LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 20:49

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Harremanak Nazioak zapaltzen dituzten Estatuen aurkako borrokan sakonduko du Estaturik Gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataformak

Nazioak zapaltzen dituzten Estatuen aurkako borrokan sakonduko du Estaturik Gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataformak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Atzo, abenduak 16an, Val d' Aostan, Estaturik Gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataformak bere Biltzar Nagusia egin zuen. LAB sindikatua, plataformako sortzaileetako bat izanik, bertan izan zen, berau osatzen duten sindikatuekin batera, Aostako SAVT, Sardiniako CSS, Galizako CUT, Intersindical CSC Catalunya, Bretainako SLB, Korsikako STC eta Martinikako UGTM. Hain zuzen ere, LABek mahai gainean jarritako proposamena onartu zuten bildutako sindikatuek, plataforma fase berri batera eramateko helburuarekin.

Proposamenaren oinarria Estaturik Gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataforma, txapel bakarraren azpian, nazio bezala zapaltzen gaituzten Estatu bakoitzekiko koordinazio eta estrategia propioak garatzea da. Frantziako Estatuan, bertako sindikatuei alternatiba bat eraikitzen joatea da xedea. Espainiako Estatuan, berriz, sindikalgintzatik, nazioetako sindikatu soberanista eta ezkertiarrekin batera, 78ko erregimenaren kontrako borrokan sakontzea da erronka.

Honela gauzak, estrategia honen baitan antolakuntza berri bat onartu da, datorren urtetik aurrera indarrean jarriko dena. Alde batetik, plataformak koordinatzaile orokor bat izango du, LAB sindikatua, kasu honetan, eta Estatu edo eremu bakoitzeko azpi-koordinatzaile bat ere bai.

SAVT sindikatuaren Batzar Nagusia
Bestalde, Ipar Euskal Herriko LABeko arduradun den Eñaut Aramendik, Ipar Euskal Herriko Medikuntza sozialeko arduradun den Argitxu Dufauk eta Nazioarteko harremanetarako idazkaria den Koldo Saenzek osatzen duten LABeko ordezkaritza Aostan izan da ere bertako SAVT sindikatuaren XVII. Batzar Nagusian parte hartzeko.

Kongresua tradizioa, elkartasuna eta aurrerakuntza lelopean egin dute, justuki 1952an SAVT sindikatua sortu zenean egin zuten lehen kongresuaren lelo bera. Gogoratu behar da SAVT sindikatua, LAB bezala, Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen plataformako kide dela eta aspalditik bidelagun ditugun sindikatu bat dela.

LABeko Nazioarteko idazkari Koldo Saenz, hitza hartzen.LABeko Nazioarteko idazkari Koldo Saenz, hitza hartzen.

Kongresuan, LABez gain, nazioarteko sindikatu ezberdinek hartu dugu parte; hala nola, Galizako CUT, Kataluniako CSC, Kortsikako STC, Sardiniako CSS, Martinikako UGTM eta Bretainiako SLB. Kongresuan Italiako CGIL sindikatuaren ordezkaritza bat egon da.

Aurtengoa kongresu berezia izan da SAVT sindikatuarentzat, belaunaldi aldaketa batean murgildu direlako. Denbora luzez idazkari nagusi izan den Guido Corniolok kargua utzi eta hurrengo asteetan idazkari nagusi berria izendatuko dute. Kongresu honetan ponentziak onartzeaz gain, 42 pertsonez osaturiko zuzendaritza onartu da, eta zuzendaritza hau izango da idazkari nagusi berria izendatuko duena.

LAB sindikatutik zuzendaritza berriari eta SAVT sindikatu guztiari hoberena opa diogu etorkizunean elkarrekin eginen dugun lanean.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.