LABeko Idazkari Nagusia Portugaleko CGTP intersindikalaren XIII. Kongresoan izan da

Inprimatu
Partekatu albistea



LAB Portugaleko CGPT Intersindikalaren XIII. Kongresuan izan da. Kongresuan inguruko saioak Portugaleko Almada hirian izan dira Otsailak 25-27 bitartean. Ainhoa Etxaide, Idazkari Nagusia eta Gaizka Zuriarrain nazioarteko idazkaritzako kidea izan dira sindikatuaren ordezkariak.


Otsailak 25ean “TRABALHO COM DIREITOS – CONTRA A EXPLORAÇÃO – PELA PAZ E A SOLIDARIEDADE!” gaiaren inguruan Sindikatuen Nazioarteko Konferentzia ospatu zen.

Ainhoa Etxaide, Idazkari Nagusia eta Gaizka Zuriarrain nazioarteko idazkaritzako kidea.Ainhoa Etxaide, Idazkari Nagusia eta Gaizka Zuriarrain nazioarteko idazkaritzako kidea.

Otsailak 26 eta 27an XIII. Kongresuko lanei ekin zieten, hurrengo urteetako Ekintza plana eta Nazio Kontseiluaren osaketa zehazteko. Geroago Nazio kontseilu horrek CGTP-IN eko Batzorde exekutiboa eta Idazkari nagusia izendatuko ditu.

Aipatu beharra dago 80 nazioarteko ordezkaritzak elkartu zirela CGTPari beraien XIII kongresuan sostengua ematera.
 



 
 


Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.