LAB SINDIKATUA

2017/10/21 :: 19:41

Azken Eguneraketa:2017/10/21 :: 14:45

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Elkartasuna Agirrelandako Suhiltzaileen Parkean egindako elkarretaratzeagatik isunak jartzeko eskatu du PPk

Agirrelandako Suhiltzaileen Parkean egindako elkarretaratzeagatik isunak jartzeko eskatu du PPk

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Gasteizko suhiltzaileek egindako elkarretaratzea.Gasteizko suhiltzaileek egindako elkarretaratzea.

Gehiengo sindikalak, urriaren 3an lan zentroen barruan, atseden tartean, kontzentrazioak egiteko deia luzatu zuen. Egun horretan Agirrelandako Suhiltzaileen Parkean egindako kontzentrazioa ikertu eta isunak jartzeko eskatu du PPk. Deialdiak legalki babestuta zeuden, baita laneko arroparekin egiteko ere.

PPk, jokaera horrekin, borrokak eta odolari esker lorturiko adierazpen askatasunarekin eta askatasun sindikalarekin bukatu nahi du. Horrek, izen bat du, ideien jazarpena.

Kontzentrazio horiek ilegalizatu nahiko balitu PPk, lehenago manifestatzeko eta sindikatzeko eskubideak bermatzen dituzten legeak derogatu beharko lituzke.

Horregatik argi dago PPren arazoa ez dela “lege santua”. PPk ez ditu legedien derogazioak parlamentu ezberdinetan tramitatu behar. PP bera, ezarritako legedien gainetik pasatzen da nahi duenean edo aldebakarrez edo “de facto” derogatzen ditu gustatzen ez zaizkionean. Eta eskarmentu bat emateko, epaileak eta poliziak bidaltzen dituzte.

Berriro ere, beraien benetako aurpegia erakutsi digute, ustelkeria eta errepresioari esker lorturiko 78ko erregimen postfrankistarengandik heredatutako statusa kolokan ikusten dutenean, jazarpen poliziala eta judiziala soilik dakite erabiltzen.
Gure babes osoa adierazten diegu kontzentrazio ezberdinetan parte hartu zuten langile guztiei.

PPren jarrera errepresiboa salatzen dugu eta beste alderdi guztiei adierazpen askatasuna kendu nahi duen PPri publikoki salatzea eskatzen diegu.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu