LAB SINDIKATUA

2018/01/22 :: 22:52

Azken Eguneraketa:2018/01/22 :: 13:30

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Harremanak PIT-CNT eta ESNAko bi ordezkarik bisitatu gaituzte

PIT-CNT eta ESNAko bi ordezkarik bisitatu gaituzte

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Atzo, martxoak 3, Jorge Bermudez - PIT-CNTko Nazioarteko Idazkaritzakoa eta Uruguaiko Osasun Federazioaren idazkari nagusia- eta Leonaredo Batalla - PIT-CNTko Nazioarteko idazkaritzakoa eta ESNAko Koordinatzailetako bat – gure Igarako egoitzan izan ziren. 

Bilera Euskal Herriko eta Uruguaiko langile mugimenduaren eta egoera politikoaren inguruan izan zen. Horretarako LABeko Batzorde Exekutiboko Gorka Berasategirekin, Nazioarteko Idazkaritzako Gaizka Zuriarrain eta Formazio arduraduna den Jagoba Zuluetarekin batzartu ziren.

ESNA eta PIT-CNT ko kideak bidaia aprobetxatu dute LAB martxoa eta apirila bitartean Montevideon ospatuko den ESNAren VII. Batzarrera gonbidatzeko.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu