LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 6:08

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Elkartasuna Elkartasun eta babes guztia helarazi nahi diogu Argentinako langile klaseari

Elkartasun eta babes guztia helarazi nahi diogu Argentinako langile klaseari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
LAB sindikatuak Argentinako langile klaseari eta orokorrean Argentinako herri guztiari elkartasun mezu bat bidali nahi die gaur irailaren 24erako eta biharko Irailak 25erako deituta daukaten 36 ordutako greba orokorraren harira.

Greba orokor hau Macriren gobernuaren politika neo-liberalen kontrako herri erantzun masibo bat izanen da. Macri gobernura iritsi zenetik, bertzeak bertze, eskubide sozial eta laboralen galera ikaragarria eman da, Nazioarteko Moneta Funtsari herrialdea saldu diote eta zor hau ordaindu ahal izateko murrizketa ikaragarriak egin dituzte. Ondorioz, Argentinako herri sektore zabaletan pobrezia handitu da. Hau guztia errepresio polizial ikaragarriarekin inposatua izan da; oligarkiak sartu dien zulo beltzetik ateratzeko borrokan dagoen herri baten kontrako errepresio bortitza, hain zuzen ere.

Horregatik guztiagatik, gure elkartasun eta babes guztia helarazi nahi diogu Argentinako langile klaseari. Gaurko eta biharko greba orokorra Macriren gobernu neo-liberal eta ultra-eskuindarraren kontrako erantzun masiboa izatea espero dugu. Ez daukagu inolako zalantzarik Macriren gobernua borrokan dagoen herri duin batekin eginen duela topo; gaur egungo egoerari 180 gradutako buelta eman nahi dion herri bat pertsona guztientzat bizitza duin bat bermatuko duen eredu ekonomiko eta sozial bat borrokatuko duen herri duin batekin, hain zuzen ere. Euskal Herriko langile klasea zuekin dago eta egonen da.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.