LAB SINDIKATUA

2017/05/25 :: 8:31

Azken Eguneraketa:2017/05/25 :: 4:21

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Elkartasuna Hainbat sindikatuk elkartasuna adierazi diogu Venezuelari

Hainbat sindikatuk elkartasuna adierazi diogu Venezuelari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Gizarte burujabe, justu, eta libreago bat izan da prozesu politiko bolibariarraren esentzia. Horregatik prozesu honekiko errespetu osoa eskatzen dugu.

Venezuelan azken asteotan gertatzen ari dena ikusita, azpian sinatzen dugun eragile sindikalek honakoa adierazi nahi dugu:

Gure iritziz, erakunde bakoitzak Venezuelako agintariek harturiko erabakien inguruan izan dezakeen iritzia dena delako izanik ere, azken 18 urteotan Venezuelako gehiengo sozial batek burujabetza prozesu bat abian jarri du, herrialde horretan dauden ezberdintasun sozial handiak gainditze bidean, eta gizarte burujabe, justu, eta libreago bat eraiki asmoz. Hauxe izan da Prozesu politiko Bolibariarraren esentzia. Horregatik prozesu honekiko errespetu osoa eskatzen dugu.

Prozesu hau XXI. mende hasieratik Hego Amerikan ematen ari den prozesu politiko zabalago baten baitan ulertzen dugu. Kultura politikoaren aldaketa suposatzen duten burujabetza prozesuak, eskubideen berdintasuna eta justizia soziala aldarrikatzen duena. Eta guzti honengatik Kapitalak eta inperialismoak (Estatu Batuak bere adierazle nagusia izanik) bere makinaria guztia martxan jarri du prozesu politiko honen parte alde egin zuten gobernuak suntsitzeko, Guatemala, Brasil, Argentina eta orain Venezuelako kasuekin argi eta garbi ikusten den bezala.

Arrazoi guzti hauengatik Venezuelan kaosa ezartzeko interesa daukatenek antolaturiko mugimendu biolento hauek arbuiatzen ditugu, hauen helburua demokratikoki aukeratua izan den eta zilegitasun demokratiko osoa duen gobernua eta herrialde osoa ezegonkortu nahi duten neurrian. Elkarrizketaren bidea landu behar da Venezuelan gatazka politiko eta sozialak konpondu nahi badira eta inolaz ere biolentzia.

Aldi berean kanpo injerentzia erabat partzialak ematen ari direla salatu nahi dugu; are gehiago Kolonbian 2016an sinaturiko bake akordioetatik hona erailtzen ari diren 80tik gora lider sindikal eta sozialen inguruan inolako aipamenik egiten ez dela ikusirik.
Zentzu honetan herri guztiek haien etorkizun politikoa libre eta demokratikoki erabakitzeko duten eskubidea azpimarratu nahi dugu. Bukatuz joateko, Venezuelako herriaren herri parte hartzea lantzen duen mekanismo demokratiko bat den neurrian, Venezuelan ireki berri prozesu eratzailea positiboki baloratzen dugu.

Azpian sinatzen dugunok erabat proportzioz kanpokoa izanagatik, Venezuelaren kontra komunikabide “ofizialek” abiaturiko intoxikazio hutsa den kanpaina mediatikoa salatzen dugu. Gure ustez istorio guzti honetako parte interesatu baten zerbitzura daude gaur egunean Venezuelan dagoen gobernua indargabetzeko helburu duena, eta bi aldeak (chavistak eta oposizioa) modu diskriminatzailean tratatzen dituena.

Sinatzaileak: LAB, ESK, STEILAS (Euskal Herria) CUT Aragon, CUT Galiza, CIG Galiza, IAC, COS y CSC de Catalunya, Intersindical Valenciana (País Valenciá), Sindicato Andaluz de Trabajadores (SAT), CSI Asturies, Intersindical Canaria (Canarias) Confederación Intersindical y Sindicato Ferroviario (Estado Español).
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu