LAB SINDIKATUA

2018/07/16 :: 20:01

Azken Eguneraketa:2018/07/16 :: 9:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Elkartasuna Gure babes osoa Catalunyako herriari

Gure babes osoa Catalunyako herriari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Urriaren 1eko erreferendumarekin lotuta, Generalitatearen egoitzan eta Omnium Culturalen egoitzan miaketak egiten ari da Guardia Zibila. Erreferenduma eta haren sustatzaileak berriro ere jo puntuan ditu epaileak.

Espainiako Estatuak eskura dituen tresna politiko, judizial eta polizialak erabiltzen jarraitzen du, Catalunyako herriak erreferendumean adierazitako borondate demokratikoa erreprimitzeko. Askatasun murrizketa larria ari da sufritzen Catalunyako herria, 155.aren aplikazioa eta autogobernuaren indargabetzea, espetxeratze, auzipetze eta erbesteratzeak (Gobernu kideak eta presidentea bera, ANC eta Omniumeko lehendakariak, CUPeko Anna Gabriel...), Catalunyako CSCren aurka egitekoa den epaiketa... eta gaurkoa, muturreko salbuespen egoeraren beste kapitulu bat.

LAB sindikatutik geure elkartasuna eta babesa Catalunyako herriari eta prozesu independentistari. Gaur Catalunyarekin gara eta Catalunyan gara. Handik hitz egin digu LABeko kide Urtzi Ostolozagak, Omnium Culturalen egoitza ataritik.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.