LAB SINDIKATUA

2017/06/27 :: 0:24

Azken Eguneraketa:2017/06/26 :: 12:59

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Elkartasuna Irlandako Jobstowneko aktibistak askatu!

Irlandako Jobstowneko aktibistak askatu!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

b_345_127_16777215_0___materiala_argazkiak_nazioartea_elkartasuna_17_04_11IJobstown_jobstown.png

Apirilak 24ean Irlandako Jobstowneko 17 aktibisten aurkako epaiketa hasiko da. Denei bahiketa leporatzen diete, hagitz delitu larria dudarik gabe, eta horregatik zigor gogorrak jaso ditzakete. 2014eko Azaroan Joan Burtonek Jobstownera bisita bat egin zuen eta bertan ehun aktibista inguruk Uraren tasengatik protesta bat antolatuta zeukaten. Nahiz eta protesta baketsua izan, eta segurtasun indarren presentzia handia izan, Lehen Ministro ordea ez zen bere ibilgailutik atera. Hilabete batzuk beranduago 17 aktibista hauek atxilotuak izan ziren.



2016ko Urrian, Jobstowneko lehenengo akusatuak epaiketa izan zuen. Akusatu honek protestaren garaian 15 urte zituen eta gaur egun 17. Epaileak errudun jo zuen Bere aurkako zigorra hagitz gogorra izan ez bazen ere, zigor horrek orain epaiketa izanen dutenei zer etor dakieken erakusten du.

Euskal Herrian hagitz ongi dakigu errepresioa zer den bere zentzurik zabalenean. Adibide bat jartzearren, gure sindikatuko idazkari nagusi ohia den Rafa Diez oraindik preso dago Euskal Herrira justizia, bakea eta demokrazia ekartzearen alde lan egiteagatik. Bertze adibide bat jartzearren, orain hilabete batzuk langile batzuek epaiketa bat izan zuten greba bat egiteagatik eta fiskalak haientzat hainbat urteko kartzela zigorra eskatzen zuen. Azkenean borrokak emandako fruituei esker aske geratu ziren.

Azaldutako guztiarengatik LAB sindikatutik Jobstowneko 17 aktibistei bere elkartasuna adierazten die eta beraien berehalako askatasuna exijitzen du. Ezin dugu borroka sozialaren eta mundu hobeago baten aldeko aspirazioaren kriminalizaziorik onartu.


 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu