekdotikoa da.

Nahiko mugitua den momentu batean argitaratzen da dokumentua, profesionalak, batez ere fakultatiboak, erantzuten ari direnean egoera jasanezinaren aurrean (kontsulten saturazioa, ordezkatzerik ez, espezializatuaren konpetentziak onartzea...) euren lan-baldintzak salatzeaz gain, euren ezintasuna salatzen dutenean euren osasunarekiko kontrola handi dezaten pertsonak gaitzearen alde lan egiteko. LAB estrategiaren urgentzia eta beharra partekatzen du, Osakidetzak mespretxatu eta bere asmo merkantilistan baliatzen duena.

Lerro estrategikoak baloratzerakoan, ezin dugu erabilitako terminologia ahaztu, hotza eta urrunekoa osasun terminoetan, gertuago dagoena zerbitzu enpresetatik eta enpresen kultura batetik (emaitza onak, zerbitzuak hornitzeko sistema (...). Genero hizkuntza ere ez da zaintzen dokumentu osoan zehar, baztertu beharko liratekeen estereotipoak proiektatuz. Era berean, familia-kontziliazioaz hitz egiten denean “kontziliazioa eta korrespontsabilitate” terminoetan egin beharra dago.

Beste alde batetik, dokumentuaren zatirik handiena langile fakultatibo eta erizainei buruz ari da, berriro ahaztuz, aipamen labur batzuk kenduta, erizain laguntzaileak eta sanitarioak ez diren gainontzeko langileak, guztiz beharrekoak Lehen Mailako Arretan eta zeregin funtsezkoa dutenak lanerako ekipoetan. Osakidetzak ikusezin bihurtzen dituen langileak eta pixkanaka osasun zentro eta anbulatorioetan murrizten dituenak.

Azkenik, rol eta figura berriek, langileen mugikortasunak, euren ebaluazioak ezagutzen ez ditugun ezarritako prozesuen zabaltzeak, eta honezkero tramitean dauden ekintzak planteatzeak, argi uzten digu Osakidetzak duen interes apala bere profesionalek lehen eskutik ezagutu dezagun zein den bere plana, horrela duda asko sortuz eta bere balorazio eta onarpena zailduz.

Lehen Arretarako estrategia berri baten premia konpartitzen dugu, baina aipaturiko estrategia eztabaida prozesu zabal baten emaitza izan behar da; prozesu bat non Lehen Arretako zentro guztietako langileek, erabiltzaileek eta sindikatuok hartzen dugun parte. Hau da, itxurakeriaz eta Osakidetza zein Osasun Saileko kudeatzaileen bulegoetatik inposaturiko ildoaz haratago gauzatu ez den benetako eztabaida errealaz ari gara, funtsezkoa izango dena benetan helmuga eskuratuko badugu. Eztabaida publiko bati buruz hitz egiten ari gara, metodologia eta data argiekin. Zentzu honetan, modu urgentean ireki behar den eztabaida prozesu horretako ekarpen xumea egin nahi izan dugu osatu eta Osakidetzari helarazi diogun dokumentuarekin. Azkenik, Zuzendaritzari helaraztearekin batera, lehen mailako arretako langileen artean zabaltzen hasi gara, eurek ere ekarpenak egin ditzaten eta hain beharrezko ikusten dugun eztabaida sustatzeko.

Euskal Herria, 2018ko uztailaren 4an 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.