LAB SINDIKATUA

2018/01/20 :: 23:34

Azken Eguneraketa:2018/01/19 :: 11:24

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Elkartasuna Urriaren 1eko mandatoari segida eman eta burujabetza prozesuan urrats berriak emateko unea da Katalunian

Urriaren 1eko mandatoari segida eman eta burujabetza prozesuan urrats berriak emateko unea da Katalunian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Kataluniako herriak hitza hartu du berriro, eta oraingoan ere burujabetzaren aldekoak gehiengo izango dira Legebiltzarrean, salbuespen egoeran egindako hauteskundeak izan arren, erabateko egoera antidemokratiko baten testuinguruan; 155. artikulua indarrean, hautagai independentistak kartzelan eta erbestean, Espainiako komunikabideek independentismoaren aurka bat eginda, enpresen ihesa eta langabeziaren izuaren mezua nonahi... Unionismoak makineria guztia martxan jarri du, segida eman dio urriaren 1eko erreferendumaren harira bultzatutako oldarraldiari, baina, hala ere, duela bi hilabete eta erdi bezala, ez du bere helburua lortu: ez du burujabetzaren aldeko gehiengoa zapuztu.

155. aldekoen estrategiak porrot egin du. Hau horrela izanik, eta kataluniarren hitza kontutan hartuta, burujabetzaren bidean sakontzea baino beste biderik ez dago korapiloa askatzeko. Izan ere, bide baketsu eta demokratikoetatik proiektu politiko guztiak defendagarriak direla entzun izan dugu behin eta berriz, eta Kataluniako autodeterminazio prozesuaren kontra Espainiako Estatuak sustaturiko oldarraldiak erakutsi du gezur handia zela. Espainiak ez du erabakitzeko eskubidea ez onartzen, ez errespetatzen. Horretan bat dator bipartidismoa ordezkatu duen PP, PSOE eta Ciudadanosek osatzen duten Erregimenaren hiruko berria. Gauzak horrela, urriaren 1eko mandatoari segida eman eta burujabetza prozesuan urrats berriak emateko unea da Katalunian.

Hego Euskal Herriari dagokionez, etorkizuna kezkagarria da. Menpekotasun egoera iraunarazi edota areagotzea da Espainiako Estatuaren eskaintza. Alternatiba bakarra dago: herri bezala burujabetza eskuratzeko estrategia bat abian jartzea. Erronka ezkerretik burujabetza prozesua sustatzean datza. Horretarako, erabaki berriak hartu eta aliantzak lantzeko unea da.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu