LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 6:21

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA

Nazioartea

Bat egin dugu Bolibarren antolatutako elkartasun egunarekin, Hugo Chavezen heriotzaren 5. urtemuga dela eta

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Venezuela Aurrera plataformak eta bertan dauden eragileetako ordezkariek, LABekoak barne, agerraldi bat egin dute gaur Bilbon, Veneuzela plazan. Hain zuzen ere, Hugo Chavezen heriotzaren 5. urtemuga beteko da martxoaren 4an, eta, horren harira, omenezko elkartasun egun bat antolatu dute Bolibarren. Egun horretan izango diren ekitaldien berri eman dute gaurko agerraldian.

Lularen kontrako epaiketa: demokrazia jokoan Brasilen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


Bihar Urtarrilak 24 Brasilgo Lula presidente ohia epaituko dute balizko ustelkeria kasu bat dela medio. 9 urte t’erdiko sententzia berretsiko balitz Lulak ezingo luke berriro ere hauteskundeetarako hautagai izan. Brasilen urrian hauteskunde presidentzialak egonen dira eta Lulak hauteskunde hauetan bozka gehien lortzeko aukera handiak ditu berriro ere presidente izateko aukera handiak izanen zituelarik.

Elkartasuna adierazi diogu Argentinako langile klaseari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatutik Argentinako herriari eta, batez ere, langile klaseari bakarrik ez daudela adierazi nahi diegu. Talde argazki baten bitartez gure elkartasun guztia bidali diegu, eta pairatzen ari diren egoera honen aurrean bakarrik ez daudela adierazi nahi izan diegu.

#ArgentinaNoCaminaSola #ArgentinaEzDagoBakarrik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Irlandako No time for love abesti ezagunak erraten zuen bezala ez dira garai gozoak pairatzen ari Argentinan momentu honetan. Macri eskuindarra gobernura iritsi zenetik, herrialdea gatazka etengabe batean murgilduta dago, eta politika neoliberalen inposaketa, errepresioa eta eskubide sozial eta laboralen urraketak eguneroko ogia dira. 

Adierazpen sindikala, Argentinako egoeraren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Estatuko nazio ezberdinetako sindikatuek iritzi publikoari Argentinan azken hilabetetan gertatzen ari denaren inguruko gure iritzia plazaratu nahi diogu, gertatzen ari den guztiak biziki larritzen gaitu eta. LAB, ESK, STEILAS, CUT Galiza, Intersindical Valenciana, Intersindical Alternativa de Catalunya (IAC), FSOC Canarias, CUT Aragon, Sindicat COS Països Catalans, Intersindical CSC de Catalunya, SAT Andalucia, Confederación Intersindical Galega (CIG), CSI Asturies eta Intersindical Canaria sindikatuok sinatzen dugu adierazpena.

Urriaren 1eko mandatoari segida eman eta burujabetza prozesuan urrats berriak emateko unea da Katalunian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Urriaren 1eko mandatoari segida eman eta burujabetza prozesuan urrats berriak emateko unea da KatalunianKataluniako herriak hitza hartu du berriro, eta oraingoan ere burujabetzaren aldekoak gehiengo izango dira Legebiltzarrean, salbuespen egoeran egindako hauteskundeak izan arren, erabateko egoera antidemokratiko baten testuinguruan; 155. artikulua indarrean, hautagai independentistak kartzelan eta erbestean, Espainiako komunikabideek independentismoaren aurka bat eginda, enpresen ihesa eta langabeziaren izuaren mezua nonahi... Unionismoak makineria guztia martxan jarri du, segida eman dio urriaren 1eko erreferendumaren harira bultzatutako oldarraldiari, baina, hala ere, duela bi hilabete eta erdi bezala, ez du bere helburua lortu: ez du burujabetzaren aldeko gehiengoa zapuztu.

Palestina ez dago bakarrik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Palestinarekiko Elkartasun Astea dela eta, LABeko Nazio Biltzarrak babesa eskaini dio Palestinako herriari. Palestina ez dagoela bakarrik argi utzi dugu, eta eraso eta egitasmo inperialisten aurkako aldarria zabaldu dugu. Aipatutako Elkartasun Astea Munduko Sindikatuen Federazioak deitu du.

Argentinako herria Gobernuaren politika hauen aurka mobilizatzera eta borrokara animatzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko LAB sindikatutik gure elkartasuna bidali nahi diogu Argentinako klase sindikalgintzari eta oro har Argentinako herri osoari pairatzen ari diren egoera gogor hauetan.

Antolakuntza eta borrokaren aldeko apustua berretsi dugu Lisboan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko Nazioarteko idazkari Koldo Saenz Portugalen dago, herrialde horretako CGTP IN sindikatuak antolatutako lanaren etorkizunari buruzko konferentzian parte hartzen, Europa, Asia, Afrika eta Amerikako hainbat sindikatuetako ordezkarirekin batera. Lisboan egiten ari diren jardunaldietan hitza hartu du LABeko ordezkariak, eta, Euskal Herria "saldu nahi diguten oasia ez dela" argi eta garbi utzi eta gero, nabarmendu du antolakuntza eta borroka direla egoerari buelta emateko bideak: "LABek langileei eskaintzen dien alternatiba antolakuntza da, patronalari botere eremuak irabazteko".

Garbiñe Aranburuk antolakuntza eta borrokaren beharra azpimarratu du Zipren, PEO sindikatuaren biltzarrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko Idazkari nagusia buru duen ordezkaritza bat Zipren aurkitzen da, azaroaren 16 eta 18 artean egiten ari den PEOren 27. biltzarrean parte hartzen. Bertan, Garbiñe Aranburuk hitza hartzeko aukera izan du eta “esplotazio sistemaren aurrean antolakuntza eta borrokaren beharra” azpimarratu ditu.

LABen ordezkaritza bat Bartzelonan da Kataluniako herriari elkartasuna adierazten

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Argazki: Naiz zuzenean.Argazki: Naiz zuzenean.Gaur, Azaroak 11, LAB sindikatuko ordezkaritza bat Bartzelonan da Kataluniako herriari eta prozesu soberanistari elkartasuna adierazten, eta aldi berean herri bezala hartu duten bide honetan bakarrik ez daudela erakusten. Gaurko manifestazio hau Kataluniako gizarte zibilak askatasunaren astea deitutakoaren baitan kokatu behar da, eta preso politikoen askatasuna exijitzea eta autogobernuaren indargabetzea du helburu. Gogoratu Askatasunaren aste honen baitan asteazkenean greba orokorra egon zela eta greba honen jarraipenaren ondorioz Katalunia gelditzea lortu zela.

Elkartasuna Italiako USB sindikatuarekin eta gaur greba egiten ari diren langile guztiekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Munduko Federazio Sindikaleko kide den LAB sindikatuak Italiako USB sindikatuari elkartasuna adierazen dio. Euskal Herrian ere antzeko egoerak pairatu izan ditugu, bere garaian PP eta PSOEren gobernu ezberdinek inposatu eta Hego Euskal Herriko gobernu autonomikoek aplikatu zituzten murrizketa eta erreforma guztiekin. Arrazoi horrengatik Euskal Herriko gehiengo sindikalak 6 greba orokor antolatu zituen 4 urtez.

Elkartasuna eta babesa adierazten diegu berriki auzipetu dituzten Seu d’Urgell ikastetxeko zortzi irakasleei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Behin baino gehiagotan adierazi dugu hezkuntza funtsezko zutabea dela edozein herriren garapenean eta begi bistakoa da Espainiako estatuak Kataluniak independentzia prozesua abiatu zein Errepublika deklaratu zuenetik Hezkuntza jo puntuan duela, baita aurretik ere. Euskal Herrian ere jasan dugu egoera hori.

Gaur Azaroak 8 Greba Orokorra Katalunian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur Azaroak 8 asteazkena Kataluniako herrialde osoan greba orokorra deituta dago azken urtetako erreforma ezberdinen ondorioz inposatu den prekarietatearen aurka protesta egiteko. Aldi berean greba hau soldata jeitsieraren ondorioz Kataluniako langile klasearen %20k pairatzen duen pobrezia egoera salatzeko helburuarekin antolatu da.

Eskubide zibil eta politiko guztiak defendatzeko konpromisoa hartu dugu Bilbon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Milaka pertsona bildu dira gaur Bilbon, Kataluniari elkartasuna adierazteko eta atxilotuen askatasuna eskatzeko. Hainbat eragilek deitu dugu manifestazioa, Katalunian bizi den egoera larriak eskatuta. LABeko idazkari nagusia Bilbon izan da. Bere hitzetan, "Katalunian gertatzen ari dena guri ere eragingo digu". Sindikatuko ordezkariak EAJ kritikatu du, gaurko protesta ez babesteagatik: "PP, PSOE, Ciudadanos bloke antidemokratiko horren aurrean, guztioi zegokigun gaur mobilizatzea. EAJ hemen ez egoteak zer pentsatu ematen digu".

Komunikatu sindikala Katalunian gertatzen ari denaren harira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Estatu Espainola osatzen duten nazio ezberdinetako klase sindikalgintzak, bere iritzia plazaratu nahi du iritzi publikora Katalunian azken egunotan gertatzen ari diren gertakizunen harira.

Estatuaren izaera antidemokratikoa salatuko dugu bihar hainbat eragileok

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atxikimendu gehiago batu ditu biharko manifestazioak, eta gaur agerraldia egin dugu Bilbon, horien berri emateko. Hain zuzen ere, hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalok deitutako protesta 17:00 abiatuko da larunbatean, Bilboko La Casillatik, "155.ari ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea" leloarekin. LAB, EH Bildu, ELA, ESK, STEILAS, CNT, Etxalde, EHNE eta Gure Esku Dago eragileok aste hasieran iragarri genuen manifestazioa, eta gaurkoan beste zenbait eragilek ere parte hartuko dutela jakinarazi dute.

Galizan eta Katalunian izan gara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko ordezkaritza bat Galizako CUT sindikatuaren kongresuan eta Kataluniako CUPek antolatutako jardunaldi internazionalistetan izan da, nazioarteko beste gonbidatu batzuekin batera.

Babes eta elkartasun guztia adierazi nahi diegu Pontevedran greban dauden Bershkako langileei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
ABetik, bereziki merkataritzako langile eta Bershka-ko LABeko ordezkaritzatik, gure babes eta elkartasun guztia bidali nahi diegu Pontevedran greban dauden Bershka-ko langileei. Mundu osoko Inditex marketako langile guztien indarra eta elkartasuna berebizikoak direla deritzogu, beraien mozkinak biderkatzeko milaka langileen lan-esku merkeaz aprobetxatzen den multinazionalari aurre egiteko.

Page 4 of 18

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.