LAB SINDIKATUA

2018/07/17 :: 1:52

Azken Eguneraketa:2018/07/16 :: 9:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Harremanak Hitzetatik ekintzetara igaro behar dela nabarmendu dugu Genevan

Hitzetatik ekintzetara igaro behar dela nabarmendu dugu Genevan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Lanaren Nazioarteko Erakundearen bilkura.Lanaren Nazioarteko Erakundearen bilkura.

LABek, Munduko Federazio Sindikalaren eskutik, Nazioarteko Lanaren Erakundearen urteroko jardunaldietan parte hartu du Genevan, ekainaren 12 eta 13an. Sindikatuak, lehenengo egunean, Nazioarteko Lanaren Erakundearen osoko bilkuran parte hartu du, Munduko Federazio Sindikalaren Idazkari Nagusi den George Mavrikosi babesa ematen; arratsaldean, Munduko Federazio Sindikalaren Kontseilu presidentzialean parte hartu du. Bigarren egunean, Munduko Federazio Sindikalak etorkinen eskubideen alde antolaturiko bilkuran parte hartu dugu.


Etorkinei buruzko mintegia.Etorkinei buruzko mintegia.

Emigrazio ekonomikoaren eta etorkinen inguruan eginiko bilkuran, LABek etorkinak inmigrazio masiboa sortzen dituzten arrazoiak eta batez ere gerrak sortzen dituen inperialismoa salatu ditu. Grezian eta oro har Balkanetan etorkinak pairatzen ari diren egoera salatu dugu, eta Grezian atxilotu zituzten Mikelon eta Begoren ekintza goraipatu ditugu.

Hitzetatik ekintzetara pasatzeko momentua dela aipatu du LABek, eta horretarako beharrezkoa bada ekintza desobedienteak aurrera eraman beharko direla ere aipatu dugu, sindikatuaren izenean.

Gerretatik ihesi gure herrietara lana eta etorkizun duin baten bila datozen langileak izanik, jende horri ahal dugun neurrian sindikatuek lagundu behar ditugula aipatu du LABek. Alldi berean, langile etorkin hauek antolatzearen beharra aipatu dugu, Bartzelonako kale saltzaileen sindikatuaren adibidea erabiliz. 

Brasilgo egoera salatzeko kale ekintza.Brasilgo egoera salatzeko kale ekintza.

Bilkuretatik kanpo, bestelako jarduerak ere egin dituzte egunotan. Brasilgo sindikatu talde batek, tartean Munduko Federazio Sindikalaren kide den CTB sindikatuak, Brasilgo egoera salatzeko elkarretaratze bat deitu du, esaterako. LABek bertan parte hartu du. Elkarretaratze horretan Temerren gobernu ustela salatu da.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.