LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 7:11

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Elkartasuna Juana Ramirez Santiagoren erailketa salatu dugu

Juana Ramirez Santiagoren erailketa salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
“Red de Mujeres ixiles” delakoaren sortzailea zen Juana Ramirez Santiago erail zuten ostiralean Guatemalan. Emakume indigenen borrokaren aitzindaria eta konpromiso politikoa eta aktibismo sozial feminista bizi modu egin zuen emakumea. Uztailean Juana Raymondu torturatu eta erail zuten ere, giza eskubideen defendatzailea zen bera.

Juana Ramirez mehatxatua zegoen, aurrekariek arriskua bistakoa egiten zuten. Ostiraleko erailketa eta Uztailean gertaturikoa Guatemalan bizi den zigorgabetasunaren isla dira zalantzarik gabe. Beste behin ere bertako emakume batek erruz ordaindu du eskubideen alde altxatzea eta emakume indigenei borrokarako bide bat eskaintzea.

LABetik gertatutakoa gogor salatu nahi dugu. Hemen eta munduan emakumeen erailketak eguneroko albiste izaten jarraitzen dutela berriro salatu nahi dugu. Eta kasu honetan arreta guztia Juana Ramirezen heriotzaren atzean dagoen konpromiso politikoan jarri nahi dugu. Isilik eta burumakur ez bizitzeko erabakia hartu zuen eta horregatik erail dute.

LABetik Juanaren senide eta lagunei gure elkartasun osoa helarazi nahi diegu eta nola ez, Guatemalan borrokan dauden emakume guztiei gure babes osoa. Lolita Chavezen eskutik bertan gertatzen denaren berri zuzenean jasotzeko aukera eduki genuen, bera ere mehatxatua. Zigorgabetasunarekin amaitzea guztion erantzukizuna delako, LABetik eskua zabaldu nahi diegu euren borrokan Euskal Herritik laguntzeko ere.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.